Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Ilbeltza-Otsailla. 1-2'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Atarikoa—

 

Euskal Batzarrea

 

Euzkadi Iaurlaritzako Lendakari iaunak deituta, munduan barreiatuta arkitzen diran euskotarren ordezkariak ez-ezen baita Euskadi barnekoenak ere Paris'en bilduko dira oraiñarte gurean egin ez dan bezalako batzarre aundi batean. Dagoneko Lendakari iaunaren deia bazter guzietara iritxi da batzarre ortan erabil-gogo dituzten gaien berri emanaz bat-bederak aldiz aurretik ikasi ta bere kitatxoa ekarri dezan, aoz ala idatziz, nai lukenez.

        Zori-gabeko gudu gorri aren ondorenak ikaragarriak izan dira gure erri maitearentzat. Orduko zurrumillo zakarrak eraginda, ainbeste ta ainbeste euskotar aberritik aldendu bearrean arkitu ziran. Arrezkero ere, aize latz arek aleunka euskal-seme sorterria uztera bortxatu ditu, gure erriko oraingo giroa ezpaita egokiena euskal semeak gure lur atsekabetuan errotzeko euskal-gogo ta izateari eutsiz. Eta diaspora gaizto onek auzi astunak leporatu dizkio Euskalerriari, luzatu gabe antola bearrak berean iraun nai balin badu.

        Lendakari iaunak, dionez gure erriaren lena, oraiña ta etorkizuna irauliko dira batzarre ortan. Iru sail aunditan sailkatua izango da: a) Politika sailla. b) Gizarte-oiko-nomi sailla eta d) Kultura sailla, aipatu iru saillotan gure erriari doazkionak oro zeatz-meatz ikusi ta ikasteko.

        Baiña gu Euskalerriaren oraiñaldiak goganbeartzen gaitu batez ere. Lenarenak eta etorkizunarenak ez gaitu orrenbestean zulatzen eta ziztatzen. Izan ere oraiñaldiak soilik erabaki dezake etorkizuna, beraz oraiñaldian bear ditugu gure indarrak oro, almenak oro ezarri euskaltasunari, euskal-lurrari, euskal-gogoari eutsiaz batera gure izangoa ere sendotzeko ta tinkotzeko.

        Zer dakusgu ordea, gure aberrian? Euskera lurgaltzen, enda lurgaltzen, oiturak lurgaltzen. Ikuskizun deitoragarria benetan begi-aurrean dagerkiguna, euskal-biotz zurrunena puskatzeko aiñakoa.

        Ezagunak ditugu noski, galtze orren zergatikoak, ala ere sakonki aztertu bear ditugu osagailu eginkor eta eraginkorrenak billatzeko.

        Ez duke iñork zertan arritu gure erriaren osagailurik egiazkoena EUSKERA dala badiñogu. Euskerak iraun zun bitartean gure erriak ere erri iraun zun, gogo ta lurraren iabe. Eskeraren ondamendiak aldiz, erriarena ere ekarri digu euskal-gogarenakin batera. Etzitekean bestela izan ere, izkera baita erriaren arima ta izkera galduz gero erriarenak ere egin du.

        Auxe esango genieke «Eusko-Batzarre Orokor» ortan bilduko diran munduko eusko ordezkari guztiei: Iarri ezazute euskeraren auzia bear dan maillan, aintzat ar ezazute mota guzietako euskotarrak bilduko zeraten ezkero. Izkera alderdi guztien gaiñetik dago, euskeraren auzia ez du politikak andeatu bear. Ala ere gure izkeraren etsaiak agertuko liraken kabian bertan, targoan bertan indar, kemen ta almen gordiñenekin ito bear ditugu. Euskerak ez du iñor il, gure izkera errukarriak ez du iñungo alderdirik sakaildu, alderdi askotxo esku odoltsuz gure elea iltzera oldartu badira ere, erria iltzeko ain zuzen.

        Oraindik badu kemen gure izkera ederrak dagozkion gaindegietara igoteko. Bide egin bear diogu ordea, eta bide ori iñun baiño obeto aipatu batzarre orokar ortan egin genezaioke ta egin bear diogu. Ordu da euskerari eutsiko dion eralguntza, aberrian bertan eutsi ere, mundu guztiko euskotar eta euskaldunen artean antolatzeko.

        Eralguntza opagarri orren zimenduak eta iauregi sendoa ere eusko-batzarre ortan eraikiko al da!

        Euskerak ba'dirau, gure erriak ere iraungo du!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.