| 
 
 
Mikel bizidun batek
 
hainbat eraildutako Mikeli
 
 
 
Mikel Uri
 
 
 
Begiak erne, bizarra mardul, 
 
geratu kopeta zimel; 
 
eskuak tente, urak hartuta 
 
gogor aurre eta gibel; 
 
bainera bete, errekan zehar 
 
halabehartuta igel,
 
berriro ere, gure herriak 
 
galdu du beste bat, Mikel.
 
 
 
Gure egoera, itun ta triste,
 
hainbat albiste da baltza; 
 
herriko zara, urrean zabiltz 
 
orro garraxiz, Zabalza. 
 
Negarkideok, biderik ez jo, 
 
urraturiko gora altza, 
 
orekaren zain beti egonez 
 
Aralarreko balantza.
 
 
 
Arnasa barik geratu arte
 
hainbat dabil hor gudari,
 
herri-minaren sustraiengana 
 
hurbildu jator ugari; 
 
itxaropenez eutsi beharko 
 
negu osteko udari, 
 
hegoak heda!, ahoa zabal! 
 
mendiotako zaindari.
 |