L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<zint0700>— Zintzhilik. 6 (1991-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Badator badator!!

 

Guztion laguntzari esker inoiz baino beteago eta ederrago dator ZINTZHILIKen 6. zenbakia, Euskera Batzordearen ahaleginen osagarri izan nahi lukeena. Marrazki eta letren salda hau zuen gustokoa izango delakoan gaude.

        Eta aldizkariari sarrera alaia emateko, zer hoberik honako abesti "eder" hau baino:

 

 

 

Ikaslearen astea

 

                                Doinua: Alperraren astea

 

ASTELENENA, ez dago irakaslerik

eskolarik ez dago

eta ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

ASTEARTEA, asanblada eguna,

jolean bildu gera

eta ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

ASTEAZKENA, Eraso gaixo dago,

bera ez baldin badator

ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

OSTEGUNA, Barberak dimititu,

hori ospatutzeko

ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

OSTIRALA, Fakultatean obrak,

gelarik ez dago ta

ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

LARUNBATA, ostiraleko farra,

ajea ezin kendu

eta ez goaz klasera.

Ez goaz klasera...

 

IGANDIA, Fakultatea itxita,

lan egin nahi baina

ezin joan lanera.

Ez goaz klasera...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.