Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (II'garren urtea. 1951 gko.
Orrilla-Garagarrilla. 5-6 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Goiztar txoriek kanta bezate...

 

Leon Jasson

 

euskaratzailea:

Mirande'tar Jon

 

Ona emen euskeraldurik breistar olerki bat. Egilek Roazon'go espetxean idatzi zuen, Breiz'en (Bretañan'n). Bera Breiztar gudari gaztea zan, bere aberria azkatzeko borrokan ibilia, azken guda ontan. «Bezen Perrot» eko kide bezala zerbitzatu zuen. Laureun urteren ondoan lenengo breiztar gudataldea izan zan onek Breiz'ko apaiz baten izena zekarren, Yann-Vari Perrot Aba, «Prantzitar» resistance igikunak erail zuena, breiztar abertzale zalako. Jasson baitu eta iltzera epaitu zuten prantzitarrek. Olerki au il-aurreko egunean idatzi zuen.

 

Goiztar txoriek kanta bezate guretzat

Bortitzenaren biotza pil-pil yartzen dan

Orduaren etortzea!

Biar goizean, burua gora,

Yoango bai-naiz, alai, goiztar txoriek

Kantatzen duten orduan.

 

16-7-46

(1946'gko. Uztailaren 17'ko goiznabarrean suizkillotua).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.