L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo2000>— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Ilbeltza-Otsailla. 1-2 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

Ataurrekoa

 

Euzko-Gogoa ta gu: 1949 garrenaren ondarrean agiri bat egin genuen euskeraz, euskal-aldizkaria sortzeko asmotan. Batek edo bestek erantzun zigun gure asmoa aizatu nairik. Norbaitek zorotzat jo giñuzan. Alare, esan eta egin, 1950 garren urtean asi giñan.

        Bazetozten euskal-idazleak aldizkari berriaren asmoetara: Altube errikoiak, Argarate mixiolariak eta zuzendariak aurrenekoa idatzi zuten. Bigarrenekora Orixe, Andima, Urrutia'tar Gotzon eta Tauert'ar Norberta etorri zitzaizkigun.

        Nai izan bezela, oraingo idazlerik bikañenak bertan egin dute batzarre eta lau urte aunditan, oraingo euskal-idazle ta olerkaririk garaienak gureganatu zaizkigu: Uarrain, Mitxelena, Jemein, Mirande, Monzon, Onaindia, Aurraitz, Ibalan, Etxaniz, Leizaola, Garate, Larrañaga, Iratzeder, Bordatxuri, Oiartzabal, L. Mendizabal, Antxeta, Peillen, Krutwig, Ibar, Arantzibia eta abar.

        Euskera iraunerazi, edertu ta zabaldu nai dugu nork bere kitatxoan.

        Gizon ikasiak euskerarenganatu nai ditugu. Ortarako orindik landu-gabe zauden gure alorretan ildo berriak urratzen asiak gera.

        Alderdikeriak oro bazterreratu ta euskaldun guziak onartu bear dutena, onartu dugu. Euskaldun fededun izaki, erdiko bide zabaletik barna jo nai izan dugu.

        Euskaldun euskerak egin gaitu, beraz, euskera gabeko Euskadi'rik eztugu opa.

        Euskaldun ikasiak euskerarenganatuz, guziok opa dugun Ikastetxe Nagusirako gure euskera egokitu ta gaitu nai dugu. Eusko-ikaskuntza ta non-naiko ikasi-bearrak gureganatu nai ditugu. Ikasle ta irakasleak euskerarenganatzen ba'ditugu, euskerak iraungo du bere ederrean eta zabalean.

        Dagoneko alderdikeriak porrot egin dute gure errian, baitik-bat gudu-osteko Euskalerrian. Beraz, beste bidetik yo nai izan dugu gure burua euskalduntzat dugunok.

Arana-Goiri'k erein zun irakatsietara, Euskadi dugu gure aberria ta euskera gure izkera bakarra. Erakutsiok non-naiko euskaldunak onartuak ditute. Besteak beste dirala, aski zaigu ori gure bideak barna ioateko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.