L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Euskera—

 

Osotasuna

 

Ibinagabeitia'tar Andima'k

 

Osasunetik osotasunera ez dago alde aundirik. Orpoz-orpo dabiltza itz bi ok. Agerian dago. Osotasuna osasuna ez ba'litz ere, osasuna, osotasuna bai noski. Biak untza zugaitzari baino itsatsiago bizi dira. Osasunik gabe ez dago osotasunik. Eta alderantziz.

        Ikus eta azta ditzakegun gizaki ta izakiez landa, beste zentzuez atzeman ditezken zereri ere, bete-betean dagokie osotasuna osasunean irauteko. Atzpegiak iroz erortzen ari zaizkion soinak, ez du osasunik, osotasunik ere ez duelako. Puxkanaka erortzen ari dan etxeak ez du osasunik, osotasunik ere ez duelako.

        Soin-atal bakoitzak, etxe-zati bakoitzak bere toki eta egian zindo bear dute, soin ta etxearen osasuna ere erabat zintzo zaitzeko. Ortik datozkio soñari bere indar eta edertasuna. Ortik datozkio etxeari ere iraun-indar eta apaintasuna.

        Aginterrietan ere beste ainbeste iazoten da. Osasunez iraungo ba'du, osorik bear du. Aginterriaren atalak kordokatu eta kolokatzen asten diraneko, erri osoa ere kolcka ta kordo gertatzen da, amildegira lerratua.

        Ikusgarrietatik alda gaitezen entzungarrietara. Entzungarrietaz izkerak adieraz nai nituke. Egia esan, izkerak ere entzungarri bezain ikusgarri gertatu dira idazkera asmatu zanez geroztik. Entzukiz ez-ezik are ikuskiz izkeraren ondasunetaz iabetu gaitezke. Eta eskuarki, ori egiten dugu gaur beintzat. Beraz izkera entzungarri bezin ikusgarri gertatu zaigulako, egin diteke ikusgarriei dagozkien lege egin eta artezetatik itzuri.

        Zenbaitek gauza bakarra adierazteko izen-pilloak dauzkaten izkuntzak aberatsak dirala uste dute. Ez dut nik olakorik uste. Neurriz goitiko ugaldu bearrak, ots, ugal-indar zoroak; bete-beteko ondamendia ere berez dakar, izkera-bizitzan batik bat. Ugaritasun ori, usu, izkeigi ta izkelgitxotan banatu izkuntzetan nabarmentzen da.

        Izkera bakoitza, ezpai gabe, bere sort-garaian, bakarra izan da noski, aldaxketan zatitu gabea. Aldi ta aldeen eragitez, beren bakartasun eta sortogetiko batasun ori galtzen asi dira. Izaki guztiak bezala, izkerak ere berezkoa du evoluzinoa. Bainan evoluzino ori bitara egin dezake, obera edo txarrera, Oberako danean, gaiak eta gauzak ere tinki ta zugurki izenda ta adierazteko izaten da. Txarrerako evoluzinoa aldiz, zoroki, araugabe ta lege gabe izkera ugaritzeko izan oi da, ugaritasun kaltegarri ta ilkorra.

        Semantikak darakusgunez, itzen esandurak, maiz, erabili ta eragiñaren indarrez, eraldatuz dioaz, geroan len-itzean eraberritan gatzatu ta tinkatzeko. Eraldaketa au ez da kaltegarri, onuragarri baizik. Itzak, gauzak eta izakiak bezala, eraldaketa auetara bearturik dagoz izadi legearen indarrez eta eragiñez. Batzu suntzi oi dira beste batzu sortu. Orrela itzek maiz, gauzen eraldaketari airraitzen diote. Sarri, erriaren irudimenak itzen sema edo ikurra aldatzen du, alako lokarri izkutu batez bezala itz eta gauza elkartuz. Len-esangura oraingotik urruti arkitzen da noski, eta izkera-zaleek ere batabestearen arteko zer-ikusi ori nekez atzeman dezakete.

        Bainan nere gaurko iarduna izkeraren osasun eta osotasunari dagozkio, euskerarenari alegia.

        Gorago aipatu dut izkera bat milla izkelgi eta itz-eratan ugaritzea, ez dala, ain zuzen, izkeraren osasun betearen ezaugarri izkeraren aultasunarena baizik.

        Ez daukagu mendeak barna ain urruti sartzerik egi orren aztarnak nun-nai arkitzeko. Orra or latiñarekin gertatua. Mila izkeretan zatitu zan, latin oso ta bakarra, izkera bizi bezala, betiko suntzituz. Ugaritasunak, eraldaketak, evoluzino deiegiak, latera zearo, il zuen. Alaba ederrik sortu zuen noaski, roman izkera berri guztiak, bainan alaba ok ama ito zuten, eta geroenean baizik ez dute benetako osasun eta osotasunik iritxi.

        Roman-errietatik eslabuetaratzen ba'gera, fenomenu ber-bera nabarmentzen zaigu. An ere eslabiera zaarrak, eslabiarr aunitz izkera sortu ondoren, eriotza iritxi zuen. Ez dute eslabiera zaarrik apaizak elizetan baizik erabiltzen, latina bezela, antziñako latin eder ta osoaren oiartzun motela.

        Orra or ugaldu bearraren ondorenak. Bainan latiña izkera apain eta gotorra zan, indartsua, literatura ikaragarri baten iabe, eta kultura betearena ere bai. Orregatik, bere burua iltzean ere, alaba indartsu ta gotorrak sortaraz al izan zituen. Mila eratan erdi zan, eta erdi-aldi artako izkerak amaren gozo aberatsa xurgatuz bizi ta eraldatu al izan ziran.

        Gurean ez da orrelakorik gertatzen. Egia bertzalde, gure aberri-izkerak bizi-indar eta iraun-indar ezin esan alako bat agertu dituela mendeak mende. Latiña baino zarrago, bizkor ta bizi iraun du bere inguruetako izkera aunitz aienatu diran bitartean, ala nola antziñako iber, keltar, frankotar eta saiondarren izkera zarrak.

        Ez du ordea bere burua batasunaren babesean gorde. Antxiñako euskera bakarra, zenbait izkelgi ta izke1gitxotan ugaldu eta zatitua gureganatu zaigu, bere ta euskaldunen ondamendirako... Ez dago gainera arestian aipatu izkerak bezala, kultur eta literatur aundi baten oinarrietan eraikia. Aitzitik, euskerak ez du ezagutu mendeak zear, literatur idatzirik eta orretxek, erdi-min zoroaregin nasian, eriotz bidean ezarri digu; betiko eriotza... bada gure euskerak, il ba'ledi, ez luke elizetan ere oiartzun motelenik izango. Arenak lurbira guztian egingo luke eta betiko.

        Bainan guk nai baldin ba'dugu, eta gogotik nai dugu, izkeraren batasuna edozer baino lenago billatu bear dugu. Ikaragarriak dira euskerari batasun-ez orrek dakarkion kalteak.

        Sarri, Azkue zanaren iztegi aundiaren orrialdeak ioranez iraultzen ditut. Atsegin zait itz zerrenda luze aiek astiro ta gogoz irakurtzea. Gauz ederrik upatzen dizut arrobi aberatz artan. Bainan, egia esan, geiegizko itz ugaritasunak samintzen nau, ugaritasun ori itz eta gauza bakar baten ingurukoa danean. Izkeraren kalterako besterik ez da, euskaldunak elkarrengadik urruntzeko. Ori ez da aberastasuna, urrikeri aundiena baizik.

        Ba'da gure mendi eta baratzetan, udaberrian zoritzen dan igali goxo bat: marrubia, alegia. Izen ori 22 eratan erabilia iaso dut aipatu Azkue'ren iztegi aundian. Ogeitabi itz gauza bakar bat azaltzeko, ori gero M letran arkitzen diranak, soilik, iaso ditudalarik. Gañontzeko letrapean ere arkitzen dira marrubiari dagozkion beste itz batzu. Ez ditut bildu nai izan geiegi nere itz-meta ez ugaritzeko. Ikus ondoren:

 

                Magauri (AN-Araq.)

                Maguri (AN-Narb.)

                Maillugai (B-Ots.)

                Maillugi (B-o.)

                Malubi (AN-b)

                Malhuri (BN-ist)

                Malluki (B-ela, G-goi)

                Marabio (L, Van Eys)

                Marauri (AN-Araq)

                Maraguri (AN-Irun)

                Maidubi (AN-Lezo.)

                Mariguri (AN-Irun)

                Marubi (AN-Araq.)

                Marrobi (Duv. ms.)

                Marrubi (G-c) Larre-marrubi

                Mauri (AN-b)

                Mauliki (B-ar.)

                Maulubi (BN-arez)

                Maurgi (BN-s.)

                Mauri (AN-s.)

                Mahurri (BN-ald)

                Maurri (BN-s.)

 

        Zalantzarik gabe, itz bakar baten aldaketak dira gorago iarri ditudan ogeitabi itzak, guztiak igali apal ta goxoa adirazteko. Philologu edo izkuntzariei dagokie len-itza zein dan erabakitzea arnari ori bear bezala izendatzeko, erabaki ondoren soil ta bakar euskera osotuan erabiltzeko, andareko variazino eta eraldaketa guztiak bazterturik.

        Ugaritasun orrek, kaltea besterik ez dakarkio gure izkerari, eta kalte ori beteko urruindu bear dugu, bada erdi-lan ortan euskerak zoroki iarraitzekotan, bere eriotza besterik ez du ondaretzat iasoko.

        Itz bakar bat aztertu dugu, eta ugaritasun zoro ori beste itz aunitzetan ere arkitu diteke zoritxarrez. Itzetati aditzera ioan ba' ginde, oraindik aldaketa aundiagoak ere arkituko ditugu. Ez dagokit aldaketok, ezberdintasunok zaratzerik. Auxe ordea gogoz artu bear dugu, aurreneko lan bezala, gure izkerari berean eusteko: batasuna. Batasuna aditzean batasuna itzetan, batasuna idazketan, batasuna izkerari doazkion gora-bera guztietan. Ortxe dago gure osasun bidea, osotasunean alegia, euskera euskaldun guztiak elkartuko dituen lokarri bakarra gertatu dedin.

        Euskaldun eta euskal idazleak. Orra gure arlorik bikañena, orra gure egitekorik garaiena: Euskera oso ta ziatz bat guretzat eta gure oñordekoentzat antolatu ta batu.

 

Paris'en Dagonillak 11-53.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.