L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (III. urtea. 1952 gko
Azila-Gabonila. 11-12 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Yakintza—

 

Gixadijaren azikera-bidiak

 

Urrutia'tar Gotzon

Miren-Bijotzeko-Seme

 

JAPAN'eko AZIKERA BIDIAK

 

Txina'tik Japan'era bide labur eta erraza. Txinarraik nundik norakuaik diran jakitia gatx dala esan geban, eta japandarrak'tzaz be bardin esan biarrko. Nundik norakuaik ez noiztik onuntzkuaik diran ez dakigu. Euren izkereak guriaz zer ikusija daula esan dabe batzuk; baña sustrai ta gunera begiratu ezkero ez dogu orrelako antz edo senitartekotasunik aurrkituko. Azalez bai-edo dabe antz apur bat. Idazle inglandar batek dinoskunez, belgundari euzkelduna eldu ei-zan bein Japan'era; eldu ta berialaxe, geldokijan bertan, ostiai entzuten lotu ei-zan. Autukaldijan inardubenen itzak eta oguzkerea entzunez, bere jayotz-errijan lerabillen izkereaz gomutau zan eta bardinaik ete-ziran susmau be bai. Japanderea ikasten gogo bixiz jarri zan eta urte betian bertakuaik letz itz egin eilegigian. (1) Nik nerauk London'en ingelanderea ikasten niñardubanian neskatilla japandarra leudan ikaskide-tarrtian, Bein nik asmoz bere aurrian, ¡ori neria da! esan neban eta berialaxe bera neuganatu zan ia japanderea ete-lezaudan itanduz, Euzkerazko esakun orrek japanderaz be zeozer esan gura dau-ba-ta.

        Japandarren asikera beste, illun da euren lenengo eta antxinako azikerea be, Txinarraik ixan lebezan zinismen eta azikereak japandarraik be ixan eta erabilli ebezela esatia, egitik urrun ez edo-da.

        Uzkurrtza'tzaz Txina'n Tao-bide edo Tauera letz, Japan'en Xinto-bidia da gurrtzebide nagusija. Txina'n letz bai-dira Japan'en be Buda-bidia era askotara derabillen gurrtzalliaik, baña bere beria daben bidia Xinto da.

        Xinto-bide onen gai urtenenanik aunek dira: 1.— Illaik gure begijetatik alde egin dabela-ta-be, ondino illobijan bertan bixi dira euren etxia bai'litzan. Etxe'tik letz, illobitik be urteten dira ta ludiko artu-emonetan euren adizkide-tarrtian ibillten dira, 2.— Il diran oro nagusi edo kami bigurtuten dira. Goi-indarraik lortzen dabez eta on ixan ziranak on darraye eta gaizto ziranaik gaizto. 3.— Euren zorijona ludijan bixirik agertzen diranen eskubetan da. Oneik arekana maitetasun edo lotsea agertzen ba'dabe ta eurai laguntzen alegindu aleginduten ba'dira, areik zorijontsu ixango dira. Beste bidez, illaik be bixi diranai laguntzen dautse, baña lenago oneik arei lagundu biar. 4.— Ludi onetan jazoten diran jazokunaik, bai-eta eguraldijaik be, illen eskubetatik datorrkiguz. 5.— Gixa-emien egikun oro illen menpian dira ta eurak zuzentzen dabez nai onerako nai txarrerako.

        Gai oneik uarrtuz errez be errcz da Xinto-bide ori ulertutia. Japandarren uzkurtza gustija asabai edo lendik jundako goguai zorr yaken lotsa, ta begirakuna agerrtzia da.

        Xinto-bide orrek iru mailla nagusi dauz Etxekua, Errikua eta Laterrikua. Etxetan eta urijetan eta Laterri-jauregijetan erabilten dabez, asabai oindi ederraik eregiz. Jundako asabaen eta bixi diramen tarrtian bijotz-bijotzetiko alkarrtasuna sortzen da bide onez.

        Iru mailla onetako gurrtzeran Etxekojauna, Udalburu eta Yaterri-buru diranaik jaupari-antzo agerrtzen dira. Irurotatik Kaisarr edo Bakaldun nagusija japandarren arrtian Jaungoiko antzo begiratua ixaten zan. Laterriburubari dautsen lotza ta maitetasuna guk zinistu gegiken baño gelgarrijago ta goragokuaik dira.

Erijotz-andiko bizitza. Japandarraik bildur barik begiratuten eben erijotz-andiko etorrkixuna. Etxe batetik besteraala erri batetik bestera jutia bai'litzan artzen eben aldakuntza ori. Orregaitik-edo ainbestek eta ainbestek buru-erailtzea ontzat artu ta eskuz bete egiten leben. Ondino gaur be asko be asko dira japandarren artian harakiri edo estijaik ebagiz buruba erailten dabenaik.

Harakiri, hara (sabel) eta kiru (ebagi)'tik datorr. Samurai leretxen japandarr aundikijaik, batez be, bizitza azkenduteko bide ori legazka zala esten eben. Iru eraz bete leruen legazka ori. Lenengo erean gurariz ilteko zana maitxu baten aurrian, jarrten zan, maiganian egurrezko sastakaya zan eta illetsija sastakai ori arrtzeko letz makurrtuten zanian, bere adizkiderik kutunenak-edo galtzairuzko ezpatiaz buruba ebagiten leutson. Bigarren erea harakiriago zan. Emen be ilteko zana maitxu baten aurrian, baña mai-ganeko sastakaya etzan egurrezkua, galtzairuzkua baño. Buru-erailliak berak sastakai ori arrtzen leban eta beragaz sayets-azurrpian estijaik ebagi buruba makurrtuz eta orduban adizkidiak samea ebagiten leutson. Irugarren erea gorengua eta onena esten zana beste au zan. Buru-erailliak galtzairuzko sastakaya sayetspian sarrtuz geldiro gorantz eruaten leban eskerretik eskumarantz eta ordubantxe gustiz makurrtuta leguala azkenengo kaskea arrtzen leban. Buru-erailketa gixonezkuaik letz emakumiaik be on eta zuzen ereisten leben; baña sabela ebagi-ordez samea euren eskuz ebagiten leben. Bide edo era au Jigai ixenduten da. Orretarako aiztotxuak estarribarruz sarrtzen leben eta zain gorrijaik ebagiz bizitza amaitu.

        Bur-erailtza-bidioik eztira antxinakuaik bakarrik, ondino gaurrko egunez be sarri be sarri erabilten dira. Ludi biribillan ezaguna da Nogi gudalburu ta bere emaztiak 1912'gn. urtian bizitza amaituteko arrtu lebezan bidiaik. Meixi kaisarr edo bakaldun nagusija il zanian, gudalburu arek, bakaldunaren lagun zala-ta, irugarren erako harakiriz buruba erail leban eta bere ostez edo obeto beraz batera eta gela beraxen bere emaztiak be jigaiz bere buruba-erail. Bakaldunaz adizkidetsu bixi ixan zirala-ta, uste ixan eben erijotz-andik be berakin bixi biarr zirala.

Japandarren bixikera. Japandarren gixapidia ontasuan eregiten da. Ontasun orrek japanderaz ON ixena dau ixan be, eta On orrek maitetasun nai begipetasuna dikurr. Japandarrari ON egitean yakonian, ON orregaz ON egilliagana lotuten da eta ON orreri erantzun biarrian jarrten, da, On orreri gimu ta giri-bidez erantzuten dautso japandarrak. Gimu ta giri orrek «biarrkuna» dikurre eta eurotatik goyenengua KO-ON da, eta bere urrengo OYA-ON. KO-ON laterri-burubari zorr yakon biarrkun edo gimu da eta OYAON gurasuai zorr yakena. KO-ON eta OYAON orrek beste ixenaik be bai'dabez. Lenenguak TXU ixena eta bigarrenak KO ixena. TXU'k aberrtzaletasuan esan gura dau eta KO'k guraso-lotsea. Japandarraik «biarrkuna» goi-goyan jarrten dabe eta gimu nai giri ixenaz biarrkun ori on-egille gustijakana zabaltzen dabe. Batez be, baña, irakasle ta nagusijakana.

        Japandarraik eskarronekuak, bai, baña ayerrkorraik be bai dira. Eskarronekuaik diralako eurai egindako eskarr nai edozein laguntza ondo ordainduba ixan biarr ixaten da; baña eurai egindako irainaik eztabez errez aiztuko iñoiz aiztutekotan.

        Eskarra eskarraz ordainduten dabe eta «ordaña» ezta beste eskarra baño txatxarragua ixan biarr. Orretzaz arduratsa ta zintsozintsuaik ixan darue.

        Irañaik aldijaz aunditu ta zabaldu egiten dira (euren eretxiaz) eta ordaña geruago ta aundijagua ixan biarrko.

        Ikusbidez, guk «Pearl Harbour» ko maltzuzkerija ulerrteziña letz begiratzen dogu, eurentzako baña gauzarik zuzenena letz agerrtzen da. Eurek uste dabenez iranaik aldijaz, zugatz baten egindako ebaketa-antzo, luzetu egiten dira. Urtiak lenago Ameriketako «ontzi baltzak» Perry jaun'ren agintzapian Japan'era eldu ta gaztigu barik kayaldeko zaintzeak suaga-bidez zatitu ta ezeztu lebezan, Japandarraik uste lebenez egikun ori Amerikarrai atzera emon biarr eiyaken eta Pearl Harbour ayerrkeri-agiriz autetsi egin leben. Orrela uste leben bardintasuna eginda leguala.

Laterrija nagusi, Japan'en laterrija edo Aberrija euren Uzkurrtz eta Jaungoiko dala esan gegike. Kaisar edo Bakalduna jaungoikuaren seme ta Jaungoiko esten daben ezkero Laterri-burubari gustija ta edozer zorr yako. Adizkidetasuna ta sendi-maitetasuna bera be Laterri-maitetasun orren albuan eztira ezer, txiki ta ezezgarrijak dirudie.

        Japandarren oldozkerea ezta Sarrkaldeko errijen oldozkerea lakua. Eurek «makoto» deitzen dabena, onbiderik nagusijena da; guk «makoto» ori «zintsotasuna» ixentatuko leukegu, baña euren zintsotasuna ta guria eztira barrdinaik. Eztira gaur eta eztira iñoiz ixan barrdinaik. Eurekin arrtu-emonetan dabiltzanaik egi onek gogo-goguan euki biarrko. Gai onetzaz geyagorik ez.

 

(1) A Case History of Japan, by Francis J. Homer.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.