L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-3 (1997-udazkena) —<zant0318>




 

 

Haize eza

 

Konbikzio handirik gabe galdezka ari naiz,

oihukatzeak ala entzuteak

zerk egiten gaituen libre,

katu beltza bezala zakurren jangelan,

ezin eguzkia piztu:

izozkiak gara beraien ahotan.

Sistemaren neoizko orratzak

zainak zuritzen dizkigula,

sinboloen semantika tristea

morroien bular txukunetan.

Harroegi ulertzeko, harroegi onartzeko

askatasun desiratuak ez gaituela askatuko.

BANDERA TRAPU BAT DA

HAIZERIK EZ BADABIL!

 

 

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.