L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 13. alea (1999ko abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Oihartzuna

 

Igor Estankona

 

Eguzkia ezkutatzen denean dantzari taldeak ikusten ditut hankak apurtuta. Hotza azken batean kolore bat baino ez da, kaleak pintatu ezin dituenez musika edo pentsamenduak tindatzen dituena. Erritmo ezberdin bat ezartzen digu, hobeak gara hotz egiten duenean. Ezpainak arrakaltzen zaizkit eta odol hori edaten dut.

        Neguko txotoa jarri eta katedralerantz abiatu naiz. Ihesi noala dirudi eta hala ere zerbaiten bila ari naiz. Eskultura batek bataila zaharrak gogoratzen ditu. Aberdeenek oraindik eskoziar eta ingelesen arteko borroken oihartzun bat gordetzen du. Lehenengoek fede eta etsipenaren nahasketak dakarren indarra erabili zuten. Bigarrenek ere bai. Herri handi bi bata bestearen kontra. Etsaiaren noblezioa keinuak estimatzen ziren garai bat tokatu zitzaien, nahiz eta beti bezala irabaleak, bere mozkorraldian, garaipena desohoratu.

        Gutxienez begietara begiratzen zioten elkarri. Gure kasuan ezberdina izan da. Espainarren eskuetan ezpatarik ederrena ere labana zikin bat izan da beti. Eta euskaldun batek hartzen duen harririk miserableenak ere beraien infanteriak baino etika gehiago gordetzen du. Borroka moldeena ere, azken batean, jarrera kontua da. Gaur, seguruenik nire jarrera ez da konstruktiboena izango, baina andaluz batekin orain ordu erdi izan dudan eztabaidak zerikusia izan dezake. Nor haserretuko nirekin eta andaluz bat. Castillak iberiar penintsulan isuri duen odolaren erdia baino gehiago beraiek jarri dutela esan diot. Baina behar bada erreleboa beste bati eman dionak laster ahazten du korrika egitea zer den.

 

Egunkaria

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.