Olerti
Lore zimeldua
Udalaizpe
An... ibai ertzean zutik da lizarra:
lañoak inguru basetxe txikarra.
Iturri-ondoko basetxe txikian
neska lirain eta ederra bizi zan.
Maite-kantari zun iturria urbil:
birigarro beltza zugaitzean zintzil;
inguma otxana beragan kokatzen,
eguzkiak azken-izpiak eskeintzen.
Neskatil ura iñork ez zuan goratu,
eta batek ere ez zuan maxiatu.
Oroldiz yosita dan arri-ondoko
lili eskutua zun berak antzeko.
Bizitza lez, neskatx aren eriotza
eskutuan izan zan: ler zait biotza.
Gutxik yakin zuten: lorea zan zimel...
Arrezkero bizi naiz erabat goibel.
Guatemala'n 1950
|