- Literatur Aldizkarien Gordailua - Euzko-Gogoa aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko. Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —
Fitxa
Faksimilea
—Olerti—
Igelak
Mirande'tar Jon
Ainziko urerat
illargi-laurden bat erori zan
zuri, yori
gauko zitu zori:
igelak yan dute, igeltxo igeldariek.
Orain, berriz,
intzirika daude igel, igeltxoak
igel, igeltxo xoroak..
Gau-miñean
aintziko igelek dute ai ei!
illargi-min.
4-10-50