1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea.
1950 gko Otsailla. 2'go Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

Euzko-langilliei oyuak

 

Y.L. Argarate'tar Erraimun

 

(Yarraitzea)

 

IV

Lapurra!

 

Antziñako guda-mutillak, buru, gerri, ta bular, burniz estali oi zituen gudarakoan. Ain zuzen ere Paul Deunak dasaigu: «Yainkoaren izkilluak yantzi. Egia gerrikotzat, zuzentasuna bularrekotzat arturik. Zaudete, beraz, tink».

        Guri ere, gure etsaiak garaitzeko, bearrezko zaigu ori.

        Baña au negargarri, euzko-langille maiteok! Gure arteko bost, amar, amaika, gure etsaien lagun itzuli dira. Gure etsai biurtu dira.

        Bazan lapur maltzur bat. Oi zunez, jauregi aberats bateruntz gauez jo zun. Jauna lo, morroiak lo. «Beltxa» izeneko zakurrak, etxe saitzalleak, sumatu zun. Baña, lapur azkarrak ixilpean: «To, to, beltxa, to»... ta okel zati aundiaz adiskidetu zun.

        Au negargarri, lapur maltzurra Euzkalerri'n dabil. Gure erriko bost, amar, langille, diru emanez, lan sari aundixeagoren eskeintzaz lilluratuta, gure etsaien lagun egin dira, gure etsai biurtu dira.

        «Jesu igo zan bein mendira bere ikasleekin... begiak jaso ta gizatalde izugarria Beregana etorrita ikusi zun. Jesu'k esan zien: Etzanarazi itzazute lagunak. Toki ura belartsu zan ta bost millaren bat gizon etzan ziran. Ordun Jesu'k ogiak artu (guztientzako bost besterik ez ) ta esker eginda banatu zizkien, ta guziak nai aña jan ta asetu ziran».

        Arrezkero gizonak taldeka zebiltzen Jesus'en atzetik, janaria eman zielako. «Ez zaitezte nekatu aitzen dan ogiarren. Ekin betiko bizitzaraño dirauken ogi billa. Ba al da alako ogirik? «Nerau nazute bizitzarako ogia. Nigana datorrena ez da gose izango».

        Judu gaiztoak mar-mar asi ziran «gogorra duk itz au» esanaz, ta ikasle asko atzeratu ziran, ta gerokoan Jesus'ekin ez zebiltzen.

        Gure anai batzuk ere atzeratu dira. Etsaiekin nasturik daude. Alare, geienak Jesu'kin gabiltz, Jesu maite nai degu. «Betiko bizitzarako itzak dituzu, ta norengana joko genuke, ba, Jauna!».

        Lapur zitalak ez gaitu atzipetuko, ez lilluratuko ao-xuriz.

        Jauna, ez degu aldegin nai!

 

 

V

Kaimana

 

        Apirka'n, Indi'etan ta Ameriketan kokodrilo ta kaiman pizti bildugarriak bizi dira, ibai zabaletan.

        Nik ikusi izan ditut, «Magdalena» ibaian.

        Ibai-ontzian nijoan.

        Bazkalondoan ondoratu zitzaidan lagun bat:

        — Orra ur-azalean kaiman galanta.

        — Ez ote digu gaitzik egingo?

        — Ez. Orain ondarrera dijoa. Etzango da. Begiak itxiko ditu lo antzean. Aterako du mingain luzea, ta euliz beteko zaionean, «trau» irentsiko ditu guziak.

        Alaxe egin ere.

        Ur-azaletan zebillen para-para. Joan zan ibai ertzera, ondarberora. Eguzkiari begi-kliska bat egin eta etzan zan lo-eran, mingain luze gorria ortz-artetik zeriola.

        Txingurriak, euliak ta eltxoak, eztira bezela, bazetozkien mingain gorrira... basetozkien, eztira bezela, ta etziran urrutiratzen.

        Kaiman malmutzak, ixil-ixilik zabaldu zitun begiak. Kaiman malmutzak gero, mingaña euliz beltz-beltz ikusi ta, bapatean «glausk» irentsi zitun mingaña, euli ta eltxo guziak.

        Euzko langilleak, orixe gertatzen da gaurko egunetan.

        Komunismoa zer da? Deabruaren mingain gorria. Errusi'ko aotik atera du deabruak mingaña, lurbira guziraño luzatuaz.

        Gizonak, (batez ere langilleak), erriak eta laterriak kokatzen eta batzen dira bertan... laister deabruaren janari izateko.

        Euzko langilleak; mingain orren punta ageri zaigu Euzkalerrian.

        Alik laisterren moztu zaiozute.

        Etzaitezte izan euli ta txingurri, guzien barregarri.

 

 

VI

Il da...

 

        Urruti nengon.

        — Eskutitz au ta izparringi ori zuretzat.

        Bereala, iriki nitun. Euzkalerri'n ze berri ote zan jakin-miñez.

        Zorigaiztoko karikatura. Bi gizon. Bata erraldoi, luze-luze ta zabal, itxusi. Eskumuturrean: Yo soy la U.R.S.

        Bigarrena, kaxkar; lengoaren belaunerañokoa, abarkaz, txapelez. Bekokian: «Ni naiz E.L.A.... Ta euzko langilletxoa lurrera zijoan buruz, erdeldunaren lenen-uka-bilkadaz.

        Lotsaz, miñaz ta aserre biziz irekiten negon.

        Gaur, euzko langille, zure ondotxeago naiz; aunditu ta sendotu zera. Arrayia! Gaur nai nikek ikusi bien burruka. Erraldoi arrandia ikusi nai nikek auzpez ta ankazgora... aspaldiko erraldoi aren antzera: aspaldiko erraldoiari gerta zitzaiona entzun zaidazu:

        Dabid gaztea artzai zan ta artzangoan bizi zan. Goliat bi mando añako gudari bazan, Dabi'en errikoen zirikalari.

        Goizero mendi gañetik oyu egiten zun: «Ollo bildurtiok, ollo bildurtiok, betor zuetako bat, nerekin burrukatzeko».

        Dabid gaztea irten zan goiz-goiz basotik, ogi batzu ta gaztai berri batzu anaientzat zekarzkila. Errikoak oraindik dardaraz zeuden eta zurrumurru aundia gudarien artean, burrukan ausartuko zanik ez omen zala-ta.

        Dabid, errege jauregian aurkeztu zan.

        — Errege, arerio ori ilko dunarentzat saririk bai al dezu?

        — Bai; ogasun ugari ta sarien sari nere alaba emaztetzat.

        Banoa ba:nik ilko dut.

        —Ume aiz oraindio. Ilko au.

        —Errege, leoi ta artzak il izan ditut. Lur joeraziaz, nere ariyak kentzen nizkien ortzartetik... Banoa.

        Joan zan.

        Ara gero, an biak. Dabid buru gorri, eder eta gazte. Goliat anka-luzeak nardaz esan zion: «Txakurra al nauk makillaz i, niganatzeko? Ator, ume madarikatu ori, sapelaitzen eta bela beltzen jaki egingo aut, ator». Dabid'ek atera du arri borobil bat. Begiz eman dio bekoki erdian. Larru-aballa aizean dardaratu ta zuzen, zuzen, ¡zap! arriak bekokin jo.

        «Il da, erori da, gure etsaia», abestu zuten pozez gizon, emakume ta mutil koskor guziak.

        Ireak egingo dik «U.R.S.»! Euzko langille Alkartasuna, geroago ta mardulago degu, ta arriak saiatzen ari zaigu. Ta laister «il da, eroria da « abestu bear degu euzkaldun guziak.

 

 

VII

Arnaska

 

        Arnaska eldu zan tontorreraño.

        Arkaitzean exeririk, beko erri sakabanatuei atsekabez begira, alako itz marrakaz asi zan: «Ez dute Yesu maite».

        Eroa zirudin. Baño burutsu ta zintzo izan zalako deuntzat Eleiz Amak bereizi du.

        Asis'tar Pantzeska zeritzan. Langille guzientzat ta beartsuentzat aita on eta eskuzabal.

        Gaur lurrekoak maite al dute Jesu? Ezagutzen al dute bear bezela? Nagusi ta yaun, uztarripeko ta morroi guziok Yainkotzaz aztu dira, ez dute Jesu maite. Argatik Yainkoak griña lotsagarrietara utzi ditu, ta yakintsuak erotu ta astotu dira.

        Gizonak ez dute Jesu maite. «Argatik al dan bidegabekeriz, dollorkeriz, diru-gosez eta gaiztakeriaz, bekaitzez, odolketaz, liskarrez, iruzurrez ta maltzurkeriz bete ta okitu dira». «Zintzorik ez dago, ez dago zurrik, ezta Yainkoaren billa dabillenik».

        Langilleok berriz maite ote degu Jesu?

        Badira Jesu nor dan ere entzun ez dutenak. Gugatik gizon eta langille egin, gurutzean il, odola ixuri zuala tutik ez dakitenik.

        Eta gizadia usteltzen dijoa, pipiak jotako gaztañedi zarra bezela. Lurrean bururik dan gaiztoena, sugearena omen da. Ta sugearen oska artu duen gizona, sendagillearengana eraman oi degu antxintxika osabide billa.

        Gure osagillea Jesu da. Bizi zanean ere ikutzen zuten guziak sendatzen ziran. Gaur ere gure zai dago. Goazen, beraz, Jesugana: «Jesu, suge baño edentsuago dan pekatuak, oska eldu dit eta osorik usteldu baño len, Zugana nator bizitza izateko».

        Euzko langillea, bear bada, badituzu auzoan edo lantegi berean beste bizpairu langille, ustel zorian. Oieri ere, esaten die Jesu'k: «Maitasunik ez dago zuengan, ez dezute Nigana jo nai bizitza izateko»... Ta gero zuri: Zuk ere, lan egizu Nerekin, zure lagun ori Nigana erakartzeko, ekin gogor lanari, zure lanbidez sendo ta zoriontsu izan dedin, betirako il ez dedin».

        Zoriontsuak Yainkoaren itza entzun da betetzen dutenak.

 

(Yarraituko).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.