L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zintzhilik aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zintzhilik. 8 (1993-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

Atzera begira...

 

Egindako lan bakoitzak bere balorazioa behar du, akatsak aztertuz hurrengoan hobeago iharduteko. Haxe egin ohi dugu guk eta horren berri eman nahi genizueke.

        Aipa dezagun lehen-lehenik "I ZINTZHILIK LITERATUR LEHIAKETA". Poesia erotikoa, ipui beltza eta fakultatea gaitzat hartzen zuen saioa ziren lehiaketako sailak. Poesien atala izan zen parte hartzaile gehien izan zuena (ale honetan irakurgai), eta aipagarria da orohar bertan aurkeztu zirenen maila ez berritzaileak edo maila gorenekoak zirelako egileen zintzotasuna eta adierazpideen aberastasuna benetan maila onekoak zirelako baizi. Saioan lan bakarra aurkeztu zen baina lanaren mailak saria merezi zuela uste genuenez saritua izan zen. Ipui beltzen atala hutsik geratu zen ez baitzuen inork parte hartu. Hala eta guzti ere pozik gaude lortutakoarekin maila honeko lanak jaso bait ditugu eta hori ez da gutxi lehen aldia izateko.

        "Sexuaz mintzo aste betez" delakoaren ideia izan genuenean, neurri batean, ohizko folklorismotik ihes egin eta gai interesgarriak euskaraz jorratzea izan genuen helburu. Orohar, bada, pozik gaude antolatutakoarekin uste bait dugu helburuak bete zirela eta ekitaldien ohiartzunak fakultatearen ormak gainditu zituela. Aurrera begira jorratu beharreko atala dela esan digu batek baino gehiagok eta gu bat gatoz iritzi honekin.

        KORRIKAri dagokionean berandutxo ibili ginela aitortu behar dugu. Beste fakultateetako bultzadak eraman gintuen gu ere Korrika Batzorde deitzera gure fakultatean. Kanpus mailan egindako lanak gainerako faklutateetako Euskara Batzorde eta euskaltzaleekin harremanetan jartzeko aukera eman zigun eta aurrera begira elkarlanerako bidea ireki digu. KORRIKAren inguruan antolatutuak dirua biltzea eta KORRIKA ospatzea zuen helburu. Diru bilketa gure fakultatean, hainbeste "humanista" dagoen fakultatean, besteetan baino arras kaskarragoa izan zen, hala ere Batzorde guztion artean lortu genituen kilometroa ordaintzeko behar ziren 60.000 pezetak. IKASLE KORRIKA eta jaialdia, bestalde, txalogarriak izan ziren antolatutakoaren inguruan kanpuseko fakultate guztietatik etorritako ikasleak bildu bait ziren festa girorik apartenean. Eguerdian hasitako jaialdiak gaueko 9.30etan lekukoa hartu genuen arte iraun zuen.

        Maskaradaren inguruan antolatutakoetan bideo emanaldi bat eta M. Bedaxagar-en hitzaldia izan genituen. Parada egokia izan zen sarritan hain ahazturik ditugun ekialdeko gure anaia-arreben berri izateko. Aste honen barruan aste bukaera maskarada iksutearen aitzakiaz Zuberoan igaro nahi genuen baina irteera aurrera eramateko jente gutxik eman zuenez izena bertan behera utzi behar izan genuen.

        Hauxe da guk antolatutako ekitaldien inguruan dugun iritzia, dena den, zure jakitea gustatuko litzaiguke eta horretarako gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu egin behar.

 

 

 

Aurrera begira...

 

Amai dezagun ataltxo hau azken gogoeta batekin. Urte luzez borrokatu ondoren lortu dugu orain arte "EUSKAL ADARRA" deitu izan dena, karrera guztietan euskaraz zenbait gau ikasteko aukera ematen zuena. Bere horretan kaskarra eta aldatu beharrekoa, hutsa baino hobea hala ere.

        Etorkizuna, ordea, ez doa orain arteko bidetik, ikasketa plan berria indarrean izango dugu datorren ikasturtetik aurrera eta hezkuntza kalitatearen aldetik nolakoa izango den ez dakigun arren euskarak hor izango duen lekuaz zalantza haundiak ditugu. Orain arte euskarazko gaiak asignatura "tronkal"etan izan ditugu baina tronkalak murriztuz aukerazko ikasgaiak gehitzearekin ikasle kopurua zatitu egingo da eta hor nork ziurtatuko du euskaldunok euskaraz ikasteko dugun eskubidea errespetatuko denik? Beldur gara zatiketa berriak ez ote duen euskara orain dagoena baino baztertuago utziko, noski, horretarako sasi-argudio ekonomizistak eta bestelakoak ugari izango dira.

        Dena den gure esku dago gure eskubideen alde borrokatzea, guk eskatu behar dugu euskarazko irakaskuntza matrikula egiten dugunean eta ondoren. Gauden, bada, erne datorkigunaren aurrean behar bezala jokatzeko, badakizue: mantso baina zuzen BULTZA euskal unibertsitaterantz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.