Euskera
Euskal aditza sarrera
Ormaetxea'r Nikola (Orixe)
Euskal-aditza edo verbo'a zer eta nola dan adierazi baño len, nongonaiko aditza edo verbo'a zer dan jakitea on zaigu.
Izan ere, gai ontan, buru aiña aburu ba dira munduan, eta oraindik egiazko argitasunik ez dala egin esan nezake.
Bi aburu edo iduritu ekarriko ditut, bat ezagunena, ta bestea ez ain ezaguna, bañan, nere ustez egiazkoa, pixka bat argiratzen ba'da.
Aditza, edo obeki esan, edozein aditz jokatzetik datorren joka-itza (la forma verbal) berez ekin-gauza omen da.
Beraz, bataren ekiña bestearen erasana baita, ortatik sailkatu ditute aditz oiek bitan: ekiñezko ta erasanezkoetan. Naiz, nago, dezaket, dut, dakit, esatean, non dago or ekiña, joka-itz oietako bakoitzean?
Beraz, beste aditza mota bat asmatu dute: egoera adierazten duna. Ori ere ez da aski. Bururakizun bat itzez mugatu bear danean, bere barrenean artu bear ditu dagozkion guziak. Ez da aski esatea, aditza ekin-gauza edota egoera gauza dala: bi gauza auek ez dira muga baten barrenean ongi sartzen.
Aspaldi irakurri nun, prantsesez idatzitako griego-izkera batean, aditzak «existence» adierazten dula. Egia, edozein joka itzek berez adierazten duna orixe da: izan ere ba-naiz, izan ere ba-nago, izan ere ari naiz, eta abar.
Izan ere'zko ori, ba-dalazko ori edo orren ukatzea adierazten du, aurretik ez ipintzen ba zaio. Aditzari bakarrari eran tzuten zaio bai edo ez: jan duzu? Bai; ez. Beste iñolako itz-moteri etzaie orrela erantzuten; beraz, aditza orrek izan ere ala dala edo ez dala adierazten du. «Jaten dut» esatean, zer'ik edo nola'rik esaten ez ba dut, ots, aditz orri osagarririk ipintzen ez ba'diot, «izan ere jaten dut», «ala da, egia, jaten ari naiz: jatea gertatzen zait».
Gero ikusiko dugun bezala, eskolastikuen exsistentia ori, gertaera besterik ez da. Ortaz, aditza gerta-gauza dala esan dezakegu. Erderaz «hecho, evento, suceso, esan ba'geneza, gertatua da berez, ez gertatzekoa edo gertatzen ari dana. Obeki euskeraz, gerta-gauza, naiz gertatua, naiz gertatzekoa dala.
Izkerazale edo gramatiku oiek bat egin ditute «hecho» eta «acción». Norbaiten ekiñik gabe ez diteke ezer gertatu; baña bi gauza auek ederki bereizi dezazkegu. Eskolastiku deritzaien jakintsuak, izen bakoizaren ezagukizunak ematen ari diranean, ederki mugatzen ditute «factum, actus; actio"; bañan, eztabaidan berotzen diranean, oso errez pasa ditezke batetik bestera, ikusiko dugun bezala. Gramatikuen utsegin berbera dute, «exsistentia» zer dan eta nola dan jarduten dutenean.
Alde batera «factum esse rei» aitortzea dala diote, ots, gertatutakoan. «Zerbait ba dan ala ez» galdeari erantzuna o men da. Orri erantzuna, ba-da, ez da, izan ere. Beraz in facto esse mintzo zaizkigu. Beste aldera, «id quo essentia physicafit actualis», izenean dana gertarazten duna. Beraz gertatzean berean dute jaaduna: «in fieri». Orra, ago batean bi mingain, erriak esaten dun bezala. Zertan gera? Orra «factum»etik «actus»era pasa. Ederki dio S. Tomas'ek, «zerbait zer dan jakitea bat da, eta ba'dan jakitea besterik da». Beraz, gertatutakoaz ari da, «in facto esse'. Ala ere, santu aundi oni zor zaion begirapen guziarekin, ez dio ajolik, esan dezaket, guk jakin edo ez jakin: zerbait, izanean baldin ba'da, guk ori jakin edo ez jakin, bere izanere'zkoa edo ba-dalazkoa ba-du.
Gero etorri diran jakintsuak, gertatzea aztertzen asi ziran, ots, izanean dana zerk gertarazten dun. Oien kontra atera zira nak arrazoiz esaten dute, izanean baldin ba'da, gertatua ere dala: ez dula ezerk gertarazi dezan bearrik.
Euskerak ederki esan dezaioke «exsistere»ri gertatzea. Itzak estu artzen ba'ditugu, Jainkoak ba-du izanean dana; ez du, ordea, gertatzerik. Gertatzea, sorkari (sortukari) edo kreatureri dagokie. Ortaz, eskolastikuen auzia garbi gelditzen da. Baña bai-gauza ori zer-gauza biurtzean dago makurra. Zerbait, ba-dala ta ba-dala esanez zer-gauza biurtu ba-ledi, dirua aitortuz eta aitortuz aberats biurtu liteke. «Existentia» ori zerbait edo zerbaiten egiten dutela jakiña dago, edo ortaz mintzatzeaz, bai edo ez utsean ari ez dirala. «Id quo essentia physica fit actualis» zertaz esan nai du; beraz, «id quod essentiam physicam facit actualem», ots, izanean dana gertarazten duna. Nola esan diteke euskeraz «id quo aliquid fit quocumque modo? «zerbait nolabait gertarazten duna. Beraz, zerbait ortaz mintzo dira, ez bai-gauzaz utsez. S. Tomas aundiak ere, bere argibide ezagun artan, au esan nai du: «an sit, seu de facto esse suo». Gizona, naiz piztia zer dan jakitea, bat da; ba dan ala ez jakitea, besterik da.
Dana dala, diokezu, batek galdegin dezake, izanean dan ori zerk gertarazia dan. Sorkarietaz ari gera beti. Sorkari ori pus kaki edo elkarki baldin ba'da, bakarki ez ba da, egille batek gertarazia da. Zertaz egiña ¿lan galdegin ba'leza, «izaeraz eta iza-gaiaz» esaten du Aristotel'ek. Or ez da besterik. Gure zarrak esaten zutena, «ekaia» eta «egiera». Zertako asmatu beste gertarazle bat?
Besterik ez ba'litza ere, gai ontan euskeraz jarduteak, zerbait balio du.
Aspaldiko urteetan galdegin zidan, orain Gotzai dan jaun batek, aditzaren edo verbo'aren joka-itz bakarkietan, zergatik ipintzen dugun euskaldunok zenbait aldiz ba- eta besteetan ez. Orduan ez nekila erantzun nion; bañan, orain ba-dakit, ustez, beintzat. Aditza bakarki oien jokaitzetan ba- aurretik ipintzen dugunean, izanere'zkoa adierazten dugu; «factum esse, exsistentiam» aitortzen dugu; ipintzen ez dugunean, zer edo nola edo besterik. Ba- onekin adierazten duguna, edozertaz esan ditekenik gutxiena da. Orregatik, aditzak osagarririk ez ba'du, bera soil soilla baldin ba'da, baiezkoa dio, «bederen, beintzat». Orregatik ere, guk aditza jokatzen dugunean, «naiz, zera, da...» ordez, «banaiz, ba-zera, ba-da... » esan bear genuke. Noizaldia adierazten dugu, gertatu ez diranetan ere: ba-diteke, ba-liteke, ba-ziteken. Au da, aldian aldiko ha- edo bai, edo «existentia», nai dugun bezala esan.
Geitxo luzatu naiz, baña bi auzi auek elkarrekin josirik daudela, ezin ukatu diteke.
Gertaera ori, noizkoan egiten da; beraz, aditzaz mintzo gerala, erri guziak noizaldi edo denbora batzuk asmatu ditute erabat: lenaldia edo igaroa; oraiñaldia edo gertatzen ari danekoa; geroaldia edo gertatzekoa. Erri guziek ez dute zatitzen ordea beti era ber-berera noizko ori; baña, ba-dira zenbait sail, aietan elkar artu baitezakegu. Euskal-aditzaren jokaera itz bakarrekoan edo joka-itz bakarkietan, ezin obeki banatzen dugu geroaldi ori: 1) ditekena; 2) litekena; 3) zitekena. Gure euskeran erara dator pilosopiako «futurum absolutum, conditionatum, contingens». Tomistak eta Molinistak atera dituten buru-zorrozkeri guziak, oso ederki esaten ditugu ikazkiñen izkun tzan.
Itzeri gagozkiela, bi jokaera edo conjugación ditu euskerak: itz bakarrekoena ta bi itzekoena. Esandako bost noizaldi oiek, itz bakarrekotean gertatzen dira, beste guzien oriñarri bezala, eta oiek aztertuko ditugu, Jainkoa lagun. Onela banatzen ditugu:
Naiz Dut
naizake duket
nintzan nun
nintzake nuke
nintzaken nuken
Naizake ta nintzaken ordez, gaur naiteke ta nindeken esaten dugu. Nuken ordez, nezaken erabilli oi dugu. Naizake ez esan arren, nizaioke, naitzioke, natzaioke ta abar, bai.
Aditza jokatzean, erderaz bezala, nordan edo persona bakarrarekikoa jokatzen dugu, onela: naiz, zera, da, gera zerate, di ra. Beste nortzuekikoak geroko uzten ditugu, damurik. Denak elkarrekin jokatzearekin, argitasun aundia artzen dute batzuk besteengandik, gero ikusiko dugunez. Esaterako, niz, nizaizu, nizaio, nizaizue, nizaie. Beste nortzuekiko oietan iza erroa garbi ageri da.
Urrena, zuketarekin asten gera, errezenez aurrera, bañan iketatik asi bear genuke. Edo beintzat, euskaldun geienak ilketa gaizkiago dakitenak baitira, aditza ongi adierazi nai dunak, iketa beti begien aurrean iduki bear luke.
Erderaz, bi sailletara ekarri oi ditute aditzak: ekin eta erasan diotenak. Ekiña zertan dagon, oso gauza zaila da Metafisikan, eta sailkatze ori baztarrean utziko dut, euskerarentzat egokiagoa artuz. Bi itzekin jokatzen diran aditzetan, bata laguntzaille ta bestea lagundua dira. Bi laguntzaille mota ditugu: naiz'ekin jokatzen diranak, eta dut'ekin jokatzen diranak. Aurreneko saillari «gure baitako» edo sujetivo gure baitako» edo sujetivo izena ematen diot; bigarrenari, «besteren baitako» edo objetivo. Itz bakarrarekin jokatzen diran aditzetan beste ezaugarria bat dugu, polita, zer sailetako diran ezagutzeko: lenbiziko aiek, adijabe edo sujeto'a k gabe dute: ni naiz, ni nago, ta-abar; bigarreneko auek, adijabea k-'rekin dute: nik dut, nik dakit, eta abar. Oraingoz, joka-itz bakarrekiko aditza aztertzera noa."
Aditz laguntzaile guzietan jokaerarik zailena, IZAN'ek du. Geigi erabiliz gastatu egin zaigu, eta lengora ekarri nai genu ke, aren ezaguera errezteko, al baldin ba'da beñipein. Naz, nez, niz, naiz, nuxu... zein artu? Zara, zare, zera, zira... Zein aukeratu? Aditzak berak agindu bear du, euskaldunik geienak zertara jotzen dugun autemanez. Bearrik ere, uste baño bertago gaude elkarrengandik, eta elkar artzea ez da neke izango. Euskalki batean ageri ez dana, bestean ageri da, eta guzietan ere bai gauzarik geienak. Itzaren rnuina edo erroa, garbiago ageri duna artu dezakegu. Zara (zare, zera), auetatik bat aukeratu, edota beste bat, auek adierazten digutena. Karitxa aunitz sortu zaio gure aditzari, eta oiek ebaki ezkero, edo oietatik sendarazi ezkero, asko, errezten zaie, berri berritik ikasi bear dutenari.
IZAN aditzatik datozen itzak edo jokaitzak aztertzen, urrengoan asiko nizaizue Jainkoak onez, ia sasi nasi ortan bereizten ote geran.
|