Arpidedunei erantzunak
ALEXANDRE G. JOSU'ri Mexiko'n. Zure arpide-saria yasorik dugu. Eskarrik asko. Gure illabeterokoaren alde agintzen diguzun zabalkundearen-ordañez ere biotz-biotzez eskarrik asko. Zu bezelako euskaltzale asko arkituko al dituzu Mexiko aldean.
IRIZAR'TAR PELI'ri, Paris'en. Zure arpide-sariaren ordez eskarrik asko. Prantzi aldean gure ordezkari zaitugun ezkero, beste iyeki batzu bidali dizkitzugu, orko euskaldunen artean zabalkundea egin dezazun. Euskeraren aldeko gure egiñelak onartuko al ditute orko euskaltzaleak. Besterik eziñean, aleka saldu ditzakezu. Niketz ere urte berri zoriontsua opa dizut.
A. AROZENA'ri Caracas'en. Iyeki-pillo ederra igorri dizut. Dagoneko, Euzkadi'ren alde egin dezakegun egikizunik bikañena euskera euskaldunen artean irauneraztea dugu, nik uste. Eginbide ortarako mutil egokitzat zaitut noski baño noskiago. Bidali diguzun idazlana erabat atsegiña da. Yarri euskeraz idazten, euskal-idazle gorengo izateko ezpala duzu-ta.
GALINDEZ YOSU'ri, New-York'en. Bidali dizkitzut zenbait ale orko euskaldunen artean banatu ditzakezun. Urrea bera baño aintzakotzat izango al dute euskera orko euskaldunak. Idaho'alde euskaldunak ongi erantzungo dutelakoan gaur. Ala obe.
TAUER'TAR NORBERTA'ri, Praga'n. Arpidenen artean yarri zaitugu, yauna. Eskarrik asko. Zu bezin euskaltzale sutsuak izango al giñake euskaldunak oro. Zure yardunbidea euskaldun guziak onartuko al dugu.
ARANA'TAR GERARDO'ri Ciudad Vieja, Guatemala'n. Zure arpidearen agindua yasorik dugu. Eskarrik asko. Aurrenengo iyekia bidali dizugu. Illunabarrean, soroetako lanaldia bukatuta gero patxada ederrean yarrita, kezkarik gabe, gai urria duzu oraingoan euskeraz irakurtzeko. Zu bezelako euskaldun zintzoak bazterretan ba'genizun obeto giñake. Bai orixe.
G. LARRAÑAGA'TAR LEANDRO'ri Antigua Guatemala. Gure deiari zintzo erantzun diozu ere. Eskarrik asko. Guzion artean edertu, goratu ta zabaldu dezagun, beste biderik ezpatugu euskaldun irauteko. Lanaren lanez euzkotarren izena edertu duzu txoko eder ortan. Bejon deizula. Gure euskal-lanak ariñagoak dituzu lur-lantzea baño. Alare, zintzo yardungo al duzu gure alegiñetan.
|