L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo2200>— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

Ataurrekoa

 

E.G.

 

AMILBERA.— Erronkari'ko euskeraren azken-atsak dirala-ta «El Pensamiento Navarro»n Garde'tar Markelin'ek argitaratu dun deitora samiñak, euskaltzale ta ez diran zenbaiten barneak asaldatu ditu. Izan ere, zulagarria benetan, Erronkari'ko mendaitzetan, UNRRUSTOI ETA LERDOI orriñen artean, gure ondasun bakarra iltzen ikustea, inguruetako euskaldun eta euskotar ergelak iroz usteltzen ari dan zakur kutsutuari baiño iaramon geiago egiteke.

        Baiñan, ez bakarrik Erronkari'n, baita Euskadi guztian ere euskera azkenak ematen ari zaigu, esatea lotsagarri bada ere.

        Roman-izkerak aspalditik ari zaizkigu gure aberri-izkeraren arlo zabalak apurka iaten. APURKA... orain milaz urte zitekean bear bada, euskerak ezbaizun erdi-mende guzian ezarian balzik lurrik galda. Burgos ta orduraiño baiño lasterrago suntzitzen dioakigu, egunetik uzaro iraun zun izkera bakar. Amaseigarrenean «Lingua nabarrorum» zana, Naparroa ta Araba'ko zelaietan lur galtzen asten zaigu: erderak, ordea, nekez azpiak iaten dizkio, eta euskera maiteak gure lur zarrari emezortzi garrenaren azkeneraiño tinko eutsi zion.

 

* * *

 

        Emerotzigarrenean Euskalerriaren gainera zori txarrak oro upelka ereri ziran. Arrezkero aberri-izkera orduraiño baiño lasterrago suntzitzen diozakigu, egunetik egunera lur-iatletasuna ikaragarriro galduz. Orduntxe asi zan Naparroa ta Araba'tik aldentzen, ez, noski, teknika ta industri berrien eragiñera, —zenbaitek nai luketenez—, aipatu lurraldeak, gaur ere, lugin eta nekazarien bai diratute.

        Ogeigarrenak erdal-itxasoan betiko gure euskera ito nai digu; itoko ere digu elkaitz gorri oni sendoki iazartzen ez ba'gatzazkio.

        Antxiñatik ari zaizkigu, eta ari gera, euskeraren bera-bear onen zioak aztertzen, eta bakoitzak gereak aurkeztu oi ditugu. Guziak emen ezarriko ba'nitu, ataurreko au bear baiño luzeagotuko nuke.

        Alabaiña, izkera aunitzek ikusi izan zuten beren burua gaur euskerak dakusan zori ber-berean edo okerragoan. Izkera orien iabeak ordea, kemen eta gizontasunik erakutsi dute, berriz ere izkerok piztu ta iasotzeko. Or duzute katalanera, argibiderako.

        Gure erriak, berriz, ez du izan iñoiz ere ortarako kemenik, euskera aintzat artu ta zegokion gaindegira eramateko. Aitzitik, betidanik erakutsi izan du erri-elearekiko arbuiorik lotsagarriena, eta arbuio ortan darraiki oraindik ere.

        Abertzaletasunak, itsualdi ontatik euskotarrak aterako zitula esan edo uste zitekean. Ez ba... Gurean Jel-alderdia izan da abertzaletasunaren arrobia, baita euskeraren illobia ere. Ez noski, asmoz ta iakitez, bai ordea, bear bezelako gizontasunik ukan ez duelako izkera-auzi latz ontan; etzun euskera artu alderdiko ele bakartzat, alderdikide guztiak aberri-izkera itzez ta idatziz erabiltzeko bearturik, enda-ezaugurri bakar ta garaientzat euskera ezarririk. Erdera izan du ele nagusi; oraindik ere, ez du euskeraren miñik bere aratoletan nabaitu.

        Euskera ez dala aski abertzale zintzo izateko darasate... Eta erdal merkatari etoi biurtu zaizkigu euskaldunak oro.

        Merkatari lotsagabeak euskel izenpean erdera besterik ematen ez diguten ainbeste ta ainbeste albistari.

        Txepel utsak, euskera baiño erdera erabilli naiago duten alderdikideak.

        Etoi batzu, iakintza ta kultura erderaz sakatzen diguten guztiak.

        Saldu batzu erdera elizetan barreiatzen duten gotzai, apaiz eta lekaideak.

        Ziraun batzu, erdera betiko zapuizten ez duten euskaldunak euskera soilik erabiltzeko.

        Zer itxaron ote dezakegu txepel, saldu, etoi ta ziraunez iositako erri baten gandik? Irakurleak asma beza.

        Gure erria, aberri-izkera bein betiko iasotzeko kemenik gabe, amildegirik beltz eta ilgarrienera lerratu zaigu, etoikeriaren leize-zuloan betiko usteltzeko.

        Garrazki diardugula esango du norbaitek. Bearko... ez gaude bada, xuriketan ibiltzeko garaian. Beste iñori baiño len, «Euzko-Gogoa»ri dagokio gaiñera, onen garrazki mintzatzeko eskubidea. Ez dut uste iñork arririk iaurti lezaiokenik euskerari arnas ta adore ematen ez diolako. Gaur beintzat, gure aldizkariak darraiki euskal-auzi bakarra.

        Euskaldunak! Nagiak eten eta euskera ito nai diguten oztopo ta kate guztiak apurtu ditzagun. Kopet arroz erakus dezagun euskaldun gerala, euskaldun iraun nai dugula; oraindik ez daukagula iltzeko asmorik, Erronkariko euskerarenik ez dakigun gerta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.