Olerti / Arantzibiaren olerkiak
Ipar-aizea
Arantzibia
«Ainbatek itz dagitzugu
Udako arratsetan,
Beroaz egon eziñik,
Larri, gagozanetan.
Zatoz, laster, Ipar-aize,
Baturik zure patxuz,
Bero gogorra aldendurik
Zerbait otzitu gaizuz.»
Negu biotzean baiña
Beste bat da leloa:
«Zoaz arin, Ipar-aize,
Gugaz daigun beroa.
Zuk, ateak izten dozuz,
Erio dirudizu
Azurrok dardaraka itxiz...
Sua bearko biztu.»
Umeak barriz, diñoe:
«Bideak zuriz dozuz
Gizonkillak egiteko;
Zugatzak, barriz, mamuz.
Zagoz gugaz, Ipar-aize,
Zurekin da edurra,
Ikusi arte ortzean
Euzkiaren muturra.»
Edurra ta Ipar-aizea,
Iges doaz mendira;
«Ago or geldi, Ipar-aize,
Udararte begira.»
|