L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-4 (1997-negua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ume jolasak

 

Iragorri

 

Atzoko oheko mutikoa lo dago. Logelatik lekora ia izoztuta dagoen txoria oihuka ari da, gose dela, eta hotz. Mutikoa iratzarri da, eta txoria ikusi du, etxe aurreko zuhaitz biluzian. Jeiki da, azkar eta zalaparta artean sukaldean dago. Mahai ondoko kaxoi plastikozkotik atzoko tiragoma bera atera du, irribarre maltzurra ahoan marraztuta kanpora irtetzeko. Manta zuriaz estalita dago kanpoa. Kontu handiz, fantasma lez, zuhaitzean dagoen txoriarengana hurbildu da, hankak elur hotzean oso astiro sartuaz. Poltsikotik atzoko harria atera du, eta begi bat itxiaz, txoriaren bularraldera apuntatu du. Bi aldiz pentsatu gabe harria joan da; txoria jo du gainera. Orduan, umeak txoriaren sekulako garrasiak entzun ditu elurretan, odoletan, eta negarrez eta korrika etxera sartu da. Jostailua kaxoira bota eta ohean etzan da, malko artean. Beroago egoten da izara artean. Atzoko oheko mutikoa lo dago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.