Orixe'ri
Artiz'tar Xabier
Gaurko jarduna zurekin izan nai nuke, Orixe. Nere izen-ordea etzaizu ezagun: aspaldian ixillik egon eta asi berria bai-nazu euskal-idaz-lanean. Baña neu ezagun asko nazu, antxiñan Euskal-erritik landa ikastaroan ibilli nitzanetik. Orduan zu gure zaitzalle ziñanez, alkarrekin ibil-aukera ta alkarregaz euskal-gaiz mintzatzeko bidea izan genduan.
Zure azkenengo Lizardi'ri buruz egin lana irakurri dizut eta lendik nere baitan nerabilzkin gogapenak zuri aitatzea erabaki det.
Ba-dakit lan ederrik asko esku-artean darabiltzuna eta euskaltzaleentzako pozgarri diran beste asmorik ugari ere ba-dituzula. Guztiak beteko al dituzu.
Nere ustez Lizardi'k laga digun utsunea betetzeko aukerakoena zeu zaitugu: sortaldeko euskalgietan zabaldurik ditugun edergallu asko, sarkaldeko euskeldunoi azaltzeko batez ere.
Idazle askori oso atsegin zaizkigu Lizardi ta zure idazkera: baña zuen bidetik jarraitzeko araurik eztegu ta erdi-itxurik gaituzu sarritan. Euskereak, euskelgi guztietan dituan apaingarriak batuaz, neskatu bear du askoren iritxiz ta ni ere uste orretan nazu: baña gure jakin-urriz lotuak gelditzen gera asko ta asko.
Edergarri oietakorik bat, nere aburuz, itzak «artikulo» gabe erabiltzea da. Gure artean ezta orrelakorik: guk geiegi erabiltzen degu artikulo ori eta orregatik erdeldunak sarritan esan digute: en vascuence todo termina en «a».
Izan ere onenbeste artikuloz izkuntza moteldu egiten zaigu. Artikulo-kentzeak ordea euskeriari gizena kendu ta gierri-uts eginda uzten du gure izkuntza.
Zuei ikasi-bide au artu nai nizuke bada, baña ez jakin zenbateraño utzi diteken artikulo ori: noiz bearreko degun ta noiz baztartu al-dan. Onetan eta beste askotan argi-egiguzu astia dezunetan eta euskerak asko zorko dizu.
Agertu ete dizut nere gogoa? Nik baietz uste. Orain zure erakutsi-gose emen nazu.
|