L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo1800>— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Iraila-Urrila. 9-10 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Azken-afaria

(Etena 6 aldioro)

 

Orixe

 

Opa nuen opa aspaldi Pazko au zuekin iatea,

semeak! Oraintxe Aitarenganako bete zait epea.

Nerekin iaten dun zuetan batek du asmo Ni saltzea».

 

Iaunak morroeiri oiñak garbitzea maitasun garbia;

baña gorputz-odol iaten ematea maitasun berria!

Oiñaze bearrak biotzaren garra ez du itzalia.

 

Oiñaze bezperan begiak iasorik bere Aitagana,

ogia zatituz, onetsiz, onela mintzatu zan Iauna:

«Ian ontatik orok: nere gorputza da, gaur salduko dana».

 

Afaldu ondoan, ikaslen erdian maiean zegola,

orobat ardoa onetsiz: «uzute, au nere odola».

Auek berritzean nere oroipenez egizute ola».

 

Gure siñestean zer mamiagorik afari au baño

Egunero dugu kristauok berritzen menden menderaño,

argitasun eder biur dedin arte fedearen laño.

 

Ikusten, ukitzen, entzuten, usmatzen, iastatzen, SIÑESTEN.

Margo zuri antzo, fedea zazpitan zaigu barreiatzen.

Nik dakidantxoa, siñeskizun ontan eder da kokatzen.

 

«Au nere gorputza, au nere odola» siñes-aitorkizun.

Nik ikasi asko kolokan dabila, ba-dut uste aizun;

bañan egi ori, Zuregan etziñik, nere guzien muñ.

 

Ustez, diotenez, aburuz, iduriz... zenbat uste ergel!

Oietaz burua bete bizi dira bost eta bost ergel.

Agur guzieri! Ez dut oien mende bizi nai otzepel.

 

Margo denen ama argia dan eran, Egien Erregin

Fedea. Margoa, bai, bañan argia iñork ikus ezin.

Begien argia ikus eziñ arren, emen dut nerekin.

 

Siñestargia da, izkutuen dala, argirik argien.

Gure baitan ilun, bere baitan argi, margorik zurien.

Ortatik irten da zazpireun izpitan iakiterik geien.

 

Gure siñestea argi zuri dala, argi gorri, bero.

Iakin nai lukena betor mai ontara murgilki goizero.

Nor otzak gelditu su bizi ontara urbildu ezkero?

 

Ilunean argi, Begiak itxirik ikusten obeki.

Garrik ez, ta, gori. Biotza su ontan dugun irazeki.

Mundu itsu otzak argi-bero auen berririk ba'leki!

 

Biotzez bizi da gizona. Biotzez Iainkozale dana.

Gure iaureskuntzak biotza du nausi. Argi, bero, bana

biak dira bear; baña biotzak du laztantzen Laztana.

 

Afal-ondo samur, itzez, itzik gabe gure Iaunarekin...

Baña bereeri iardun zerutarra ordun zien egin.

Ona emen itzak, urardotu gabe gure lurtarrekin.

 

Irakur dezadan iardun goitar ori itsaso-ertzean.

Urrungo urrunga, uiñena, itzena belarriz artzean.

sar bekit ots ori nere gogoaren muiñik barnenean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.