L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Epailla-Yorrailla. 3-4 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Purra-purra!

 

Aspaldiko

 

Purra-purra! Etxaide'tar Ion'ek egiña. Zarautz 1953.

 

Onela du izena Etxaide'tar Jon'ek argitara berri dun liburutxoak. Kontu-kontari datorkigu liburu ontan gure idazle gaztea. Eta aurrak ezezen jende larriak ere kontuzale geranez guziok onartu ta pozik irakurriko dituztelakoan gaude.

        Kontu ta ipuiñak mota askotarikoak izan oi dira. Mundu guziko eskribatzaleak eta idazle ospetsuenak inpuiñak moldatu izan dituzte. Agian kontu laburrak ondo ta egoki tajutzea lan luzeak egitea baiño gaitzago dezu. Kontu polit bat asmatzeko piper eta gatz bear dituzu: itz gutxitan gauza asko esaten jakitea: arin eta zorrotz esan gaiñera. Eginbear ori zuzen bete digu Etxaide donostiarrak bere PURRA PURRA ipui-sailean. Kaletarra izanagatik euskera ezin eta ederkiago erabiltzen digu; gure izakeraren aberastasun guzien jabe da ta noski kontuok euskel-zalez, apain, errez ta txukun jantziak eskeintzen dizkigu.

        Mamiari dagokola, berriz, ez ditugu ipuiok berak sortutakoak, geienak beintzat. Ezta ere Euskalerriko sukaldeetan gure ainto-amonak ainbeste aldiz esandakoak. Ez. «Purra-Purra» ko kontuak berriagoak ditugu naiz arruntak izan eta beste izkeretatik artuak,. Beti ordea, euskeraz ongi itzuliak eta irritsuak.

        Par eragin azteko bidea lagun urkoaren bizkar ixeka ta burla egitea da bat; kirtenkeriak esatea bestea; usai-txarreko kontuak 'ipui-oriak» alegia aitatzea... Erderaz «koprojena» deritzaienak algaraz entzun oi dira eta barkatzekoa da. Izan ere sabelaren estutasunak gaiez oso garbiak ez izan arren ez dute ordea kontu lizunen alde txarrik; ez auen likitskeri ta lotsa galtzrik. Kontu oriak osasungarri omen. Par egin arazten dutelako, nunbait. Apez eta praile jendeei ere atsegin zaizkie, Bi eliz-gizon ba omen ziran beti egurastera elkarrekin ateratzen ziranak. Aietako bati, uste gabean, atzeko aldetik aize txar bat igesi zijoakionean, besteak otoiaz gisa erantzuten omen zion: «Salus corporis».

Etxaide'ren ipui-saillean onelako kontakizun asko ditugu eta par egin eraziko dizute irakurritakoan.

        Erosi bada liburutxoa ta zabaldu zure ezagun eta adiskideen artean. Ori izango du egilleak saririk begikoena. Laguntza ori merezi bait du eta era ortan laister beste bigarren ipui-liburutxoa argitaratuko digu.

        Artu bitza Etxaidetarrak gure zorionik beroenak. Oraingo euskel idazleetatik langille ta pizkorrenatakoa dugu ta gure gazteak ba'dute nun ikasi.

        «Purra-Purra» Zarautz'ko Itxaropena etxean irarria dago, eta liburutegi guzietan 16 pesetan salgai...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.