L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Edesti—

 

Urkiola gainetik

 

Arantzibia'tar J

 

Emen natorkizu irakurle, Urkiola'tzaz (1) zerbait idazteko asmoz.

        Gitxi dira Euzkadin'n, gitxiago Bizkaian, toki au nun dagon eztakienik. Aneikak (millakak) dira urtero, egun bat edo beste bertan egin-eta, juaten diranak. Nok ez ete daki txiki-txikitatik gure aitak eta amak erakutsiako abesti au: «Askok egiten dautsa - San Antonio'ri - Egun batian juan'ta - Bestian etorri».

        Mañaria ta Otxandiano-bitartian eta 737 neurkin itsas-gora eleiz-orduan, Urkiola'k gauza bi daukoz ikusgarriak: bere Andoni Deun bien Txadon ospetsua ta bertatik agertzen diran ikuskizun zoragarriak. Urkiola beti da zoragarria, bai negu gogorrez ta bai udan. Ainbat mendi orlegi ta aitz zorrotz daukoz berari begira ta bera besarkatzen: —Saibi, Anbote, Aiteluitz, Untzialiaitz. Mugarra ta Eskubarata onduban, eta Gorbea, Sollube, Bizkargi urrintxuago—; eta Laida —Sukarrieta— ondartzeko olatubak, kiñu dagitse urrun-urrunetik. Ikuskizun atsegingaria benetan, bere Algustidun egillia dana gurtuteko tokirik egokienentarikua.

        Onen toki ederrian egon arren, zaletasun gutxi-edo leukakie bertarako, bertako elexan Andoni Deunen irudiak ezpalegoz. Gure asaben oitura ta ekandu zarrai jarraituz, edonoz datortz ainbat lagun Deunen onerazpenez.

        EDESTI-ZERBAIT.- Orain datorzenetatik askok baña, eleiz barria ikusita, antziñako gizaldietan beste eleiz txikiago bat eguala, eztabe jakingo. Noiz iragi zan lenagoko txadon txiki a, ziur-ziur eztakigu: ingurri zarrak diñoskubenez baña, Bizkai-eleizetatik antziñakuen bat izan ei zan.Batzuben ustez, zortzi-bederatzigarren gizaldikua. Bai ba, aldi aretan basatxonuak bakarrik egozan elizatzat mendigol ta leku-eskutuetan-eta (Labairu'k), areriuen bildurrez edo; eta guztietatik izen aundiena, Urkiola'ko basatxonuak euke ei-eban inguruetako bazter guztietan.

        Geruago, 1646-bagillaren 8'garren egunerako, beste txadon barri ta aundiago bat amaitu zan, 30 neurkin luze ta 10 zabalez eukazala. Ezkenengo au be, urtiakaz ausi biarrian aurkitu zan, eta diru asko-samarren bat-edo batu zanian, beste eliz aundi ta eder bat egitia, erabagi eben. Au dala-ta, 1899-bagillaren 13'an asi ziran lanak, eta 1915-urtian aldara nagusi ingurua gerturik egoan, eta bertan meza nagosia esanagaz, Gazteiz'ko Gotzain jaunak, Berpizkunde bigarren egunian onetsi eban. Lanak aurrera joan ziran eta 1928-bagillaren 5'erako elizaren beste zati eder bat egiña izan zan. Geruago, Muxika eta Urreztarazu'tar Matai, Gazteiz'ko Gotzain ospetsubak, iskindu edo konsagratu eban 1933-dagonillaren 27'an. Oraintsutik, Ertxadona (parrokia) dogu. Bere tellatuko urak, itxaso bira doaz: Kantauri itxasora eskumakuak, eta Mediterraneora eskerrekuak.

        Aspaldi onetan baña, biarrak guztiak geldituta dagoz: luzeran 30 neurkin eta zabaleran beste 30 daukozala; 60 neurkin eukiko dauz amaitzen danian, 40 n. gorantz jualdegi (kanpai-torre) bigaz aurreko aldetik. Orain dagon kanpai-torria barriz, 1870-urtian iragi zan, Mañaria'ko aitz-arriaz. Bere lau aldietan punto erdizko (medio punto) lau arruztai (arcos) zabalduak daukoz —lau kanpaitzako tokiak—, ertzetan lau goizpargillien irudiak dagezala; goiko aldian eukazan pizkunde-inbela (chapitel renacentista) ta burdiñezko gurutza, 1941-42-15'eko aize ikaragarriak jaurti ebazan lurrera.

        Txadon aundi ta eder au guztiz noz amaituko dan batek ba-daki. Orduan bai, Bizkai'ko txadonik aundiena izango litzakela. Datorren urteko udan beste 15 neurkin luzatzen asiko ete diran zurru-murrua dabil, naikua diru batzen ba'da orduko-edo...

        BESTE GAUZA MAMINTSUAK-EDO.-Barru-aldia be, naikua ondo apainduta dago, batez bere aldara nagusia, Salvatierra'ko (Araba) arri zuriaz egiña. Berton dozuz gure jauna agirian imintzeko tokia, ta goiko aldian, atzerago, Andoni Deunen irudi miraritsuak. Agari ta abeak (zocalos y columnas), Mañaria'ko kararriaz edo aitz-arriaz egiñak dira, baña beko alde guztian ura darioe noizian-noz; beste arri landua barriz, Oka, Orobio ia Iurretakua ebillen Asuntzeko kantera ugaria aurkitu arte, eleizatik iru aneurkin edo kilometrora.

        Romani-Bizantiar barria dogu iraterti-eraz (arkitektura-estiluz) alde (nave) bat naikua nasaia (20 n. zabal) ta beste zabalera bi aldamen bakotxian, goiko aldietan be egoteko tokiak eukirik; milla ta geiago notiñentzat lekua bai antza.

        Eskuma-aldeko txaunora juaten ba'zara, ainbat gexo-tresna ikusiko dozuz, Donien bitartez jaritxi dabezan eskerrak agirian iminiaz.

        Beste aldian, txaungelea (sakristeria) dozu; ba-dau berton be zerbaitsu zer ikusi: leyar-erakustokiko (vitrina) Deun —gorpuzkiak edo Erlekiak, eta beste pitxi batzuek—Zumalakarregi'ren ezpata bat be bai-; eta ertz baten esku-garbitzeko iturri bat.

        Gudaldian, bere estutasunak igaro izan arren, eta iru edo lau bonben ikutuak eskumako orman eta tellatu-ertz baten izan ezik, etxakon kalterik jazo. Eleiz-gauzak, iñok ostu ez egiezantzat Begoña'ra eruan ziran, eta berriro euren lekuetan dagoz. Bardin jazo zan 1832'ko gudatian Andoni Deunen irudiekaz : Abadiño'ko ertxandonera eruan ebezan zaindu biarrez, arik-eta 1842- urteko iralla arte.

        ELEIZ-INGURUA.- Iru basatxono dagoz eliz-inguruan: Osane (?) Andre Miren'ena (N.D. de los Remedios) ta Apolone Deunarena bata, elexatik eskerrera, Otxandiano'rantz; bertako ur-onetsi ontziak idazkun bat dakar: «nra. sra. de los remedios 1515», (erderaz) ; ez jakin baña ziru zein dan urte orretakua, ontzia ala basatxonua. Ainbat ur dario bertako iturriak.

        Beste basatxonua, «Josu Gurutxetuena» da. 1665-urteko edurtiakaz amildua ta geroago barriztatua. Bere inguruetan, arrizko gurutz-bide eder bat egin dabe oraintsu, ta basatxono osteko orman Lourdes'ko Ama Neskutsaren arrizko irudi bat imiñi dabe aurten.

        Askenez, bitxabal-gurenean basatxono txikitxuba dago, Andoni Deunen irudi bi dauzala. Antziñan, burdiñezko gurutz bat egoan emen arroin (columma) baten ganian, beko aldian burdiñezko atabaka bat eukola, andik igaroten ziranak ezarri egien euren gogoz nai ebena. 1619-urtian berriztau eben. geruago 1860'an oraingo txikia egiñik.

        Ezin ba ixillik itxi aurten amaitu-ta bagillaren 7'an donetsitako ildegi edo kanposantua. Oraindik aurrera, Urkiola'ko amabi etxietan ilten diranak eztabez eruango Abadiano'raño, «Atxarte» bide luzez-ziar, elexatik berreun neurkiñera euren ildegia daukelako.

        Begira, irakurle, zelan zerbait esan dautzudan, arin-arin, Urkiola'tzaz, beste antziñeko gauza asko alde batera itxita. Guztia Jaungo ta Eleiz-usañez dagokixu, goi-endasunez beterik, gure aurrekuek itxi euskuen Urkiola.

        AURTENGO BAGILLAREN 13'GN.- «Egun batian Juan ta bestian etorri» abestia, orain abestu bakarrik egiten da, ez egin; lenago, oñez etorten ziran geyen geyenak aurreguñetik, eta gaba eleiz-barruan igaroten eben, Patavi'ko Andoni'ren antzera bere amama ikertuten Urkiola'tik Sukarrieta'tara joyala. (Gau au Urkila'n egiñ ebanik eta gutxiago bere amama Sukarrietakoa zanik, iñun ezta agertzen, baña.) Orain, Bagilla'ren 13'an be, egunian bertan etorten dira datozenak, ainbat beribil aundietan, barriro arrats-beran lengo bidia artuaz.

        Ori bai: egun onen aurregunian, 150 baño geyago ijitu ta eskeko zenbatu nebazan Urkiola'ko areitz ta pagopietan, eta 13'an an egozan bide-ertz guztian, bide-gurenetik asi ea elexaraño, dirua eskatzen «Por amor de Dios y de nuestro Padres San Antonio». Batek, orratiño, euzkeraz be zerbait bai ekian (!) nik entzun neutsanian: «Jaungoikua les pagará»...

        Jaun batek, andra-gizon talde orreri, ondo deritxo Urkiola'ra urtero datozela-ta, diru mordo aundia eskuratu dabela ba-dakialako. Nik, barriz, txarto, zatarto ta gauza itxusia deritxat orreri: batzuk, bestien lepotik bizi gura dabelako, biarrik egin barik, eta bestiak txiro-etxietan egon biar leukielako: gauza bat da goi-maitasunez ta anaitasunez txiruari laguntzia, ta beste bat alperkeria ta nasaikeria geitutia. Olako talde orrek eztot uste erria asko goralduko daunik...

        Len egun onetan, txistua, ezpatadantzea ta beste auzko-dantzak egoten zirala, irakurten dogu ingurrietan. Orain eztago olalorik: eguerdito amabietatik asi ta aurrera, dantza lotu nasajak eta eresi zikiñak baño. Iparragirrek bere «Gernika'ko Arbola» Euzkadi'n lenengoz Urkiola'n abestu ei-eban 1854-urtian, sei milla lagunen aurrian, eta «adoratzen zaitugu Arbola santua» esan ebanian, guztiak euren txapelak kendu a belaunak lurreratu ei ebezan. Sei milla gizon areik eta Iparragirre entsutetsua gure neukez nik orain aurian ikusi, zer esango leukien oraingo erdel-eresiak eta dantzak ikusirik. Arrotzaren oitura beltzak gure gaztediaron goguak zapaltzen, ustoltzen eta itoten diredelarik. Au negargarria Urkiola ta Euzkadi'ko zelaietan. Itxartu zadiz, euzko-gastediori.

        AMAI-ERAZ.- Urkiola izan biar litzakena. Berez dan lez Urkiola toki guztiz berezi ta bakarra, bertako egoerak obetu biar litzakez, lagun geyago beragantzeko. Ostatu aundi ta apaindu bat nik neuk egingo neuke, lekaimiak berton zaintzale dirala, diruzaletasun barik datozenak artzeko ta eukiteko, barriro etorteko goguaz juan dadizan-be; leku askotan dago olan, batez be izen aundiko diran eleiz-tokietan, Arantzazu'n, Fatima'n, Montserrat' en «Turismo»-toki egin eta datozenak irabaztia,-euren goguak irabazteko gero-, gauza ona da ziñez. Alan ba, ostatu eder bat eta baita be tximistindarra egunez ta gabez, neguz ta udaz.

        Gero gañera, eleizkizun ospetsuaguak egin. Iru Jaupari dagozan lekuan, ezin leikela gurari au lortu, ba-dakigu. Argi esateko baña, Andoni Deuna pantzezkatarrena dan lez, txadona, Pantzeskar lekaidiai iztia Eliz onek daukan guztia, izango litzake erabagitze egokiena. Euren Arantzazu'ko eleizkizu ederrak, bertako abesbatz ospetsua, ango abesti bikañak nok bardindu? Eurek biztu ta goratuko leukie Urkiola beinguan. Elduko ete da egun onen goxaldia? Askoren gogoz, datorrela ainbat lasterren. Olantxe ba.

 

Urkiola'tik, 1953-bagilla-azkenetan.

 

(1) URKI-OLA: urki-ondoak dauden tokia (Mogel'dar J.A. 1953-Euskera'n)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.