Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera / Bestek dakarrena—

 

Gernika (Avril Juin 1950)

 

E. G.

 

AURRE-ITZAK. Gernika iria kixkali zuteneko urteburuaren oroipen samur bat dakar, gizabidez eta kristautasunez idatzia.

        GERNIKA (WILLIAM WORDSWORTH). Soneto edo amalauko bat da, Etxegarai'tar Karmel zanak euskerara biurtua, Bernard Hallet'ek prantsesera, ta Fagoaga'tar Ixidor'ek españerara. Fagoaga yaunak iruzkin bat egiten du amalauko ortaz. Iparragirre'k baño mende erdi batez lenago idatzi omen zun Wordsworth'ek olerki au. Justo Garate'ren itzulpena ere ba-dakar, aztertuz eta berearekin bekaldetuz.

        ARBOLA BEDEINKATUBE (Unamuno'tar Mikel). Ni yaio nitzan urtean (1888' garrenean) idatzia da artikulu au, eta egoki dator emen. Eredu ona gure gaurko yakintsuentzat.

        LA CHENE DE GUERNIKA (Pierre Espil). Hazparrendar erdaldun onek, bere tankera berri ari oso yarraitu gabe, olerki polita atera digu.

        GERNIKA AL SERVICIO DEL HUMANISMO (Thalamas Labandibar). Artikulu au pilosopu antzean idatzia dago. Gernika izeneko Bi-ilabetekari onek, au du asmo: gizon guziak elkargana gaitezela, batak besteari begirapena erakutsiz.

        HAITZ-PEAN (Iratzeder). Olerkari eder onek, lanez leporaño betea dagon arren, ez du zapuztu nai Andere Musa. Liburu bat labean dula ba-dakit, ikusi ta irakurri ere egin baitut. Noiz agertuko ote da moldean?

        LA REPONSE (Bernard Hallet). Lau bertsotan diona au da: Kantuz Gernika entzutean, biotzak beti dardar egiten diola.

        LAS LLAMAS DE GERNIKA. (A. de Larrañaga). Amalauko polita antolatu du, euskaldunak zer geran adieraziz.

        LA CHENE (J. Aramendi) Donibandar gazte au ederki ari da bertso-lanean. Gerta dedila berak diona: «Aritz onen itzalpean gure enda ez da beinere ilko».

        UN NUEVO RETOÑO DEL ROBLE (Peñalen). Uruguay'ko Piriapolisen Gernikako aritzaren urtume bat aldatu omen dute. Yai eder aren berri ematen du Peñalen yaunak.

        ERRORES DE VASCOLOGOS NUESTROS (Orixe). Lafitte yaunari erantzuna. Euskaldun askok txalo egin diote Orixe'ri artikulu onengatik. Bat edo bestek, ordea, gogorregi egin dula esan diote. Olako auek ez dute gogoan artu nai, zer-nolakoak esan dizkien Lafitte yaunak gure idazleeri. Bai Orixe'k berari aiñakoak. Gazte giñala au ikasi genun: «interrogatio et responsio, eidem casui cohaerent». Eta Ebangelion: «eadem mensura, etc».

        E. ARRESE'REN AZKEN-NEURTITZA (A. I.). Larogeigarren urtean egiña. Bertso biribil eta xoragarriak. Ez ditezela gure adiskide zar orren azkenekoak.

        LA RELIGION ET LES BASQUES (J. Fourcade). Euskaldunen erlijioa zein izan dan lenaldian, zein dan oraiñaldian. Len biziko zatian, Fourcade'k bere gisa egiten ditu zenbait aitorkizun andik emendik ekarriak. Bigarrenean, galdekizun batzuk ipintzen ditu, norbaitek erantzun nai ba'dio.

        JUAN B. ALBERDI Y SUS BASES (Carlos P. Carranza). Alberdi yaun orrek, Argentina Lege-erri bezala antolatzeko asmatu zitun oiñarrietaz mintzo da: «Bases y punto de partida para la organización de la República Argentina». Oar bat ipintzen dio «Gernika»k lan orri: Ostolazak eta diotenez, oiñarri oietarako argitasunak Bizkai'ko Lege Zarretik artu zitula.

        RESPONSE A Mr. L. A. (H. Gavel). Luze nuke artikulu onen iritzia ematea. Zertantxobait arrazoi du Gavel yaunak, baña, zertako nastu Arana Goiri eta abar? Ez, ez; bi Euskalerriak alkar artzeko, biek utzi bear lukete, batak ch ta besteak x, Fonetika-liburuetan erabili oi dan letra artu, Europa osoan ontzat artua baita.

        AZAROA (Zaitegi). Iru ahapaldiko olerki polita, biribilla. Landa-usaia dario, eta, azkenean, oi dun bezala, xixtakoa ederki sartzen du.

        LA DICHOSA ORTOGRAFIA (Orixe). Gavel'en lenengo artikuluari erantzuten dio. Ez dakigu zer birrerantzun emango dun Gavel'ek. Auzi au luzatu diteke oraindik, bañan argia sortuko da laister, nere ustez.

        NERE BASERRI TXURIYA (J. Basurko) Zazpi puntuko olerki polit polita. Elizanburu digu gogora.

        LE PEDAGOGUE ET LE COMMISAIRE (E. Salaberry). Defense d'une culture populaire Euskarienne. Zenbait gauzetan ez gaude erara yaun onekin, baña, euskeraren alde egite ortan bai. Bejondaiola.

        GIZABIDEA (Espuru). Gizabide edo humanismo zer dan adierazten du. Idazlea nor dan antz artu diteke, nik uste.

        UN PRINCE IMPERIAL FILS DE BISCAYE (Rey Apezteguia) Napoleon III'-garrenaren emazteaz mintzo da, euskalduna zala amaren odoletik.

        AMACHO (D. Dufau) Euskera goxoan amatxo baten eta bere belaunekoen berri ematen du. Olako su-pizguetan ez litzake ez euskeratik ez oitura onik galduko.

        ARRATS ZORIONEZKUA (Aldabe). Moda berriko olerki polita bertso zarretan. LA NOBLESSE LABOURDINE AU XVIII SIECLE (Etxeberry). Yaun kalonigu au ari beti gure Istoria argiatzen. Lapurdi'ko aundikien berri ematen digu.

        PIERRE LOTI Y EL PAIS VASCO (Jon Bilbao). Loti yauna Euskalerrian barna ibilli zan, bañan aski axaletik ezagutu zun gure Erria.

        APEZPIKUTEGI BERRIAK EUSKALERRIAN (Aspaldiko). Politikari egozten dio Aspaldiko'k Eliz-Barrutien banatze ori, eta ez da gezurra. Gauza ontaz ixilik egotea obe, oraingoz beintzat.

        NOTAS Y COMENTARIOS. Eskerrik asko GERNIKA'ri gure aldizkari au ain gora aipatzen dalako.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.