Edesti
Euskalerria Yesukistoren garaian Strabon'aren arauz
yarraituz
Amayur
Gai ontan uts egitea egingaitz ez da. Beiñ utsik ba'litz, «Burnigorizko babesak Liguri'tarrak zeuzkatelakoz, Elen'dar zirala batzuk uste», dio Strabon'ak. Dana dala, Idube ta Pürenne tarteko izpazter ontan dauden tokien berriak euskeratzea ongi etorriko da.
«Ibertik Pürene ta' Pompei'ren garaiarri arte mila ta seireun stadi. Emen Edeta'r gutxik etxeak dauzkate, ta gaiñerakoan, lau zatitan banakaturik diran Indike'tarrak deritzatenak.
«Iber'en igarobide bertan Dertosa etxadia. Iber Kantabro'engandik asiera dula, zelai ainitzen barna, Ego-aldera doa Pürene'mendiei paralelo. Iber'en azkena ta Pürene'ren muturren tartean, (ementxe datza Pompei'ren garaiarria) kolkoan datzan Tarrakon iria dago lenbizi kaigabe, beste gauzez ordea, aski xamar ornitua. Orain Kartago berriak baño gizon gutxiago ez dauzka. Buruzagien atzerrialdirako agitz egoki dago, ta iriburu gisa da, Iber barnekoentzat ez-eze baita atetiko geinentzat ere. Urbilean dauden ugarteak eta Ibiza ugarte aipagarriak iritegia mugoneko dala adirazten dute. Ontzitegidun dala, berriz Eratoszne'k dasa. Artemidoro'k uka, ainguradunentzat ere zitxoan gauz ez dala baidio.. Ta Abeta'tik orain arte, kaigabe da yaitxo dana. Ementxetik onezkero, kaidun.
«Leeta'r eta Lartolai'tarren bazterrak onak; Enpori arte baita bestetzuena ere. Auxe Marseille'tarren egintza da. Pürene ta Iberia-Keltike'ko mugatik lau mila stadi ba-dira. Guzi ori on ta kaidun da. Emen, berriz, Enpori'tarren irixka Errodope, Errodi'tarren agintza dala batzuk diote, ordea. Ta ementxe ta Enpori'n, Efesi'tar Artemi yauresten dute, Marseille'tzaz ele dukegunean arrazoia desakegu. Orain Iri zaar deritzan aurreko ugartean, len bizitegiak Enpori'tarrak zituzten; orain, berriztik lur sendoak etxeak dauzkate. Iri bikoa da, ormaz ebakia. Lenbizi Indike'tar batzu auzo zitazkien. Auek naiz iri-arazoak berekauz eraman, sendotasunarren, Elen'darrekin inguru-arresi bera euki nai izan zuten. Au, ordea, bikoitza; erdiko ormaz erdibitua. Geroan, berriz, atzerri ta Elen-erdiko legez naasiko irizaintza bakarera yo zuten. Beste ainitzei ere orixe gertatu zaie. Urrean ibai bat ba-dabil, Pürene'tik asiera dularikan; azkena, Enpori'tarrentzat kai da. Enpori'tarrak liñuketan askotxo diardute. Larrarteko bazterrak, berriz, iñon onak, iñon lokatzetako ii zirtzilaz espartzadunak. Iitegi deitzen diote.
Bardueta'rren egoitza
Eusko ezagunen iri ta erriak begiei opa ezkero, Bardueta'r apalen aldia dugu. Auek non zegozen itzerdika bakarrik esaten du. Ez geiago. Yaitxo arrai ixila dirudi Eluen'dar itunak. Bañan aalik eta garbikienik gauza geldi ledintzat, Eusko ez zan beste erri batez, ots, Beron'etzaz mintzatzea bearrezko dugu.
Orrako Beron'ak Kelt-erri genitun. Eta auen egoitza Keltiberia'ri buruz, ezarri du Strabon'ak. Keltiberia'ren muga, berriz, «Sartaldetik' Idubeda mendi ospetsua tan Strabon'aren ustez.
Keltiberia'ren «Ipar aldetik'ta Kantabro Konisko'en Ego aldetik Seron'ak zegozen. Bestalde esan z i g u n Kantabro'ak izpazterreko iize zirala ta aien baitan Idubeda ta Iben ibaiak asiera zutela. Alatan, Beron'en bazterrak ongi gogorturik onelaxe datzate.
Azkeneko mapa ori Müller'aren maparen ondora ekarri ezkero, bertzegitasuna laster ikusbegian dago. Strabon'aren idaz tien azkenean Müller'ak dakarren mapan Beron'darrak oraingo Rioja'n daude. Geroztik Idubeda'tik onat Strabon'aren aurka. Zergatik orrela egin ote du Müller'ak? Agian, Uaria Beron'en iriaz Strabon'ak dionari yarraituz. Onek dio, Beron'darren iri Uaria Iberr ondoan dagola. Esakun orrek alabaña, siñeste aundirik ez du merezi. Maiz erri baten iria besteari Strabon'ak itxekitzen diola, Müller berak aitortzen du. Ara Keltiberia'ren «Sorteldeko» muga Ilubeda dala bitan beintzat ba-derasa Strabon'ak. Ala ene, orreri ukatuz, Iber ibaian dagon Kaisaraugusta Keltiberia'n dagola beste tokian dio. Aantzialdiak ba-zituan noski, Elen'dar yakituna ba-zan ere.
Eusko-Akuita'rren berri
Pürene Kemen eta Ganun ibai tartean bizi ziran Euskoak, Akuita'r izenez orduko arrotzak ezagutzen zituzten, eta Iparretik zetxizkien Kelt'arrak bestelakoak agitz: «Akuita'rrak (Kelt'arrak) bestelakoak dira agitz, ez izkuntzez utsik, baita gorputzez ene: Iber'en antza geiago dute, Galati'arrena baño». Ta beste nonbait: «Xaloki esan bear dugu, Akuita'rrak Galati'ko enda bestelakoak dira, gorputzen tankeraren arauz eta izkuntzen arauz; Iber'en antza geiago dute, ordea».
Oraintsu ere berebat gertatzen da, Euskoak, geienean, Ipar aldeko Europa'rren arpegi xuri ta ile oria ez dakarte, ta buru arpegien koloreari begiratu ezkero, ba-dakigu Españiko Ego aldean bizi diran aien antza geiago dugula Noruega'koen baño. Ori besterik ez du Strabon'ak esaten. Ura ez zan zeaztasun geiago biltzen aritu, ezta buru-ezurraren neurtzen eta aztertzen ere.
Akuita'rrak ez dira Iber'ak
Ekarritako Strabon'aren ele orien barnean aitor bi datzate: Akuita'rrak Kelt'ar ez zirala ta Iber ere ez zirala. Bi erri okin berdinduz, bion antza oartzen die Akuita'rrei; Iber'en antza aundiago, ordea, Kelt'arrena baño. Batzuk ordea, len aipatu-itzak irakurrita, Akuita'rrak Iber'ak zirala uste izan dute. Bañan agitz axaletik eta arinki irakurri dutela erakusten dute. Olako bat Strabon'ak adirazi nai ba'lu, itzik eta esakerarik ez lioke peituko, geografiaren beste tokitan ikusi ditekenez. Ara eredu batzu: «Tribokoi, etxe-lurretik aldatuko German-erria». «Tauroi'ak Sküzdar erri». Olaxe derasan gizonak, Akuitarrak Ibererri dira esan bear luke ala izan ezkero.
Bosch Gimpera'k berriz, uste du, «oiturez, eta izkuntzaz eta yazkiz Iber zirala, ainitzen ustez». Ainitz oriek nola zuten izena ez dasa, ordea. Orregatik aingira bezain errax eskutik ixurtzen zaigu aipamen ori, miñez eta miñez, olakorik ez degu Strabon'aren geografian irakurri. Esan ori ordea, emetzen du bereala, Iber-Akuita'rren azpian zegon Eusko-erria ez omen zala suntsituko diolarik. Ori ala ba'zan onelako esakera ez al genun Strabon'en irakurriko?: «Iapode'k Idiri eta Kelt'arrekin naasiko erri». Ta «Iapode'k batera Kelt'ar eta Ilir erri dira. 'Ponto alderuntz Zraki'tar eta baldin auekin naasi ba'dira Sküz'dar eta Kelt'ar erri batzu». «Bazter auek Lüd Kar eta Elen'darrekin naasita dagoz». Panfüdarrak Kiliki-errien kutsu aundia dute». Edo au bezalako esakera bat beintzat: «Erri guztok (Asia'ko erri batzuei buruz ari da) Zraki dirala norbaitek goganbeartuko luke, urbilean bizi aldiralakoz eta elkargandik asko bertzegitzen ez diralako».
Bestetzuarekikoa orrela. Akuita'rretzaz ari danean, biziki beste erara idazten du. Akuita'r zeritzan Eusko-erri au arras bertzegitua azaltzen digu: Kelt'arrengandik burutik beatzera, Iber'engandik ere bai dudarik gabe. Geroztik lenbizi bertzegiturik historiak erakusten digun Eusko-erri zatia, Akuita'r Eusko-erria da. Bosch Gimpera berak dionez, berriz Schuchardt eta Meyer-Lübke yakitunak ere ez dituz irizkide. Aitzitik ere, Akuita'rrak Eusko utsak zirala uste dute.
Iber'en antza ere ba-zutela esatearekin, nongo Iber'ai begiratu ote zien Strabon'ak ala uste izateko? Italia ta Erroma'n ezagunenak ziranei noski. Iberia osoa erditik galgatzen du, ta Ipar aldea Ego aldetik orrela bereizirik, Ipar aldea ilun, otz eta bizigaiz dala diotsa; Ego aldea, erriz, zoritsu ta bizibera. Ego alderdikoak orrezkero, izanen zituzan ezagunenak, eta ikusienak, noski, Erroma'n izan zalarik: Turdetania ta Kadiz'koak bereziki. Azkeneko ok lumatik ezin utzik dituz. Dana dala, elkar iduria aundika bestela oartu ez dudalakoan nago. Kelt'arren eta German'darren elkar iduria beintzat, aundika besterik ez du gogoman: «Izakeraz eta iri-gauzetan elkarren antzeko dira ta aaide elkarrentzat'. «German'darrak Kelt'-arrei buruz pixkat aldatuxe, basatikeri, aunditasun eta oritasun geiago izaki. Bestetan elkar iduri arpegia eta oiturez eta bizkeraz»... Geroztik, Strabona'ren geografiaren arauz Akuita'rrak ez Kel ez Iber ere zirala sendo erroturik bego.
Akuita'rren erri ta lurraldeak
«Garun ibaiaz mugaturik daude, onen eta Pürene'ren barnean etxeak dituzte». Aien lurraldeen yaulkitzen zintzo dager; bere esanen neurria egia zula ikusteko aski dugu oraingo geografiei ikusaldi bat ematea! Urre meatzak soilik orain ez ditezke ikusi; Bizkai-kolkoa zeukaten Tarbel'darren baitan zeuden. «Auen baitan, urrezko meatzak ba-dira, danik bikainenak. Pixkat sakonduko zoloetan, esku-bete urrezko orriak aurkitzen dira, iñoiz garbikunde gutxi bear duten orriak. Gaiñerakoa, berriz pizarrak eta kozkorrak dira; oriek ere lan audirik ez bear».
Urrearen dirdira ederra suntsitu baldin ba'zan gure Aberrian, lur motak lengoak dira: Akuita'rren Itsas aldea ondartsua da geiena, ta arina. Artoa dakar, beste emaitzetatik urri xamar. Lurrartekoek eta mendikoek lur bikaiñagoa daukate. Pürene'ren ondoan, Konuen'en bildegia dago; antxe Lugdun iria to Onesi'ko urberoaga eder ederra, ur edangarria du agitz.
Auski'en alderdia ere eder». EuskoAkuita'rren lur, urre-meatz eta urberoagatzaz aritu da. Akuita'r yendeei buruz solas urri da Strabon, danik berritsuenek Elen'darrak zirala aantzirik, dirudinez.
«Akuita'rren errik ogeitik goiti dira; txikiak eta ospegabeak. Geienak Itsas aldekoak; besteu, ordea, lurrarte aldekoak Tektosage'tar arte, Kemen'aren galdurruak dauzkate'.
Bide ta ogipide batzu
Akuita'rren urre-meatzak danik bikaiñenak aldarrikatu dituz. Lur axalean zegozelakoz, eta urre auta zutelakoz; orregatik, garbitze-lan aundirik ez galdatzen. Bizkai'ko burni-meatzak ezta aipatu ere. Oraindik arkitu gabeak bide ziran.
Enpori'tarren ogipide nagusia liñugintza zan, Enpori'tarrak, erdika, batzu Elen'dar, bestetzu Indike'tarrak ziran esan du gunez. Nork nori liñugintza erakutsi zion ez dakigu. Ba'liteke Elen'darrak irakasle izatea.
Kerreta'rrak yaki-egintzan ziarduten, zerri-azpiki bikañak antolatzen ba-zekiten eta; Kanzari'koen garaikide omen ziran azpikiak. Kanzari orrek zer esan nai dun ez diteke igarri. Kopiatzaleak zuzen idatzi al zun? Berandugo Elen'dar idazle batek aipatu-lerroak Iruñ-darrei ditxekie, era ontan: «Strabon azpikitzaz oroi da bere geografiaren irugarren idaztian: España'n, Akuita'ren ondoan, Ponpelon iria, Pompei-iri edo adiraziki. Bertan, Kuri'koen garaikide diran azpiki bikaiñak antolatzen dituzte. Kuri ori ere zer ziteken ez yakin. Dana dala, Iruña'ko zerrikien aipua goiz ernetu zan Europa'ko toki urrutitara edatzeko. Azenaio ezkeroztik beintzat.
Gure erriko emaitzen eramateko biderik ba al zituzten Erroma'rrak Bai noski, dudarik gabe. Baña Strabon'ak nagusieriak utsik daipazki. Alakoak bi darakuzki. Orietatik bat Akuita'rreneraño eltzen zan. Egia berria zan. Lion iritik 'Kemen mendien barna Akuita'reneraño Agripa'k ebaki zun'. Bestea Mediterraneo izpazterrean luzatzen zan. «Pompei garaiarritik Iltegi barna, ta Bater'en barna, ta berbeiña azten dala-ta Latin-izkeraz Berbeiñaga deritzan zelai barna Tarrakon'araño. Tarrakon'dik berriz, Dertossa irian dagon Iber'en igarobideraño».
|