L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-4 (1997-negua) —Hurrengo artikulua




 

 

Azken fotogramak

(zatia)

 

Josu Goikoetxea

 

       Behelaino artifiziala

kartoizko karriketan.

Hiria lotan da

eta heroiak zera diotso

neska bular politari:

       «Deboirmetequieroadiós»

Baina zuk ez,

zu Englanden egon zinen

eta haren ezpain lodietan

besterik irakur dezakezu.

       «ImustgoIloveyoubye»

dio mutu ezpain lodiak.

     (noski, inoiz ez:

       «Joaneinbeharnaunmaitehautagur»)

 

Badoa heroia, badoa-doa,

hiri margoztuak irensten du.

Ezker eskuaz kolpe bat;

egokitu du txapela

eta neska bular polita,

bere bizitza krudela

gorrotatzeko indarge,

negarrez ari da.

Gidoiak hala dioelako, bestalde.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.