L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Neure ama jazten

 

Orbelaun

 

Neure arrebatxua jazten zendun lez

Neu be jantzi ninduzun, ama, bein batez,

zapi zuri garbiak bedar usaiñez,

Jantzi txukun beroak pitxi politez

           Nire amak jazten.

 

Orain nik, ama ori, zeu jantzi naiez

Soñeko bat eunduko olerki emez.

Neuk be zeu bildu gura oial bigunez

Ume nintzala biltzen ninduzun maitez,

           Jantziz abesten.

 

Ez egidazu esan atso zarenik,

Apañez soñekotu ez zindezkenik.

Gaur be niretzat, ama, zeu ederrenik.

Orain arpegi ori mazkal, zimelik,

           Ondo baiatortsu!...

 

Ez esan ba taiua galdu dozunik

Galatena obetzat ezpai-daukot nik...

Laztan ori bizitun zaitudalarik

Ez dot beste iñor be maiteagorik

           Zeu-zeuri nagotsu.

 

Eutsi mosu bat, kutun, ta itxi jazten;

Jantziez ekingo nik kantu abesten.

Bekoki ori zimur ageriarren

Gaztea zara, andre, amak oi daben

           Gaztetasun bidez,

 

Zurelakoak iñoiz ez dira sartzen

Semietan baitira betikotutzen.

Eta begira, ama, zelan gatozen

Begira gaztiena neskato lerden

           Barriro bazintzez.

 

Neskatilla zara ta erdu landara,

Erdu sagasti pilpil guriz betera

Seme onen onenak zeuganatzera.

Erdu, ama laztana, zeure zelaira

           Sugaitz biziz ase

 

Erdu jazte au oro maite antzera

Lili txorta eskeintzaz amaitutera.

Orain atseden, ama; zeure aurrena

Ekarriko deutsugu noizik beiñera

           Gure biotz lore.

 

Tori aurrena neure neurtitz sortean.

Eutsi. Gorde idazu bular-barnean.

Biotzean batu dot, biotz unean...

Itxaron oraindiño sagastipean,

           Anaiak datoz da.

 

Atseden, emakume, geure geizpean.

Begira zeinbat pilpil ler bearrean...

Iturri-ameari ura sorrean,

Zeuri guk geure lorak era berean

           Ama zaitugu ta.

 

Donostiko olerki-guduan, 1951-XII-21'an,

goraipatua izandako olerkia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.