Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (I'go urtea. 1950 gko
Orrilla ta Garagarrilla. 5 eta 6'garren Zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Gizarte Gaiak—

 

Eusko-langilliei oyuak

Langillien eskuak

 

Y. L. Argarate'tar Erraimun

 

XI

 

Papini..

        Izen pin ori entzuna duzu, noski, langille, bazera.

        Papini, italitarra, sosolistoa, idazki gaiztoen egillea.

        Aurreneko Europa gudan zauritu zuten ta zauriaren zulotik Jainkoak gogoaren osasuna txertatu zion... Gure Loyola'tar Iñaki deunari Iruña gudakoan bezela.

        Len Papini Eleizarentzat otso, gaur artzakurra da. Beti Artzai Onaren ondoan; beti ardien alde ernai. Itz zoragarri oek be reak dituzu: «Argi esan bear dizuet: Jesu etxegabekoen artean jayoa da. Jesu esku-lanaz bizi izan zan. Eguneroko janaria lanaz irabazten zun.

        Esku eder ayek lanean! Esku zuri ayez umetxoen buruak onesten zitun. Esku eder ayez, legenardunak garbitzen zitun! Itxuen begi itxiak esku altsu ayez iriki, illak berpiztu, ogiak ugaritu ta ekaitzak baretu oi zitun. Ala ta ere, esku Yainkozko ayek lan nekegarriaren izerdiz izerditzen ziran Aitaren lantegian. Esku ayek lanari lotuak, lanari oitu-oituak zeuden».

        Bai, malloari eta aizkorari egiñak zeuden. Errikoskor bateko arotzarenak aren eskuak ziran.

        Ala zioten juduak maxioka:

        «Ez ote duk au, Jesu, Yose'ren semea Nondik oni orrenbesteko jakintza indarra? Arotzaren semea ez ote duk au?».

        Eusko-langille!        Zure esku oyek azal ximur ta maskurrak izan arren, etzaite lotsatu. Zure lanaldietan gogora ekarri itzatzu Yesu'ren eskuak, lanari etsiak.

        Yesu ta zu, biok langille!

        Yesu ta zu, biok, ogibide berdiñeko! Zuk lan... Yesu'k lan.

        Zu nekez, izerdiz... Yesu ere, nekez, izerdiz.

        Gaurrezkero zure lanaldietan ekarri ezazu burura Yesu langillea ta itz ixillaz esaiozu samurkiro:

        «Nere ondo-ondoan zaitut, Yesu! Nere lan oek Zuri ezkeintzen dizkitzut». Ta Yesu'k erantzungo: «Nik emango dizut lan saria, urrea ta zillarra baño bikañago ta iraunkorrago».

        Eusko-langilleok! Beti beti gure lagun eta nagusi, gure anai ta zaindari: YESU LANGILLEA.

        Alkartasun bakoitzak bere zaindari ta bere jai du: nekazariak Isidro deuna. Abeslariak Koikili deuna... ta Eusko-langilleak, Yesu langillea.

        Bera da diteken egokiena: eskuetan lanaren ximurrak bai ditu.

        Bera da aintzagarriena: Yesu'ren izenari belaun guziak, zerukoenak, lurpekoenak, eta lurpekoenak makurtzen zaizkio: «Bere soñekoan ta iztarrean idatzita dauka: ERREGEREN ERREGE TA YAUNEN YAUNA. Beraz, Eusko-Langilleen zaindari, Jesu!

        Beraz, Eusko-Lagilleen Jai Eguna (toki batean asi danez) Orrillaren lenengoa. Gora Eusko-langilleen Zaindari!

        Gora Eusko-langilleen Jai-eguna!

 

 

XII

Kardantxilloa ta satorra

 

        Kardantxilloa pozez dago. Sagarrondoren adar goyenean kantari prrri... pi... tiu-tiu...

        Ez du lanik asi. Goizegi da. Ez du gosaririk artu. Ez eltxorik irentsi. Lanera baño len, kantari. Lanean, kantari. Lan ondoren, kantari.

        Begitxoak argi izpiz ta biotza biziz. Pozez bera ta bestientzat pozgarri.

        Pozez ibilli gaitez, eusko-langilleak. Pozez ibilli gaitez ta gure alaiez besteak argitu to poztu ditzagun...

        Goiz artan sorora zijoan ama umetxoekin, oi zunez.

        — Ama, ama! Kardantxilloa txiruliruli! Atzo ere prrri... pi... tiu-tiu... Orrela ote dago beti?

        Beti ez seme. Argi egunetan, bai, beti. Baña egun beltzetan, negute illunean, sagarrondoren adar goitik eroriko da, osto igarrak bezela, beko osto igarrera. Ustelduko da...

        Poztu zaite beti, eusko-langillea. Ta poz gabe dan batek zure betiko pargoxoa ikusiaz, esango du: orrelakoa ba'nintz! Zergatik ote du orrek beti par goxo ori ezpañetan?

        — Zergatik? Argitan dabillelako. Biotza argi argiz beterik dulako.

        — Biotzen argia nun da, ba?

        «Ni naiz gizonen Argia» esan zun Jesu'k. «Nerekin dabillena argi dago, argitan dago, argitan dabillelako. Nerekin ez dabillena, illun: illunean dagolako».

        Eusko-langillea, jatorra ba'da, ez du biotzean lañorik, pozez dabil argi dan Arekin bizi dalako.

 

 

Satorra

 

        «Baña oker dabiltzan guziak argia gorroto dute».

        Sugea alai iduri zaizu? Oker-oker, biurriz-biurriz, zearka mearka narraztatzen da.

        Argia gorroto du ta zulo illunean bizi da. Zulo barrutik udaran-edo irten bearra ba du, maiteago du gaua eguna baño... ta alako gizonak ba-omen dira!

        Sator beltza alai iduri zaizu? Argirik ezin ikusi du. Sustraiez ta txitxarez lurpean bizi oi da. Alakoak dira Jesu'rekin ez dabiltzanak. Illunean daude. Pekatu-zuloetan bizi dira. Bizi, ta ala ere argitik ez ikustea, ori negargarri!

        Eusko-langille! Jainkoak gorde zaitzala pekatuetatik!

        Ogena sator beltza da. Ta pekatu dunak barruan satorren bat ba'leuko bezela. Ezin poztu iñolaz! Miñez urraturik dago! Banaka banaka txikitzen dizkio esteak ta gero biotza sator beltz orrek.

        Esan dezakezu... «Sator ori lo-erazten dute batzuek. Pekatuetan lasai-Lasai bizi dira».

        Baño laister esnatzen zaie berriro. «Au bapaten il dek». «Ura, tximistak jota, zurrun ta illotzik laga dik». «Lur-ikara ba omen zetorrek»... alako berri txarrez esnatzen zaie barruko ori ta asten da bere ortz zorrotzez berrik kask... kask karrak. Aiek barruko eztenkada!

        «Lasai-lasai bizi dirala»... Baño gaxori oeratzen diranean ta sendagilleak «sendatzerik etzeok» esaten dunean, aiek barre ko estutasunak! Sabel-barruan su ta txinpartak ba'lituke bezelakoak. Eusko-langille maitea! Illunean ba'zaude, zatoz len-bailen Argira! Pekatuen bat baldin ba'dezu izkutuan, bota barrutik alik laisterren. Ordu bai, Lasai. Ordu bai argi ta pozik!

        Eusko-langilleak! Etzaitezte izan suge ta satorrak ta xaguxarrak! Alako batean, zure griñak bultzatuko zaitu argitik illunbe aldera. Etsai gaizton batek eraman naiko zaitu negu otz bidera... Alakoetan ots egin Jaunari: «Jauna, Jauna! Zatoz nigarna».

        Ta Jaun Onak guziz illundu baño len Beraganatuko zaitu... Enara argi-gose dezu beti. Orain Euskalerri'n orain Apirkan.

        Maite zazu Jaunaren Argia, enaratxoak eguzkiarena bezela. Etzaitezte izan Suge ta Satorrak, izan zaitezte Enara ta KARDANTXILLOAK.

 

 

XIII

Axeri-mendi

 

        Gizon guziak mendi garai bat degu begien aurrean: ZERU-MENDI.

        Mendi orren tontorra goi-goitzu da. Orren azken muturra zeru barruan sartzen da.

        An daude Jesu ta zeruko guziak zorionean.

        An daude atsedean gure arbaso, aita, anai ta lagunak.

        Tontor orreruntz goaz, maldaz gora, ibilki ta ibilki eriotz orduraño.

        Yesu mendi gañean degu. Eup! Eusko-langilleok, aurrera goraño.

        Bide ortatik atzeratu nai gaituenak badatoz gure mendira.

        Eup! Eusko-langilleoak, aurrera! Bidexkaetako katamotzak eta axeritxoak uxatuz, aurrera E.L.A.

        Axeri-mendi'ko mendigoizaliak aldapaz gora, erpiñera zijoazen.

        Bekoki argi, matrail gorri, buru beltz ta papar zuri.

        Basauntzak bezin zaillurik. Gudari gazteak etxerakoan bezin alairik.

        Guziok batera gorosti-makillaz, tratra-tra bide arritsuan joka. «Eup! Mendigoizaliak, aurrera'!

        Ta goi-goraño eldu ziran. Ta lañoaren zaurietatik erri maitea ageri zitzaien. Agur! Agur! Egiten zioten, gorosti-makillak buru gañetik eragiñaz.

        Baño, Axeri-mendi'ko axeritxoak zora-bearra bazuten aspaldi artan.

        Sasi artean kuzkurturik, elkarri zioten:

        — «Lagun, oroitzen aiz... gure aita ta amandrea atzeman zituen! Ez al ituan makilletan lau anketatik zintzilikan ikusi?

        — Ala dek! Emen ezin bizi gaituk; zoritxarrez etorriak gaituk mendi ontara.

        — Ots, ots! Bazetoztek... Ixo!

        Arratsaldean mendigoizaliak beste bi axeri motx il eta makilletan lotu. Ta gero, naiko diru bildu zuten baserrietan kantari:

 

                Axeri-mendin

                axerik ez;

                batzuek il ta

                bestek iges.

 

        Aldapaz aldapa goazen gora!

        Oztopo guzien gañetik goazen tontorrera.

        An dago gure zai, Yesu. Jesu'renak gera ta Arengana goazen gora!

        Batayoan Jesu'k deabruaren morrollopetik atera ginduzan kateak eten eta billurrak askaturik.

        Yesu'k beretzat artu ta deitzen gaitu: «Ez nazute zuek autu. Neuk autu ta bereiztu zaituztet. Zatozte nere atzetik! Badatoz izutu nai gaituen axeriak. Axeri oyek gure ogia jan, gure oiturak zikindu, izkera loitu, gure Aberria ondatu nai dute. Il ditzagun axeriak.

        Goazen danok alkartuta. Ta gure kemena ikustean esan dezatela: «Bazetoztek. Zoritxarrez etorriak gaituk. Goazen».

        Eusko-langille! Onezkero axerien bat il naiez, esango didazu: «Baña, nun dabiltza axeri oek?"

        Biraolaria, axeri bat da. Eldu ta esaiozu euskeraz belarrietara: Gora Yainkoa! Orra axeri bat fi.

        Izparringi gaiztoen oyularia, axeri da. Ez dirurik eman axeri orri. Gosez ilko da. Dantza gaiztora deitzen zaitun neska sastraka, axeri-emea da: etzazu besoetan artu... Puff!

        Lotsagabeko izketan dauden gazteak axerikumeak dira. Eusko-langilleren bat urreratzen ikustean, esan bezate: «Ixo, Eusko-langillea bazetorrek».

        Igandero Eleizara zoaztenian, gazte ta zarrak esan bezate: «Oyek, Eusko-langilleok dituk. Oyek dituk, Yainko ta Aberriaren seme maiteak».

        Eusko-langille, Yainkoa ta Aberria maite ta zaitu itzazute. Ta beraiek maite ta zaituko zaitue.

        Goazen Eusko-langilleok danok batuta, sutsu, bekoki argi, zintzo ta ankarin aldapaz gora. Bideko axeriak il ta izutu. Goazen aldapaz gora, atseden orduraño.

        Eup! Eusko Langilleak! Aurrera!!

 

(Yarraituko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.