L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-3 (1997-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

Iragorri

 

Yinn

 

Uda eguzkitsuetarako han bazen gerizperik, eta baziren txoriak (gorriak, urdinak, moreak...), eta adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari, txorrotxio-txio-txio magikoak hara eta hona. Udaberriro, beste behin jaiotzen zen garaian, fruitu goxo eta mamitsuak ematen zituen (ñam-ñam), eta itzelezko freskura batek gainezka egiten zizun bat janez gero. Euria bazen ez zenuen inon aterpe seguruagorik aurkituko, inon ere ez. Zeruko izarren islada ematen zuen, printzesen lorategia lez kolore eta lurrin guztietalko lorez jantzia. Orgasmoraino heltzen zen eszitazio batean murgildurik gauero nire jauregiko gorengo leihotik laztantzen nuen (astiro-Astiro). Baina goiz batez sikitea heldu eta hil egin zitzaidan putakumea.

 

Yang

 

Hasteko, begi bat nire esku soilez aterako nizuke, eta bestea zuretzat. Burua lurraren kontra amorru biziz astindu ondoren, eztanda egin ez diezazun kontu handiz (ez, oraindik ez), sudur hezurra zerra erdoildu eta kamuts batez ebakiko nizuke (ras-ras-ras). Baina lehenago ahoa josiko nizuke, eta zure odola bera arnastuko zenuke. Eta ito aurretik eta gorputzeko artikulazio guztiak (guztiak) banan banan hautsi ostean (Astiro-Astiro), lehenagoko zerra beraz sabela haragitu eta kaka egingo nizuke gainean. Bukatzeko sutan gori-gori jarritako eztenez beteriko burdinezko barra lodi bat ipurzulotik sartuko nizuke, gogor eta zakar. Baina gaur zuri tokatzen ez zaizunez, asko maite zaitut, nik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.