1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskal-Olerki Bikañenak—

 

Yainkoagan bat

 

Ormaetxea'tar Nikolas (Orixe)

 

I

Nere Burua

 

Bil nadin barnera, mintzo bat entzuki,

argi bat izetuz, bihotza landuki,

Leze-barne huntan zer dut ikusgarri?

 

            Bost aldiz nerera mintzo ozenak yo du!

ni berriz etxetik hurrun nabilazu!

Ate-yoka norbait. Erantzuna... «Bego».

 

            Iparra geldi da, legun dator ego,

hegatsetan dakar maitetasun bero.

Haren mintzoari muziñik nork egin?

Bide zoroak utz, etxera sar nadin.

 

            Etxera sar eta zoko denak ilhun,

begi lauso hau noiz enegandik hurrun.

Egun zoroaren aztarnak itzali,

Deitzaile maitea, Zu zaitut iguzki.

 

            Ba dakust enegan izkutu hondarra:

barnean bizi dut Irutan Bakarra.

Berak bizi nau ni, Beronek naragi;

barne-muin hunetan Berau bekit argi.

 

            Nigan hari duzu, Aitak sor Semea,

ta alkar maitatuki Biongandik duzu

Has Gurena. Yesus ¡Nire lo betea!

 

            Ernal-iturria nigan daukadala

Yainkoaz hain antzu ¡Nondik naiz ibilli?...

Aunitz esker! Yaunak egin baitit argi.

 

            Ez bezat argi hau nik itzal, ez bezot

edozein mintzori ta argiri yaramon:

emen daukat oro; etxe-barnen nagon.

 

 

 

II

Anai Sabelkide Martiñ'i

(Otoitza)

 

            Urra ziñun gorputz azal-ustelkorra;

yausi zen zure etxe aragiz egina

iru urte baino len. Arima zerura

igan zen, leizetik argi betikora.

 

            Labur egon zedin ilhunpe beltz huntan.

Oraino zu baitan adi-argirik ez,

grazi-argia bai sort-egun berean. (1)

 

            Aingeru gazteñok erauzi zinduan

Yaunaren aginduz intxaur-adarretik.

Han geldi ginduzun gu biok gordiñik

intzaur-oskol barnen ondu-bitartean.

 

            Beste begiz ikus, beste gogoz maite

duzu Yainko on hori. Irutan bat  dena,

(Aitagandik Seme, Biengandik Hatsa)

aitzinean duzu, dena den iduri. (2)

 

            Guk emen bai, zuk ez behar oroipenik;

euzki horrek ez du bein laino-tarterik,

Ikustez, maitatzez, aterraldi bage,

zer zorion duzu sabel-anai maite!

 

            Ba dugu lurrean argi horren izpi,

baina gorputz hunek askotan itzali.

Iguzki-tarteka zerbait ba dakusgu,

baino oroit-ezaren lainoak galtzen gu.

 

            Ez egon behar ni aterrik bage erne,

Yainko onaz beterik esnai ta lo ere!

 

            Igorrazu, anai, oinhaze ernegarri,

Yainko-min sakona, barne-gozo bizi.

Enegan ez bedi gaurdanik otz, ez gau,

argi bero orretan ur nadin guzi hau.

 

            Oroipen gaixo hau bego bere baitan

aron ibiltzeke, tinki Yainkoagan.

 

            Amak sabelean gu senti bezala

senti zagun Yauna. Illen garenean,

ark baino barnago altzoan gaitzala.

 

 

III

Arreba Sabelkide Denuxi'ri

(Chile'ra)

 

            Hurrun aiz, hurrun dun gure Martiñ; emen

aitaren ondoan nauzute, ta an goien

amarekin hura.

 

            Yainkoak barreia

gindunan bere esku legun begidunez:

halere esku huntan geuden zorionez,

ezin aldeginki. Bai esku zabala,

sabel berokia, begi maitakorra.

 

            Begi-nini gaitin; elkarrago geuden

sabelean baino. Nere buru barnen

zaute zuek ere bihotz-arimetan:

hirurok bat gaitun oroipen bizitan;

batago Yainkoan. Hunek gu sor, bizi,

Hunek emai onez Bera sendirazi.

 

            Sabel bateti ilki, sabel batera yo

(Yainko onen altzora): emen argi, bero;

emen zegon zori lurrean gaudeño.

 

            Gauzkion zantzuan, aterrik bage erne,

gauden adi beti, dugun beti maite

anai harek antzo. Dakusagun elkar

Yaunari begira, bihotza su ta gar.

 

            Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide

emendik zerura, Yaunaren altzora

Sar adi barneon, ago Yainkoari;

emen ikusko naun; behon anaiari.

 

            Gu bien gorputzak ama lurrak irets

ditzanean, ordun, Yaun hunen altzoan

arimok bil bitez betiko beroan.

 

(1) Zedin, zen L. arc.

(2) Bezela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.