Bakean
Amado Nervo
(1870-1919)
euskaratzailea: Joseba
Nire argia itzaltzera doanean, bedeinkatzen zaitut, bizitza.
Zeren inoiz ez zenidan ez gezurrezko itxaropenik,
ez bidegabeko lanik, ez merezigabeko arrenkurarik eskaini.
Zeren, nire bide gogorraren amaieran, ikusten dut
nire destinuaren eraikitzailea ni izan nintzela,
alegia, gauzetatik eztia edo behazuna atera banuen
haietan behazun edo ezti goxoak ipini nituelako izan zela:
arrosak landatu nituenean, arrosak ustabildu nituen.
....Egia da, mardultasunaren ondoren negua datorkit:
baina zuk ez zenidan esan Maiatzak betirako iraungo zuenik!!
Nik dudarik gabe arrenkuraz betetako gau luzeak topatu nituen.
Baina zuk ez zenizkidan gau onak bakarrik prometitu,
eta, halere, haietatik batzuk lasaiak izan ziren...
Maitatu nuen, maitatua izan nintzen, eguzkiak nire aurpegia ferekatu zuen
Bizitza, ez zaitut zordun! Bizitza, bakean gaude!!
|