L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-3 (1997-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Kontzertuaren prezio egokia

 

Gonzalo Suarez

 

euskaratzaileak:
Joseba Sarrionandia
Mitxel Sarasketa

 

Ezaguna da denok dugula prezio bat.

Baina gizon hura arrazista zen: aberatsak gorroto zituen.

Eta ezetz esan zion behin eta berriz biolina aberatsei jotzeari.

Neuri hots egin zidaten arazoa ikertzeko.

Biolinista harekin mintzatu nintzen, bere baldintzak zeintzu ziren galdetu nion.

Ehun mila bakoitzak imini eta hamar pertsonarentzat joko zuen gaztelu abandonatu batetan.

Musikazale aberatsenek onartu egin zuten.

Konde batek bere gaztelua proposatu zuen, non prostituta ospetsuek beren espiritismo saioak zelebratu ohi bait zituzten sarritan.

Biolinista berak hautatu zuen kontzerturako salarik egokiena.

Eta hara joan zen asteburu batetan.

Zazpi andere eta hiru gizon ziren. Zeinetan, bat iada zaharra eta bi gazteak. Guziz, sei homoseksualak eta lau normalak. Zazpi masokistak eta bat sadikoa. Bi diruagatik bakarrik.

Gaueko hamabietan hasi behar zen kontzertua.

Biluzik zeuden guziak, ganderailuen argi zalantzakorrean.

Biolinista bere biolin kaxa besapean zekarrela ailegatu zen.

Aldez aurretik kobratzeko ohitura zuela esan zuen. Ordaindu zioten.

Biolinaren kaxatik metraileta bat atera zuen orduantxe.

Hamabi eta laurdenetan, kontzertua amaitu egin zen.

Biolinista, biolin kaxa biletez beterik irten zen gaztelutik, eta niri, bere aktuazioaren laburra konduan hartuez gero, garestiegi kobratu zuela iruditu zitzaidan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.