Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (V. urtea. 1954'go
Irail-Urrillak. 9-10' grn zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Muga

 

A.

 

Labayen'dar A. Muga, Irri-antzerkia Ekitaldi bitan. Baiona'n 1954.

 

Aspaldi erakutsirik daduzka Labaien iaunak antzerkirako trebetasun eta doaiak. Gutxi, gaurdañoko idazleen artean, ark bezin antzerki ugari eman digunik, are gutxiago ain ederrik sortu duenik: «Mateo Txistu», «Euskal Eguna», «Iparragirre», «Gizon bizarpeituti... », «Irunxeme» eta abar, makiñabat aldiz euskal-teatroak beren ioku alaiz bete dituten antzerkiak. Gaiñera Labaien'ek sortu eta eutsi zion «Antzerti» ezin ahantzizko aldizkari ederrari. Amaikatxo teatro-lan bikain argitara ziran 1932-36 urte bitartean. Beraz, ez da atzo goizekoa Labaien iauna euskal teatroaren zelaian.

        Eta oraindik ere, al dun neurrian, gogoz ekiten dio antzerki saillari, gogoz eta kemenez. Gaurkoan irri-antzerki bat damaigu, «Muga» alegia, bi ekitalditan. Izenak berak aski garbi erakusten digu zertaz ari dan antzeki au; mugako goraberataz, kontrabandaz alegia, gure muga-gizonen etorri oparoenaz. Trebeki antolatu ditu egilleak irri antzerkitxo onen guna ezezen bilbea ere. Ikustekoa da nolako erosotasunez mugitzen diran ango antzez-lagunak, nolako errextasunez darien elkar-izketak: auxe duzute, ene ustez, mugaz gaurdaño egin dan saiorik, eder, egiti eta bizkorrena. Aintxen ageri zaizkigu, muga-gizonez landa alde bietako muga-zainak ere, karabinero ta gendarmak alegia, eta iru izkera naasirik darabilzki agerraldi batzuetan, pantzera, españera ta euskera. Parre goxorik eragingo dio noski, euskaldun entzun-zaleari, antzerki bizi onek. Baiña badu, irritartean, barneagorik ere eta egi sakonik aski ialkitzen ditute antzez-lagunek bidegabe erdibitzen gaitun muga aizuna dala-ta. Irriz ta parrez, egoki ta zinki ordea.

        Alabaiña oraindik emateko dauzka Labaien iaunak antzerki saillean bere onenak. Ezagutzen dugu argitara gabe daukan antzerki eder bat orainartekoak baiño ederragoa. Lan bikain orrek ere laster izango al du bere aldi. Anartean ar bitza gure adiskide on eta lankide piñak goraintzirik miñenak. Eta luzaro iarraituko al du euskal gogoak, teatroaren bidez, alaitzen eta alatzen. A.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.