L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Enseiucarrean aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Enseiucarrean-3 (1987-negua) —<ense0300>




 

 

Infernurako bidaia

 

El Loco Pascual

Jon Andoni Saiago

 

Errepidearen albo batean jamta —berdin duk zein albotan— atzamarra atera ta bideetatik non demontre bukatuko diren ere arduratzen ez zaizkian abenturatara joatea erabakitzen duaneko egun haietako bat zuan.

        Euria ari zela gogoratzen diat, eta horregatik, egin nahi nuenerako gaua ezin hobea zela pentsatu nian.

        Nengoen tokian bertan gelditu ninduan, argi berdea piztu berria zuan semaforo alimale haren pean. Ez zuan denbora gehiegirik igaro, batere espero gaberik nire aurrean zuri koloreko kotxea gelditu zenean.

        — Nora zoaz? —Galdegin nioan bidaiari bakarra zen eroalean.

        — Zornotzara.

        —Bale!— erantzun nik.

        Hirurogei urte inguruko gizon burusoil eta txikiaren ondoan eseri finduan, aurreko eserlekuan.

        Kotxe barruan musika klasiko zoragarria entzun zitekean, eta horregatik ene bidaidea gusto oneko pertsona zela hauteman nian.

        — Tchaikovsky — esan nian zalantzati.

        — Musika zalea al haiz?— galdetu zian gizonak.

        — Tira, musika gustatzen zaidala esan daiteke.

        Hitz egiten zidanean aurpegira barik hanketara begiratzen zidala ohartu ninduan bapatean.

        — Zer  etxera dagoeneko? —galdetu zian hirurogeikoak.

        — Ez, turista noa.

        "Patetika" jarraitzen zuan entzuten kotxe barruan, honek bidaia goxoegia egiten zuelarik.

        — Botxotik hator.

        — Bai — erantzun nian nik.

        Atzelari asko joaten zireneko toki sorta bat esanda gero, beraien artean "Don Cipote" deitutako kobazuloa, gizonak galdetzeari berrekin zitzaioan.

        — "Don Cipote"-ko saunan egon haiz noiz edo noiz?

        — Ez, saunan ez naiz inoiz egon.

        "Don Cipote" emagizonen zulo bat zenez gero, bertako sauna ere horrelakoa izango zela antz eman nian, eta zaharrak, ni eraso baino lehen, ea atzelari nintzen jakin nahi zuela.

        Nire azken erantzuna gora behera, burusoilak nire joera sexualari buruzko aburu zehatza jasoa zian, eta bost minutu beranduago haren eskuak ene izterraren gainean paseatzen zuan.

        Zornotzara iritsita gizonak galdetu zian berriz.

        — Nora goazek orain?

        Itauna zeharo igurikigabekoa zuan; "nora hoa orain?" galde ziezadakean, baina ez, esan zuena erabat garbi zegoan; eta orduan neuk erantzun behar nioan hark zeuzkakeen balizko zizinietaz hausnartzeko ere denborarik gabe.

 

        — Ni "Don Matias"-a noa —erantzun nioan.

        — Eta hori zer duk?

        — Diskoteka bat da. Hementxe dago, goardiazibilen koartela igaro ta eskuineruntz.

 

        (Ez zuen ene asmoa goardiazibilak istorio honetan sartzea, baina Durangaldean hainbeste koartel zegok non haietako bat derrigorrez aipatu behar bait duk edozein tokirako erreferentzi puntu bezala). Oso karrika berezitik abiatu gintuan: alde bata zeharo argiztaturik, eta bestea zeharo ilunduta. "Oinetakoen mixeria" bururatu zitzaidaan. Herbert George Welisek bere haurtzaroko aldi handi bat sotano bateko eskaratzean eman egin zian, eta leihora begiratzen zuen oro oinetakorik baino ez zian ikusten. Hauengandik hasi zuan gizaki bakoitzari zegokion gizarte klasea bereizten. Nik argikuntzaren arauera bereizten nian gizarte klasea: gune argiztatua; burgeseria txikia, gune ilunbetsua; langileak. Beranduago jakingo nian konklusiook arras egiazkoak zirena.

        Azkenik gizonak "Don Matias"-en aurrean aparkatu zian kotxea.

 

        — Heldu gaituk —esan zidaan irribarreka.

        Berataz libratzeko, aihertsu, gauza bat baino ez zitzaidaan otu.

        — Eskerrik asko, jaun jator hori.

 

        Atea ireki ta ahalik eta azkarren jalgi ninduan. "Don Matias"-a hurbildu ahala hertsirik zegoela ikusi nian; jenderik gabeko kaletik gogoa ekarri ninduen gizonari atxekita ibili ninduan. Inoiz ez nitian haren sentimentuak mindu nahi izan, inori kalte egiterik gustatzen ez zitzaidalako, baina ez nengoan bere desioa asetu behar zuten "saien" gustokoa egiteko prest.

        Errepideko alde ilunetik jarraiki ninduan ibiltzen. Ez nekian zer egin, zeharo hutsik nengoan, eta tupustean itzelezko ideia etorri zitzaidaan burura: Ural mendietara joatea. Bai, hori, Uraletara! Neure bizitza osoko ametsa behingoz egiaztatzea.

        Ez neukaan ez kotxe ezta pasaporterik ere, gidatzeko baimenik ere ez nian; baina berdin zuan, zeharo erabakirik neukaan ta ez ezerk ta ez inork ezin ziezadakean galeraz.

        Ia kalearen azkenean topatu nian kotxe bat (norbaitek galdu zuela suposatu nian) sakelean neukan giltzatxoa atera ta atea zabaltzen saiatzen hasi ninduan. Behin eta berriz saiatu egin ninduan atzenean zabaldu zen arte. Orain bakarrik funtzionaeraztea behar nian. Nire jakinduri mekaniko elektrizista aski txikia zuan baina martxan jartzen lagundu nindian.

        Nire bizitzako lehenengo aldiz aurkitzen ninduan bolante baten aurrean, halere ez nian inondikako beldurrik: Europa osoa zeharkatu behar nuena banekian, eta lortuko nuela komentzituta nengoan. Ez nian gehiago pentsatu, jarraian azeleragailuari sakatu nioan eta kotxea martxan jarri zuan.

        Zoriontsu ninduan kotxe hura eroaten. Serov jadanik ez zuan hain urruti; irudimenaz Uraleak ikusten nitian. ltzuleran Moskun trikatzea pentsatzen nian Leninen Hilobia ikusteko. Baina ez zuan honelako ezer gertatu. Kilometroren bat izango nian eginda gutxi gora behera kamioi baten atzekalde barrura sartuta aurkitu nintzanean.

        Desilusio handia hartu nian zeruan ere dena berdin zela ikusi nuenean: txarto asfaltaturiko karrikak, eraikin bloke itzelak, txiribogak, elizak, diskotekak,.. bakarrik zegoan ñabardura bat paraje berriarekin zeharo bat ez zetorrena: plaka bat (kalean argiztaturik zegoen gauza bakarra), zeinean "Gudari kalea" irakur bait zitekeen. Nire inguruetara egin nian so berriz eta toki hura zerua ez zena ohartu ninduan. Zornotzako "Gudari kalea" baizik, eta beraz bizirik eta lurrean nirauela.

        Une batez planeta honetan minutuak niretzat kontatuta zeudela pentsatu nian. Geldiro geldiro nire izpiritua izarretara igoten zuan, lurrean etzandako ene gorputza azkenetan zegoen bitartean.

        Ez nolatan, ezta nolako gauza miragarriri esker ere jakin gaberik, Hondartzan etzanda, bere jaioterriko hizkuntzazko bertsoak errezitatu ahala zakila edoskitzen zidan mulata batekin aurkitu egin nian neure burua. Honela zioean:

 

                "uanubi kula mamba

                kula mamba

                Uanubi kula mamba...

 

                Uanubi kula mamba

                kula mamba, kula mamba,

                Uanubi kula mamba..."

 

        — Holaxe, holaxe, ene beltzatxoa —honela deitzen bait nion nik maitekiro—.

        — Bai, bai —hark atseginkor erantzun—.

        — Zurrupatu, maitea, zurrupatu, hauxe ez bait dun agortzen.

        — Bai, bai —hark errepikatu

        — Jainkoa, jainkoa, bai ederto egiten dunala! Jarraitu, jarraitu, ez gelditu! Gora Afrika! Gora Afrika Askatuta!

        Jarraian, eta biberoia hustu baino lehen siena arreko behorraren gainean igonda, eskuartean neukanan bukaera ematea erabaki nian. Arras ahituta erori ninduan. Hondartzako hondarrak ia erre egiten zian, hain zegoen beroturik, halere luze-luze botata geratu ninduan.

        — E!, txuritxo, txuritxo! —xuxurlatzen zidaan mulatak belarrira—, beste bat, tira gizon, beste bat... azkena!

        Lo geratu nintzela gogoan diat, ta baita itzartu orduko niretzat zeharo ezezaguna zen toki batean aurkitu nintzela, inoiz ikusia ez nuen tokian. Ni nengoeneko bide mehar baten albo bietara pertzik baino ez zegoan, bata bestearen aldamenean, bertako leihatila batzutatik zeharo kiskalitako aurpegiak ni agurtzera jalgitzen zirelarik.

        — Begira, begira, berri bat! oihu egin zian kiskaliriko aurpegi batek leihatila batetik.

        Bapatean ene aurrera ehun urte inguruko adineko gizon bajua, burua ile luze ta beltzez ondo hornitua eta kasik potrotarainoko bizarra zeukana atera zuan.

        — Ongi etorri, motel!

        — Ongi etorri, nora? —ihardetsi nioan nik.

        — Bada, nora izan behar al duk? Infernura!

        — Nolatan infernura! —erantzun nioan nik.

        — Eta jakin daitekek nora demontrera pentsatzen huen hik daukaan aintzinkariekin? Komunista, atsogixon, adulteriogile, lapurra...

        — Tira, tira, iraindu ez egin, e? Eta esaidak norekin ari naizen.

        — Norekin izango duk ez bada deabruarekin, ala akaso ez duk nabaritzen? Tira, begira, nire betekizuna beteta, hemen nola funtzionatzen garen esango diat. Esan diadanez hau infernua duk, eta hemen, amaren seme guztiak bezalaxe ogibidea bilatu beharra daukak; heuk ikusiko non enplegatzen haizen. Eta hona ez etorri gero asteko hogeitamabost ordu lanarekin, CNT.ko espabilatu horiek erreibindikatzen duten bezala. Hemen garretik garrera egiten duk lan; hauxe duk, egun osoan zehar pertzako zortzi orduak kenduta. Ordu horietan begira dituan guzti horien kolore berdina hartu arte egongo haiz doratzen-doratzen. Dena dela, eta sindikatuen konkista berri bati esker, logelatik pertzarako eta ohetik sugarretarako aldaketa berrioi soberan gogor egin ez dakizuen, lehenengo astean lurrean izan zenuten azkeneko logelaren pareko batetan eman dezazuela erabaki egin diagu. Bigarren astean kristalez mukururaino beteriko pertzean egongo zarete, eta kristalon gainean lo egingo, eta finean, pertz normal batera pasatuko zarete, hau duk, garretako pertzera. Hortxe ikusten duan hori, berrehun miloi zenbakiduna duk, hirea. Barruan lehen zazpi egunetarako hire logela aurkituko duk. Tira, eta horixe duk dena, betikotasuna toki honetan atsegingarri egin dakiala espero diat. Agur.

        Etorri zen modu berberean desagertu zuan, baina lehenago bularrean txapatxo bat ezarri zidaan; bertan honela irakur zitekean:

        "Paskual Zoro, berrehun miloigarren kondenatua".

        Hango giroa eta geografia pixkat ezagutzeko, nire pertzaren inguruetara bueltatxo bat egitea erabaki nian. Metro batzu izango nitian ibiliak soilik otoz otoan putamadreko hotza zegoela harriturik konturatu nintzenerako. Handik, buruzia gainean zebilen gizon bati, toki hura infernua baldin bazen ea zergatik egiten zuen hainbeste hotzik itaundu nioan. C.N.T.-koak berriro greban zeudela erantzun zidaan, eta haien erruagatik galdarak itzali egin zirela.

        Paseatzen jarraiki ninduan eta, nengoen tokitik ez oso urrun, nigana deiadarka zetorren bat ikusi nian. Honela zioean:

        — Egunkari Gorria! Egunkari Gorria!...

        Bistan zegoan, egunkari saltzaile bat zuan.

        — E, aizu, emaidazu baga!

        — Tori, kondenatu hori. Hogeitabost deabru emaidazu.

        Berria nintzela esan nioan eta artean infernuko txanponik ez nuela.

        — Ondo dago, ondo dago, emaidazu zure herriko dirua.

        Neraman mila pezeta atera eta eman egin nioan.

        — Aski da honekin, espainol kaka hori!

        Inoiz ez nian imaginatu bizitza infernuan hain garesti zenik; ezta ere espainolak hain txarto kontsideraturik zeudenik.

        Lehen orrian begiratu eta idazpuru handi baten pean "AL CAPONEren KASUA" berri hau irakurri ahal izan nian.

 

 

"Ehun milioigarren kondenatua den Al Caponek, zeina bizirik zegoela Amerikako Estatu Batuetako ganster entzutetsua izan bait zen, hamargarren aldiz, bata bestearen ostean, pokerrean jokatuz infernuko poltrona galdu du berriro. Partida atzo bostetan, infernuko orduan, ospatu egin zen, deabruaren aurka, zeina bait da orain poltronaren jabea (informazio gehiago hamabostgarren orrialdean)".

        Bukatu nuenean, helbidea apuntatu eta bertara abiatu ninduan, kirol kazetariaren lana eskatzera, horixe izana baitzen nire azkeneko bizibidea.

        —Zer nahi duzu? — galdegin zidaan atearen beste aldetik aurpegi kiskali batek.

        Lana eskatzera etorri naiz.

        — Ondo, pasa hadi! ESAn...

        — Bada begira, kirol kronista bezala.

        — Egon pixka bat, mesedez... Ernesto, erdu hona!

        Egundoko bozkarioa hartu nian aipatutako Ernesto hori Txe Gebara zela ikusi ahala, kondenatuaren plakan irakurri nion bezalaxe.

        —Esan!

        — Ba begira, kirol kronista bezala.

        — Ea ba, zuk ba al dakizu zenbatera dagoen garren gaineko altura jauzia?

        — Ba ez; heldu berria naiz eta ez nago gauza askoren jakitun.

        — Niri horrek ez dit axola. Ea, zenbatean dago burdin fundituaren gaineko ehun metrotako errekorda?

        — Baina aizu, heldu berria naizela esan dizut dagoeneko!

        — Tira, tira, zoaz kaka egitera! — erantzun zian "TXE"-k .

        Urrats bat ere egitea uzten ez zidan kabreoarekin joan ninduan bertatik, ni, lehengo egun batetan hezigabeko honen dizipulo izan nintzena! Ikusi egin behar nola aldatzen den jendea!

        Infernuko lehen eguna izanda, zirrara gehiegi hartuak nitian, eta nire pertzara atseden hartzeko nahi bakarrarekin aldegin nian.

        Zornotzako nire etxean nengoelako inpresioa izan nian. Bizitzan izandako logelaren pare-parekoa zuan hau. Ondo lo egin nian, lurrean erreportari nintzeneko garairik hoberenetan bezala.

        Zazpirak ziratekean, infernuko orduan, burura adreilu bat botata iratzarri nindutenean (hau ez zidaan esan deabru putakume halakoak). Batera: ostia, ze bero egiten zuen! Orduan dena ametsa baino ez zela izan pentsatu nian; ameskaitz ikaragarri bat. Kotxe istripua agorrilean izan zela gomutatu ninduan eta, beraz, honako beroa udari baino ez zitzaioan egotzi behar. Baina bai zera ere!, hipotesi guztiok pikutara joan zituan, ordurako zela hogei urte baino gehiago hila zegoen gure aitonaren bisita izan nuenean. Orduan beroaren kausa C.N.T.-koek errebeindikazioak erdietsirik, galdarak berriro martxan zeudela zela esan zidaan.

        Eta besterik ez, adiskideok, homosexuala izatearren kondenatu honen istorioa igortzen dizuet. Orain hementxe gelditu beharrean, indioilarra bilakatuta berharagitzea (honetxek daramatzan arriskuekin) eta lurrera bihurtzea erabaki diat. Beraz txiripaz kolore horiko —horrelakoa bait zen haren nahia— holako animale erreusainztoren bat ikusten baduzue, bizia barka iezaiozue. Kondenatu gaixoren bat baino ez dela pentsa ezazue.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.