L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   -
Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<zint0100>— Izenaren bila (Zintzhilik) (1986-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Aldizkariko Arduradunak

 

Kaixo lagun:

        Eskuen artean daukazun aldizkari hau ez da hortik zehar dabiltzan beste horien antzekoa; beharbada lehenengo begiradan ez zara ohartuko duen berezitasunaz, agian bigarrengoan ere ez, bainan zihur nago mutur batetik besteraino irakurtzen duzunerako zerbait berezia eta erakargarria aurkituko diozula; hori da beltintzat gure helburua eta nahia.

        Berriak garenez eta hau gure lehenengo alea denez, aurkezpen modura, garrantzizkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauzen berri eman bebar dizugu. Gure historia ez da oso luzea. Atzeruntz begirada azkar hat ematen badugu, 1985.ko Martxoaren 12.an aurkituko gaituzu. Egun honetarako, Euskara Batzorde bat sortzeko asmoz, bilera baten deialdia zabaldu zen fakultate honetan. Uste zen baino erantzun handiagoa izan zuen deialdi honek. Ikasleen, baita ere zenbait irakasleen, jarrera positiboak indarberritu gintuen, eta euskararen alde lan egiteko prestatu ginen.

        Helburu nagusia: euskarak unibertsitatean jasatzen duen egoera kezkagarri horretatik ateratzea, euskara suspertzea, lantzea eta bai euskaldun eta ez direnei ere aditzera ematea.

        Oraindik ohartu ez bazara, has zaitez zure inguruan begiratzen: fakultatean, klaseetan, kalean, tabernetan, etxean; zer ikusten duzu?, zer entzuten duzu?, zer irakurtzen duzu?, ERDARA? ERDARA ETA ERDARA; ingelesa eta modan dauden horrelako beste zenhait hizkuntza entzuten ez dituzunean, noski. Guk ez daukagu ezer ingelesa, frantsesa, errusiarra ez eta ere gaztelaniaren aurka; bainan, ez ahal da lotsagarria, Euskalerrian egonik, gure hizkuntza den, euskara, hain gutxi erabiltzea eta hain baztertua uztea?. Egoera larri bau nolabait konpondu nahiean sortu zen gure Euskara Batzordea.

        Lehenengo bilera ondoren beste asko ere egin ziren, lantalde ezberdinak osatu ziren, eginkizun konkretu batzuk betetzeko;

                — Paper ofizialak euskaratu.

                — Ihardunaldiak antolatu: "Euskera eta unibertsitatea".

                — Irakasleen artean inkesta egin.

                — 1985-6 ikasturterako euskaraz eman daitezken asignaturen plana prestatu.

                — Asignaturak euskaraz emate-aldeko firma bilketa.

                — Eta beste hainbat eta hainbat.

        Ikasturte honen hasieran berriro bildu zen batzordea eta bilera honen ondorio, gu sortu ginen; hau da, euskal aldizkari bat ateratzeaz arduratuko zen lantalde berri bat.

        Ez da eginkizun xamurra, are gehiago inolako esperientziarik ez dugunean. Dena den, eta denborak esperientzi-ez hori beteko duen itxaropenez; gure, edo hobeki esanda, zuen lehen alea argitaratzen da.

        Bainan ez pentsa lan hau aldizkariko lantaldetxoari bakarrik dagokiola; zuk ere, euskaldun zaren edo euskaldun sentitzen zaren neurrian, gurekin parte hartu behar duzu.

        Zer egin?, Nola?, Noiz?, Nora zuzendu?, Zertarako?...; zure buruari galdera horiek egiten ari bazara, berehala emango dizkizugu erantzunak.

        — Zure laguntza beharrezkoa da guretzat; horretarako nahikoa duzu, zerbait idatzi, (ipuin, abesti, poema, kritika, goraipamen, eta abar.) margotu edo besterik ez bada, ideia berriak eta interesgarriak ematearekin.

        — Zure lanak ugariak izango direlakoan, Fakultatean horretarako jarriko den kutxan, botatzea eskatzen dizugu.

        — Edozein ordutan bota ditzakezu zure idazkiak, marrazkiak, eta abar. Aldizkarikoek gau eta egun egiten dugu lan; beraz, alde horretatik ez dago inolako problemarik.

        — Erdaraz idatzi nahi baduzu ere, ez dago inolako oztoporik; bainan, aurrez jakinangainean jarri nahi zaitugu, zure lanak euskarara itzuliak izango dira. Gure helburua aldizkari euskaldun bat egitea baita.

        Azkeneko, zertarako parte hartu behar duzun galdetzen ari bazara, erantzuna ezin bestekoa da. Hizkuntza bat berreskuratu eta bultzatu nahi denean, ezin daiteke lan guztia, batzuen gain utzi; zerbait lortu nahi bada elkarturik lan egin beharko dugu; beraz, ez zaitez baztertu, guk behar zaitugu, baínan batez ere, Euskarak behar zaitu.

        Gehiegi aspertu gabe, bukaera eman behar diogu aurkezpen honi; bainan ez, beste zerbait aipatu baino lehen.

        Hau lehenengo alea dugu eta egin genitzazken erruak barkatzen jakin dezazun eskatzen dizugu, edo hobe oraindik; gaizki dauden gauzen berri eman iezaguzu eta zerbait hobeagotu daitekela iruditzen bazaizu, esan ezazu ere; horrela zure laguntzaz, hasieran esaten genuen aldizkari berezi hori egitea lortuko dugu. Beraz berezitasun hori zuk eta guk emango diogu aldizkariari, garrantzizko arrazoi batek bultzatzen gaituelarik: EUSKARARI ZOR DIOGUN ERABILERA GARBIA EMATEA.

        Beraz gehiago luzatu gabe, zure erantzuna esku zabala izango delakoan, urrengo alera arte uzten zaitugu. Ez ahaztu aldizkariaren horriak zabalik dituzula edozertarako eta edozein momentuan.

        Agur eta eskerrikasko zure eskuetan hartu eta irakurtzeagaitik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.