Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Guruz bidea

(Euskal Samiñaren)

 

Egarin

 

                                «Un miserere cantado en común por una muchedumbre azotada

                                del destino vale tanto como una filosofia». 

                                Unamuno. («Sentimiento trágico de la vida».)

 

 

SARRERA

 

...ut sequamur vestigia ejus

 

Bidelagun oñaze

ekatzan eskua, naraman

Yesugana gurutzez lortua.

¡Antzeztu dezadala

Gurutziltzatua,

ta Arekin bat merezi

Piztea, Zerua!

 

 

I egonaldi

 

YESURI GURUTZERAKO EPAIA

 

                                Illi autem clamabant: tolle, tolle...

                                                             (Jon. 19,15)

 

Atzo ta gaurko iskanbil ori

alperrik dabil aierrez

zure eriotza eska ta osko.

 

¡Yainko zera; Zu iltzerik ez!

Gizatasuna soil ken zizuten

pizteko orpoa emanez...

 

Onatx Euskadi!, yabetasuna

«tolle»ka ken diotenez,

erritasuna berpiz deiozun

datorkizu guruzbidez.

 

Eusko-samiñaren aldarriak:

Agur, dolorezko Ama larritua,

gure errukiz urtua:

¡Ona Bion lagun, Erri nekaldua!

 

 

II egonaldi

 

YESU GURUTZEZ...

 

                                ¡O crux, ave, spes unica!

                                In hoc signo vinces.

 

Erri zaillenak nun euldu diran

irakurtzen dan liburu,

oñaze-zalen biotz-ederra

zure aztunak neurtzen du.

Yesuk laztanduz biur zinduan

gizonaren Eros-gallu...

 

Agur, Gurutze Deuna, atozkigu

besarka zaitzagun estu!

¡Gure eliz-mendi itozorien

azken-aingura, soilki Zu!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

«Orra zure seme»: Kriston agindua.

Erpin bakoitzeko gurutzen oiua:

«¡Ona zure seme Menderri yopua!»

 

 

III egonaldi

 

LENENGOZ ERORTZEN DA

 

                                si tamen compatimur ut et

                                glorificemur (2 Tim. 3, 12)

 

Bein-berriz yausi, bein-berriz yeiki,

pekatuen zamapean,

oñatzik oñatz or garraizkizu

Nekaldia arin najean.

 

Zorion-zale zeraten danok

—zeniñon Zuk bein batean—

eldu Nigana, Nigan arkiko

duzute gura ainbatean.

¡Munduak uka digun kupira

lurra-yuok zure Itzean!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Il baño len iltzat uztako Erria

bide-bazterrean ona elbarria,

Ama bat bear-ta Zugona yarria...

 

 

IV egonaldi

 

YESUK AMA YARRUGITEN DU

 

                                Eja Moter, fons amoris,

                                me sentire vim doloris

                                fac, ut tecum lugeam.

 

Opa ta topa. Gure Edestiak

bear zun Ama idoro du.

 

—«¡Ona Arantzazu, euskal-Golgota!,

¡euskal-Kalbario santu!»

Eta gizaldi etengabeak,

Iñigo dugula buru,

zirgillu latzez, gurutzez, katez...,

igo ta igo gatozkizu.

Eusko-nekaldiaren Amatzat

zaude bai or Arantzan-zu!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

«Orra zure Ama»: ¡bai egi gozoa!

Uxue, Estibalitz, Begoña, Ainhoa,

Arantzazu, Lourdes... ¡Bai egi naroa!

 

 

V egonaldi

 

ZIRENE'KOA GURUZKETAN LAGUN

 

                                ...tollat crucem suam

                                et sequatur me.

 

Oñaze dugu gizakumeok

Adan ta Ebe'n ondare;

Aren menpeko gera ordutik

aur ta gizon, zar ta gazte.

Yainkoarekin aiskidetzerik

ez odol-ixurtza gabe;

ta ala, Semeak zun oro yaurtiz

gurutzetik gure alde,

«Sitio» —ziñon, denok gindezen

bere miñen zorikide...

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Gurutze-lorrean, lei ta alegin oroz,

edestian-gora zure lagun gatoz

Loiola, Legazpi, Xabier, Elkanoz...

 

 

VI egonaldi

 

BERONIKAK ZAPIZ ARPEGI GARBITZEN DIO

 

                                beati qui lugent, quoniam

                                ipsi consolabuntur

 

¡O Euskalerri, gure Euskalerri,

ezbearretan zaildua;

orra beinberriz zure izen ona

arerioek loitua...

¡Poztu, alare, Yesurenakin

opalduz zure iltamua!

Izango duzu Beronikan bat

arpegi nork garbitua...

 

¡Negar egiten dakitenentzat

dago Zerua agindua!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Irureun Hernanin il kristau ta apaizak;

debekua aientzat gurutz, obi, mezak...

¡Ez gaitzala ain gogor aantzi Elizak!

 

 

VII egonaldi

 

BIGARREN ERORIALDIA

 

                                adimpleo ea quae dessunt

                                possionum Xti (Col. 1,24)

 

Bat, bi, iru aldiz erori-ala

Ama on orrek gu yaso,

Gurutzetik bein Seme illa altzoan

ar zenun bezin maitaro...

 

Yesu aretxek aldapa-gora

atzetikan utzitako

odol-apurño gaituzu ¡Ama!,

Aren gorpuzki ta ataltxo...

¡Zure errukiak gure gauzeza

altxa beza Zeuganaño!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Samariar On oi, ¡atoz laguntzera!,

—Lebitak, gotzaiak, bost axola, aurrera...—

¡iguzu besoa yeikiko ba'gera!

 

 

VIII egonaldi

 

YESUK EMAKUMEERI SOLAS

 

                                super vos ipsas flete et super

                                filios

 

—Ez niri negar, zeoiri baizik,

emakume urrikaldunak.

Kupitu zeon buru ta seme;

¡zuek bai errukizunak!

Irutan eman zidan negarrak;

bein, zuen etorkizunak;

bai, Yerusalem errudunaren

erraustu-bear itunak...

 

ta, laugarrenez, orain..., Gernikak!,

azken «yudu» euskaldunak!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Katoliko-izena ebatsi ta uka,

gorri ta siñausle ohoretxon truka.

Ixo, Ama. «Eusko-negarra» non buka?

 

 

IX egonaldi

 

LAUGARREN LURRA-YOTZEA

 

                                semen est sanguis christianorum.

 

Oraindik ere entzuten gaude

«Delenda est...» —deadarra,

Txerren-indarrei oska ta aginka

euskaldunen iñularra...

 

Erroma-azpitik, lurpea astinduz,

len-martirien Biltzarra

mundu guzira zabal zenuan;

 

¿Zergatik ez euskotarra?

¡Inka ontatik yarei gaitezen

¡Anai! iguzu oldarra!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Yesurenak iru. Iru zure Erriak,

karlatar gerretan, yausi-eroriak.

Bergara, Gernika..., ¿zenbat, salkeriak?

 

 

X egonaldi

 

YESU BILLOTZIK

 

                                exivit ergo Pilatus foros,

                                et dicit eis: Ecce homo (Jon.19,5)

 

«¡Orra Gizona!», listukatua

Yainko-begien dirdaia,

aragi-litsez zauri gorritan,

giza-itxurik ez ia-ia...

 

«¡Ona Erria», lurbira-aurrean

ain gabe, lander, deslaia...

Gu ain gabe ta zotz-eginda

arro gure soñekoz etsaia...

 

¿Onen billotzik nai al ginduzun?

¡Egin bedi zure naia!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

¡Zure ederrez yantzi gure itxas ta mendi!

¡Zure graziz yantzi gure uri ta sendi!

¡Zure izenez yantzi... «agota» au: Euskadi!

 

 

XI egonaldi

 

YESU GURUTZEAN YOSIA

 

                                Xto confixus sum cruci

 

Anbat alditan laztanduriko

zuntoiari orra yosi,

samurragoa zitzaizun-arren

iltzezko oe ori utzi...

 

Bizkaian dugun Areitz Deunari

sendo-zindo nai guk eutsi,

arixe lotuz, erdalkerira

yun ez gaitezen igesi...

 

arixe lotuz, Zuri deitzeko:

«ez gu, Zu gu-baitan bizi!»

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Areitz, Areitz Santu!, Sinaiko ondare,

zuri itsasiontzat gurutze ta aldare,

¡babestu gaitzatzu, Batzar aien pare!

 

 

XII egonaldi

 

YESU IL-BERRI

 

                                et blesphemabant dicentes:

                                salva temetipsum si Filius Dei es

                                                               (Mt. 27,40)

 

Eguzkia itzal. Goibelak nausi.

Orra abailduta Bildotsa.

¿Ori Yaungoiko? Arkaitzak baietz.

Renan'tarrek uka-otsa.

 

Tamala! Zenbait geuretar ere

birauka ez dira lotsa:

«Yainko izatera, ez luke utziko

euskaldunen eriotza...»

 

¡Arren, Yauna, arren! ¡E'tzagula gal

zarren fede, itxaro, otoitza!

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Yesu ilda re, or Zu, Doloretakoa!

¡Barka luzetsia gure nekalgoa!

¡Ez dezagula gal Pizkunde-itxaroa!

 

 

XIII egonaldi

 

AMAREN BESOTAN GORPUTZ

 

                                Christe, cum sit hinc exire,

                                da per Motrem me venire

                                ad palmam victorice.

 

Areitz-gurutzan agoniz, zure

altzo-txandaren zai gaude.

Illobirako Gorputz Laztana

aurki kenduko dizute;

seme berriok bear gaituzu

orain magalean gorde...

 

¡Altzo Aberri! ¡Altzo Pizkunde!

¡Altzo Eukaristi bete!

Min ta amets oro oparo ordainduz,

Ama-altzo ori... zer ez ote?

 

Eusko-samiñaren aldarriak

Lau gudate garratz, laurak gal ondoren,

ondakiñetatik gaude otoi ta arren

¡zure magalean Yesukin atseden!

 

 

XIV egonaldi

 

YESU ILLOBIAN

 

                                vita mea abscondita est cum Xto.

 

Ez dio bildur illobiari

goldezuloko aleak.

Ezta Zuk ere. Ereintza bait-da,

Udaberrin ekarlea.

 

«Areitza zarrak Areitza berri»:

Gernikan dugu legea.

Illobi izan zan, Bizkaiko gudan

Zurekin bat erortzea;

«Ni naiz Berpizte» —oroi zenigun...

Amets dizugu zertzea.

 

Eusko-samiñaren aldarriak.

Illobion negu: irurok etxape...

Gabon, Yesu. Gabon, Ama. Biar arte...

Ta amets... amets beti Aingeru-albiste.

 

 

BERPIZTEA, amets

 

                                et ipsi spectant resurrectionem

                                futuram (Act. XXIV, 14), scientes

                                quoniam et nos cum Yesu erimus

                                                            (II Cor. IV, 14)

 

Surrexit: Piztu zaigu

Yesu bat-batean.

Praecedet vos...: orra nun

doakun aurrean

Erriaren gidari,

Pizkunde-bidean...

 

—Yeiki ta abil, Euskadi,

Yesukin batean,

guruz-bidaroz letxe

Gurenda-igandean!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.