L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-1 (1996-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Negua (m)

 

Stanley

 

Hego Euskal Herriko hiriburu bateko

parke bat neguko arratsalde goibelean ilun,

hostorik ez adarretan

baina ezta ere lurrean...

kale garbitzailea itaundu dute komisaldegian

kale garbitzailea jipoitu dute komisaldegian

ez daki ezer.

«Hosto absenten kasua» deitu diote egunkariek.

 

Hego Euskal Herriko hiriburu bat

—ez da zaila asmatzen, lau aukera baino ez daude—

hosto gabe

ilun, goibel arratsalde negutiar bateko parkea.

 

Ordu berean

Espainiako hiriburuan

—erraza da asmatzen, aukera bat baino ez dago—

berrogeita hamar kilo hostoz osatutako

lehergailu batek eztanda egin du. EFE.

Ondorioz lau egurgile

hilik suertatu dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.