L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954 gko
Orrilla-Dagonilla. 5-8 garren zenbakiak) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Arimaren zuzenbidea

 

A.

 

Iraizoz'tar Polikarpo, O. M. C. Arimaren Zuzenbidea. Gazteiz 1954.

 

Donostiar Gabirel Aitak erderaz idatzi zuenetik euskeratu digu liburutxo au, Iraizoz Abak. Zeruko Argian izan dan idazletarik aipagarriena Iraizoz eta amaikatxo lan eder, olerkizkoak batez ere, argitaratu zitun aipatu aldizkarian. Aspaldi ontan, euskal idazle geintsuenak bezela, Iraizoz ere ixilik zegon, bañan ageri dunez, ez zaio euskal-luma erdoitu; naizta aberritik urruti egon, an ekin dio gure euskal arlotxoan, ain maite dun aberri-izkera lantzen. Goraipagarria benetan, Iraizoz'en lana. Iru santutasun maillak azaltzen dizkigu, ots «garbitzeko bidea», «argitzeko-bidea» eta «bat egiteko-bidea», erderazko iluminativa, unitiva ta aiek. Beraz Iainkobatasunak dakarki geienbat, gogo-bizitza betea ere, beraz liburu onen irakaspenek, nolarebait, arima bizitzara nola iritxi erakusten digu. Orra laburki gaia.

        Iraizoz'en izkera, beti izan oi da argi ta garbia, eta liburutxo ontan ere ala da. Errex aski iabetu diteke kristau euskalduna, gogo-bizitzari dagozkion gai sakonenetaz.

        Iakiña, baditu uts zenbait, eta ala oarteman ditut liburua irakurri dudanean, eta ementxe dauzkat orri ertzean iosota zenbait. Baiñan gure bibliografi au bear baño geiago ez luzatzeko, bertan-bera uzten ditut, oker oriek gorabera liburutxuak darion diztira ezpaita lausotzen.

        Alare ez dut egokiera au galdu nai, euskal andereño bat aipatu ta goraipatzeke, liburutxo onen argitaltzallea, ain zuten, Maritxu Barriola alegia. Euskerak askotxo zor dio Maritxuri, bere izena ixillean eukitzeko. Andereño onen kemenari zor, «Urte Guziko Meza-bezperak» argitara ziran, etagaiñera beste iru edo lau liburu ere euskeraz argitaratuko dira. Zure iasoko emakume asko bear genituke Euskalerrian. Iainkoak eta euskerak, egunen baten, ordainduko dizue ari duzun euskal lan eder ori. Gure gorantzi beroenak zuretzat.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.