L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Epaila-Yorraila. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Elerti—

 

Azkue iaunaren in memoriam

 

Krutwig'tar. F. K.

 

Jaun eta andreak:

        Azkue iaunaren in memorian erraiten nauginean duda handi bat nire burura dathorrt, eta haur da' hemen konferentza batzuetan Euskalherriko seme handi hunen orhoitmena egin dezakegunz, lekeitiar euskalariak bere bizi luzean gure herriari buruzko ixtudietan zein ere arlotan lan egin baitzuen, eta orotan' langilea baitzan orotan ere' arnariak utzi dituelaketz. Hunelako gizonaren elhesariaren egitea gauza gaitza bethi da eta soilik haren orhoitzapenak laguntzen gaituke. Azkue iauna' gorphutzez hil zaiku, bainan Azkue iaunak bezainbertzeko obra handia uzten duten gizonak hilten eztira' bizirik beren ondorengoetan iarraikitzen dira. Azkue iauna, beraz, hil-arren' gure baithan bethi egonen dela erran dezakegu. Eztut, beraz, damaturik eta phenaz Lekeitioko seme hunen in memoriam deitzea eginen; haur zuzen ezpailegoke.

        Zertara erranen bide derautazue orduan, konferentza hauk Azkue zenaren omenez egiten dituzue? Ber hau nik ere' nire buruari erran nerau kon eta ihardespena erraza dela erran diezaketzuet. Euskalzale han di hunekin lan egin dugunoi haren aiphatzea indarra ta kemena izan dakiguntzat; bai eta ihardespena erraza dela erran diezaketzuet. Euskalzale handi hunekin lan egin dugunoi haren aiphatzea indarra ta kemena izan dakiguntzat; bai eta nire hitzaldi huntaz, zuei Azkue iaunaren orhoitzapenaren deitzea egiten ari natzaitzuelarik, agian, zuetan euskalzale datekena' gurekin aitzina ethorr dadintzat, orain, behar bada nehoiz baino, gure herriko historian, galtzear dagoena, aitzina dezaguntzat eta guztiok batera Euskalherriko symbol bizia salba dezaguntzat. Beraz, Azkue iaunaren orhoitzapena dakharrtzuedalarik gure bitartean bizirik dagoen thesaur ezin bertzea eskainten derautzuet' iraun-araz dezazuen.

        Paradoxikoa izanagatik' euskalzain gazteena naizen hunek' euskalzain zaharren zenaren elhesaria eginen derautzuet. Azkue iauna berrogei ta hamazazpi urthe ni baino zaharrago zan, horrtarakotzat nire aitona izan zatekean. Agian adinaren differentza haur zio zela' bertzela' beharr-bada, ezina zitekeien adiskidetarzuna ukhan dugu.

        Lehen aldiz, Azkue iauna ezagutu ukhan nuenean' bere hirur-hogei ta hamarr urtheen muga iragan ba zuen, bere biziaren garaiean zegoan beraz. Ba zituen bere lan ezagutuenak eta aiphatuenak argitarazi. Geroago soilik bere «Euskalherriaren Iakintza» bukatu ta bere «Erkatu Ixtudia» argitara eman zituen. Nik neuk ere' Azkue iauna Erribera karrikako etxe zaharrean ezagutu nuen. Hara sarrtu nintzen lehen aldian itzautzi ohitu ez bezalakoa, bihotz ikara bakhan bat sumatu nuen. Mendeen iariatzean' tupustez gibelat itzuli bai nintzen bezela izan zitzaitan. Iragan mendeetarat itzultzen nintzela zirudien. Nire orhoitzapenari Napoleon zaroko filmetan ikhusi nituen aurkezpenak eta szenak ethorri izan zitzaizkitan. Batez ere' kompositore erromantiko bati buruzko film batetan ikhusi nuenaren orhoitaapena zethorrtan. Han' hamabi kadirez inguratu mahain baten gainean iguzkiaren izpiak erorten ziran, bertze salon batetan Azkue iauna, lan egiten, ikhusi nuen. Geroago hamaika bidarr lekhu huntarat itzuli naiz, bainan lehen bisita huntan harrtu nuen zirrara bethi gomutaratzen dut. Oleaga iaunarekin Azkueri nethorrkon' zertifikat baten bilha nindoan. Hunela euskalzale handi huni lehenik mintzo nekikeon.

        Nolakoa zan soinez Azkue iauna orduan? Agurea ba zan, bainan gizon zerdena ere, osasuntsu ta begi zoliez. Ordu danik haren gana anhitzetan ioan nintzan' gehiago ta adiskideago bilhakatu nintzan eta azkenengo urthe hauietan bere lagun hurbiletan egonik naiz. Solhas anhitzetn berari gerthatu gauzak kontatu ta iaulki zerauzkitan eta orain neuk zuei' orduan neuk ikasi nuena' erran nahi nerauketzue, guztiok batera, hildakoaren orhoitzapenaz indarr gaitezentzat.

        Beraz nik Azkue iauna gaz egin dudan spirituzko portretak zenbait unitate daduka, Azkueri gerthatu zitzaizkion gauzak nik aktorea ganik ezagutzen baititut.

        Halakotz' portret haur nire spirituan veneziarren araura pintaturik dago. Tabola huntan figurek beren ondoan batarzuna dagite. Mugak lanhoturik dagoz eta koloreen differentza' karantzaturik aldatzen da. Karantzatze hau' urtheez handiagotu zait eta neure tabola huntan antxina daniko taboletan bezala' berniza oritu baitzait, urtheek eman patinak' nobletarzunaz orhoitzapena estaltzen du.

        Portret hunekin Azkueren panegyrikoa eginen dut. Bainan bere omena jin dakiguntzat' bere evokazino euskaraz egin beharr dela uste dut. Bai entzule euskaldunok' nola egin ahal genezake Azkueren panegyrikoa' euskaraz baino hobeki? Ez al zan gure Azkuetarren lehia euskararen bizia iraun-araztea?

        Gure ekhintza ere' hunelakoa izan dadin, Azkue zenaren lana gu gana dei egin dezagun, bainan dei huntaz batera Azkuetarrak arthamendatu zeraukuna' egin dezagun, mintza gaitezen euskaraz, erabil dezagun euskara kultur arazoetan, gure egunoroko mintzoan, irakats diezegun gure seme-alhabei. Azkue iaunaren ekhintzaren fazeta guztiak irudi batetan biltzen dira eta haur zan Euskalherriaren maitarzuna, euskararen maitarzuna.

        Gure elhesari huntan Euskal Akademiaren Buruzagi izan zenaren orhoitzapena fazeta differentetan evokatu-arren, trabailu-xehatzapen haur Azkue iauna gan etzegoela iakin dezagun, Azkue iaunaren ekhintza oro' aiphatu argi horrtaz iguzkitan bezala baitzegoan. Gure euskaralogu handia, linguista, philologu, musikari, ethnographu, bildari ta theorigilea batera izanik zan.

        Guztiok edo gehienek' lekeitiarr euskalzalea ezagutu ukhan baituzue, deitze haur' zuekin egin nahi nukeien elhezta dela erran dirot.

        Azkuetarr Resurrekzino Maria 1864garren urtheko uztailaren 5-garrenean Lekeition iaio zan, bere aita' Azkuetarr Eusebio ta bere ama' Aberasturitarr Maria Karmel ziran; haur' agian, gure akademikoaren laguntzailerik handiena. Don Resurrekzinoren aita euskal koblakari lekeitiarra izanik zan. Ama mundakarra zuen eta hunen ezpainetatik gure ethnographuak Euskalherriko ohituren orhoitzapena ta gure herriko superstizinoak ikasi zituen.

        Azkuetarr Resurrekzinok' Lekeition Nautika ixtudiatu ukhan zuen eta Bilbaon' bakkalaureata. Dirudinez, nauta bezala bidaje tipi bat ere egin ba zuen, Portugaleko itxasbazterretarano. Bainan laisterr karriera ekklesiastikoak' ethorrkizunean' akademiko izan zena' deitu zuen. Hunela bada, 1881 danik 1885 dano Gazteizen Theologia ixtudiatu zuen. Bere ixtudien hobetzekotz Salamankara ioan zan eta hemen Skriptura Sagaratua ta Iura kanonikoa ikasi zituen, eta asignatur lehenean» 1892-garrenean bere doktorata egin zuen.

        Azkuetarr gazteak argitaratu zuen euskarazko lan lehena' bere «Euskal Izkindea» izan zan. Grammatika phantastiko huntan Azkue iaunak bere gaztetarzuriaren sukharraz ezin onharr zitezkeien berraturak arthamendatzen zituen. Huni buruz anglotarr philologu batek, Dogsonek' horr irakasten zen hizkuntza' vascuence etzela' azkuence baizik erran zuen. Geroagoz, grammatika phantastiko hunen egileak urtheen iariatzeaz linguistika ikasi zuenean, aiphatu liburuan arthamendatzen zituen absurduak ikhusi zituenean' bere grammatika haur bere gaztaroko bekhatua zela erraiten ohi zuen. Euskararen linguistikan ari izaitekotz' lehen linguistika zer den iakin beharr dela ikasi zuen eta hizkuntzen lanetan ari izaitekotz maitarzuna soilik aski eztela hulerrtu zuen. Beraz Azkuek geroagoz iakintza baten abezedea iakiteke aitzina ezkaitezela ikhusi zuenean zenbait ahalkez bere gaztaroko bekhatu huni behatzen zeraukon. Behin batean' niri bezuza bezala eman zerauzkitan lanetan euskal grammatika haur ere egonik zan, bainan emaitza haur arthamendatze spezialeaz egin zerautan; huna hemen orduan erran zerautana: «Harr zazu nire liburu haur. Huntan ederra soilik bere azala da. Bainan orain praktikokiro erabil dezakegu. Makhinaz zerbait izkiriatu beharr dezazunean' zure alkhia tipiegia izan baldin ba ledi' ezarr itzazu zenbait Euskal-Izkinde eta hunela goitiago egonen zara.» Azkue iaunak bere gaztaroko bekhatuari buruz este zuena' haurr zan.

        Azkuaren aldatze haur' on-ongi mintzatzen da grammatika horren egileaz. Hemen ongi legoke gure euskaralari batzuei buruz «out-spring» tipiaren egitea. Egun ere Euskalherrian' euskarari buruz absurdu handienak argitaratzen direla ikhus dezakegu eta hunelako idazkien kausa' hemen behar den baino gehiagotan' dugun eziakintza da. Eztago bakharrik Azkue iauna hunelako burugabeko theorien egileen lerroetan; batez ere Bizkaian' euskalzaleen buruetan iakintza gabeko ereintza ondikozkoa ikhus dirogu. Euskaldunek phantasi handia dutela erakhutsi nahi ukhaiten deraukute, eta phantasi hunen bidez gero euskaralogia' maitaleak bezala azterrtzen ari direnen buruetan gezurra ta errorea sarrtzen dira. Dirudinez' erroreak eta gezurrak gizonak liluratu egiten baitakitzake' soi-disant euskalzale batzuk geroz absurdukeria handienak aldezten ditute.

        1888 garren urthean Bilbaoko Institutan fundatu izan zen kathedrarako professorea izentatu zan. Kathedra hunen iarestekotz lantto ttipi bat egin zuen. Lantto haur orain' Pariseko Bibliotheka Nazionalean dago eta hemen Azkuek' urtherik asko iraganaz geroz Prantzeko hiribururat ioan zen batean ikhusi zuen. Orhoit dezagun' kathedra huntarako Azkueren antagonistak Arana-Goiritar Sabin, Unamunotarr Mikel, Itzarr Luiz eta Madinatarr Eustakhio zirela. Agian ordudano euskalzale handi handia izan zen Unamunok' bere zaletarzuna Azkuaren garaipena zio zela' galdu egin zuen eta geroagoz zenbaitetan euskarari buruz gaizki mintzatu zan.

        Azkue' jurnalista ere izan ba zan, «Euskalzale» izeneko errebistaren editorea ta idazkaria izanik, Euskararen ixtudietarat itzuli zan eta duda rik gabe gure euskalzalearen arnari handienak linguistikako alhorrean zorhitu ziran. 1896-garrenean «Methodu praktiko» bat argitaratu zuen eta hunen «Thematen giltza» ere bai. Bainan Azkueren lan handiena 1905 danik 1906 dano argitarat ethorr zedin. Lan aiphagarri, omengarri eta euskararen ikaspenen zintarri haur guztiok ba dazaguzue, bere izena «Diccionario vasco-frances-español» da. Dudarik gabe' lan haur euskaralogiaren lan gorena dela erran diteke. Huntan bere egileak' euskara populariaren ogasuna digu. Giganteen egintza hunen bururatzekotz' Azkue iauna albo batetik bertze aldera, ahal zitekeienez ioan zan, hunat iin harat ioan, lapitz bat eskuan zedukalarik hemen, horr eta han galde egin zuen, gazteai, zaharrei, agureai eta atsoer galde egin zerauen, erantzunak izkiriatu ta izarfgabeko lan haur hunela urhentu zuen. Azkueren hiztegian hitzak 'zeatz-zeazki nongoak diren, non erabilten diren eta zein diffuzinoz' erraiten da. Azkueren hiztegia kolossu bat da.

        1918 garrenean bere «Prontuario de la Lengua Vasca» argitaratu zuen eta 1919 garrenean bere «Diccionario español-vasco» delakoa. 1923 garren urthean bertze obra bat lehen ordinakoa ere argitarat eman zuen, bere «Eusko Morphologia» erran nahi dut. Huntan bere egileak' euskararen grammatikako aberastarzuna biltzen du, geroz lan hunen bigarren zathian euskararen kathegori grammatikaleak dematza. Lan huntan ere, Azkuek bildu dituen materialeak eta gaiak valore handikoak dira. Agian bere theoriak batzuetan okherr dagoz, iakintzaren mugetan eztagoz, bainan hemen edozein euskaraloguk garaua eta lastoa banatzen erraz ba daki.

        Azkuek Euskararen linguistikan argitaratu zituen obrak ezin aipha ditzakegu guztiak. 1927 garrenan «Aezkera» izeneko lan bat publikatu zuen. Hemen Petiriberreko inguruetako mintzaira azterrtzen du eta Naparroa Behereko dialektua derabilen eskualde hunen hizkuntza irakasten. 1928 garrenean Mendibururen lanetan ari izan zan eta ondorioa bezala «Mendibururen Adizkiak eta Idaztankera» izeneko opuskula argitara eman zuen; 1930 garren urthean «La Conjugacion del Verbo Guipuzcoano» eta «Del acento tónico en algunos de sus dialectos», 1931 garren urthean «Particularidades del dialecto roncalés» eta 1934 garrenean «Gipuzkera osotua» izeneko lanak argitaratu zituen.

        Azkue euna Musikan ere ari izan zan. Bilbaoko eta Bryseleko konservatorietan musika ixtudiatu ukhan zuen. Bere ikaspenen hobetzekotz Rhineko Kolonira ioan zan. 1898 garren urthean «Vizcaytik Bizkaira» izeneko zarzuela bat adelatu zuen. Bertze bi zarzuela, «Eguzkia nora» eta «Pasa de Chinbos» 1899 garrenean adelatu zituen. 1901 garren urthean Euskalherriko Musika populariari buruz zenbait konferentza eman eta obra hauk komposatu zituen: Kattalintxo, Ahuzki, Sehaska hutsa, Nostalgia, Errosatioa ta Letaniak. Azkueren «Ortz-zuri» izeneko opera 1910-garren urthean lehenik adelatu zan. Eta Azkuek Alemanian ikasi zituen theorien fruktua' 1912-garren urthean adelatu zuen «Urlo» izeneko opera zan.

        Bainan dudarik gabe' Musikan ere' Azkueren lana bere egilea bilharia denetan nabarmentzen da; halakotz' Azkueren musikazko lanetan' haren «Cancionero Popular Vasco» izenekoa' gorena dela erran dezakegu. Obra hunen 12 thomuetan Euskalherriko kantu populariak bildu derauzkigu eta 1001 baino gehiago argitarat eman zituen.

        Euskal idazlea bezala' Azkuetarrak novela, erroman eta ipuin batzu egin zituen, haukietan: «Iesusen Bihotzaren Hila», «Ahardi galdua», «Lamiak Euskalherrian» aiphaturen ditugu. Azkueren lan handiaren kolophona' bere lan ethnographikoaren laur thomutan argitarat eman «Euskalherriaren Iakintza» izeneko' Euskalherriko corpus ethnographicum da. Biltze huntan auktoreak gure baserritarren superstizinoak, gure herriaren atsotitzak eta Euskalherriko folklorerako hamaika ekhai daharrtza. Bethi danik Azkue iaunak ixtudi ethnographikoen maitalea izanik zan. Eusko-Ikaskuntzak Bergaran egin zuen Borzgarren Kongressan' Euskalherriko sinhiskeriei buruz hitz egin zuen. Azkueren azken lana bere «Ixtudi Erkatua» da.

        Beraz lan hoin handia egin zuena' 33 urthetan Euskal Akademiaren burua izan zan, bai eta Madrileko Real Akademiaren khide titularea ere. Atzerriko Instituten eta Elkharrgoen khidea ere izan da, hauietan aiphatzekoa lizateke Petersburgeko Iakintzen Akademia.

        1951 garreneko Hazilaren 9 garrenean hil den euskalzaleak bere obra uzten derauku geuk iarraibidetzat harr dezagun eta berdina egiten saia de zaguntzat. Bere bizi luzea' Euskalherriko Kulturaren alde tarterik gabeko ekhintza izan da. Azkueren biographi tipi haur eginaz geroz' Euskalzainburu zenaren persunari buruz zerbait erranen dugu. Azkue gizon indarrtsua izan zedin. Nehoiz ere eri izan etzela erraiten zuen, beharr bada bere erigo guztiak behin edo bertzetan ukhan zituen marhantaxkoak ziran. Bere bizitzaren azken urthetsun ere haritz bat bezain zerden zegoen. Halakotz' antzez erraiten zuenez' gizon zaharra etzan muthil urthetsua baizen. Askotan' bere laur hogei urtheez eta geroz' promenadettoaren egitekotz Artzandara igaiten zan; lehen' haur baino gehiago, kartetan iokatzekotz behin baino gehiagotan Sondikarano ietxi ohi zan eta lakhetgu huntan egoitekotz euritan ere ibilten ohi zan. Udaetan' Lekeition sazoina pasatzen zuelarik' populuak kalvarijo izenaz ezagutzen duen mendirat askotan ioaiten zan.

        Bainan azkenengo urtheotan Azkue iaunaren indarr physiko haurr zerbaixka ahuldu zan eta lehen haritz bezain zutik zegoena' makhurrtu egin zan. Hunetara' gure agure ederresgarria Erribera karrikako bulegotik Kampo Bolantinerantz askotan bidean ikhusi dugu. Urthe hoietan bere orhoitmena ere ahuldu zitzaion eta behin erranikako gauzak ahanzten zituen. Halakotz' okhasino batetan bere orhoitmenaren berrhetzekotz edozein medikamendu harrtu zuen, bainan ez asko, dirudinez' pozoindurik hil nahi etzuen.

        Azkue iaunak bere bizitzaren azken urtheetan egun oro' zekyry berdina egiten ohi zuen. Egunoro etxetik elizara (Iondoni Mikolae Elizarat), elizatik Erriberako bulegorat eta arratsaldean berdina. Halarik' urthe batzuk bere herioa baino lehen behin batean Erribera karrikako bulegora bere egunoroko zekyriaren egitera ioan zenean, zurubitik erori zan eta bi saihets aphurrtu. Berehala deitu ninduten, bere etxerat heldu nintzenean ohean zegoan. Mirikuak mendatu zuen eta beldurr zan zauria gatik hilen zenz. Saihets baten hauste beraren adineko gizon zaharr batentzat gaitza bethi da, bainan Don Resurrekzinok Mirikuntza musikatu nahi zuela bide zirudien eta egun batzuen buruan bere ekhintza normalera itzuli zan. Eztakit erorte haur baino lehen zenz, bainan bere eskubiturra zaro huntan ere hautsi zuen, nehork ere etzekien zeintzuk bidez eta ukhenduz bere hauste haur sendatu zuen. Neure ustez Azkue iaunak» herriko iakintzan hoin iakintsuna baitzan' bere eskubiturrari gure herriko zenbait eskualdetan ikas ahal zukeien praktikaren bat edo ta Euskalherriko baserritarren batek irakatsi zeraukon medikamendureri bat erran zeraukon eta hunela Don Resurrekzinoren lokatu eskubiturra bere lekhurat berriro itzuli zan. Senda dadin etzuen atxeterr beharrik.

        Askotan neure buruari galde egin deraukot' ia mirikuek arthamendatzen derauzkiguten sendakaririk asko' superstizinoaren bidea baizik ez tirenz; eta helburuaren iarestekotz' pilula baten irestea nahiz txiklearen karrauskatze berdinak direnz. Miriku handiak ere' ioandako mendeetan egonik dira, eta egun' orduan erabilten ziren sendakaiak eta sendabideak' ikherrtzen ditugunean' XVI garren mendean atxeterr baten apotheka' mirikuntza modernaren iakintzaz zer zen azterrtzen dugunean' orduango arkhiater batek zeraman guztia' valoregabekoa zela, egikhorra etzela baitets dezakegu; pentsamendu haukietan bururat duda handi bat dathorrt, agian gure mende huntan ere' guk geure gizon modernen hanpuruskeriaz darabilgun apotheka osoa ere' superstizinoaren bide bat baizik ezten. Eta ethorrkizunaren mendeetan gure mirikuen sendakai guztiak mamu gezurrezko, khyso bat baizik etzela erranen bide dute. Halakotz, neure ephaia' thema huntan zalantzaz betherik dago; agian' sendakaiek' gizarteak eta humanitateak hauietan sinhisten duelarik' ekhintzen dute; eta mirikuntza populariaren praktika hek guztiak valoretsuak dira, heietan sinhisten duenarentzat, eta, beharr bada, bedaratzietan bedaratzi harri zubi batetik uretara egozten ditugunean' sukharra khentzen dugu, eta agin-minaren khentzekotz berakatz bat egapearen azpian edukitea egikhorra da. Bertzela' ezin ditekenz iakitekotz phoroga egin beharr genuke.

        Dena dela, Don Resurrekzinok nehoiz ere etzituen Apotheken apaladietan hoin poliki empaketaturik ikhusten ditugun pilulak beharr, nehoiz etzuen' bertzeek kephalalgia izeneztatzen duten burumina ukhan; hura beharrik etzuen, burua ba zedukala erakhustekotz bertze bideak baitzituen. Buruaren kaskilaren barrenean ekhai enkephalikoa zedukala erakhus tekotz bere lana zuen, minik dei egfn beharr etzituen.

        Azkue iauna bere liburuetan mirikuntza populariko iraskaspen luzea izkiriatu du. Mila ta mila gerkarazko izen ikasi baino lehen neuk atxeterr guztiei' herriko iakintza huntan dagozen egien ikastea arthamendatuko neraukeie; geroz' herriko hizkuntzaz eriak erran derauzkigun minak' gerkarazko izenez itzul eztietzakutentzat. Mirikuntza populariak sendatzen baldin ezpa du, gaitzik egiten eztu behintzat. Zertara diotsate burumina duenari' kephalalgia duenik? Ez othe da mirikuntza herriko hizkuntzaz erraiten diren hitzen gerkaratzea baizik? B... Bainan gizonak hitzen fetixistak dira, eta baldin gauzaren bat emphasisez gerkarazko termin batez erran ba diezegu' gure iakintza sakona admiraturen dute, hala bainan, gu, soilik turdjimanak izan gara.

        Haur da herrien iakintzaren sakona! Armiarma batek egin deraukun ixumurrak demazkigun minen khentzekotz soilik mandolinaz zenbait kompas io beharr ditugu. Allogikoa, bainan zertara sirup bat injektatuko generaukeo geroz' ansia handia ezpa dugu infekta dakiotzat? Norbaitek erran ahal diezaket' mandolinaren soinuak' nahiz eta tarantelaren kompasez io ere' minen khentzekotz aski eztirela. Nik eztakit. Ioandako mendeetako miriku zentzundunek hunela mentarzunaz erraiten zuten. Eta zergatik ur destilatutako injekzino batek' eri bati emaiten deraukogunean' baldin morphina dela erran ba diezegu' minak khentzen derautza?

        Hunelakoa zan Azkue soinez. Spirituz eta bere geidez gizon maitagarrria ta ederresgarria zan. Nehor ere etzan bere etsaia, behintzat Azkuetarrak nehor ere bere etsaitzat etzedukan. Bere adiskideak gizarteko edozein mailatan zegozen. Eskekoak eta txiroak ezagutu ukhan zituen, batez ere Baztango asyletxe batetan ezagutu ukhan zuen atso agothea' gogakariz gomutaratzen zuen. Atso hunek' gure herriko ethnographuak izkiria lezan dantza bat kantatu ta dantzatu zeraukon.. Bertze buruan' Lekeition egon k. u. k. sendiaren adiskidea izanik zan. Osterrixeko kaiserliche und konigliche familiaren konfessorea izan zan eta ameslari ta pretendenten hauien minak gozatu ta tipitu zituen bere kontseiluez, Hunela bere experientzak, bere atynak gisa askotan baldu zituen eta gizon human bat bilhakatu zan. Guztientzat, aburu güuztietarako' tolerantza erakhusten zuen eta gizonak konpoko aspektua baino gehiago direla bai ba zekien.

        Azkueren lagun minetan, Bizkaiko industriko eta navigazinoko kapitain ezagutuena zegoan, bizkaitarr figura aiphagarri haur' guztiok ba daki zue nor zen: Sir Sotako Erraimun. Azkue bere kapelana izan zan eta armatore huni bere cancioneroa dedikatu zeraukon. Iaun hunen nahiaren araura' Algortako hauzo batetan egin zuen txaleten egoitza' NEGURI izenez baptizatu zuen. Beraz, haur dakigunok' Plentzirako burdinbidean izen haur daraman gelthokian geldi gaitezenean' gogora dezagun' izen huntaz Azkue iaunaren orhoitzapena elkharrturik dagoela. Dirudinez Azkuek eman zituen izenak paradoxaren eskumendean erori dira. Neguri izenak dioskunez' koloni haur' neguan' Bizkaiko sendi batzuek horr beren egoitzak eduk ditzaten eginik zan, bainan Negu-uri izan beharrean' uda-uri bilhakatu da. Haur iakin ba leza' Azkuetarrak dudarik gabe «Udauri» izenezta ziezakean. Bertze izen askozaz paradoxikoa ere «Iolaseta» izena da. Azkuek ere hunela izeneztatu zuen. Gure aphezaren nahia' thoki huntan gazteak iolas ditezen izan zela dirudi, bainan psykhologu tzarra zan, kanpoko iolasketaz beren burua iolastu beharr dutenek' ezein iolasketa harrtzen eztutela ezpaitzekian, ez othe legoke ongi hunelako lekhuaren bat «Asperreta» izenaz deitzea edo ta «Gorhaineta» ere bai?

        Azkue iauna orain hibaieko erorte bat zio dela hil zaiku, bere humezaroan bertze dezangadaren bidez hiltzear egonik zan. Bere herriko lagu nak baino gutiago ez izaitearren' uretara iauntzi zan, bainan arraintzaleen semeek bezain ongi igeritan ezpaitzekian, busti ta ikaratu athera zuten eta etxerat eraman. Etxeratuaz geroz bethi orhoitzen zan ordun harrtu astinaldiaz.

        Iaun eta Andreak, orain neure evokazinoaren burura heldu naiz. Azkue iauna saindu bat bezala bizi izanik da, saindu bat bezala ere hil ba zan. 9 garren hartan hil zanean nenkhusalarik' bizitza huntan gure egin-beharra bethe dugunean, zein errezki hil gaitezkela pentsatu nuen. Neure evokazino haur entzun duzuen euskaldun maiteok' on harr dezagun guztiok' Azkuek bere bizitzaren goiburutzat onharrtu zituen elheak «ekhin eta iarraik», gure egin-beharra bethe dezagun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.