Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Epailla-Iorraila. 3-4'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti—

 

Nor Iainkoa bezalakorik?

 

Irisarri

 

Zerutar guzien erdian xutirik

agertu zen Mikel aingeru suharra,

ta goraki iaurti gudu-deiadarra:

«Nor Iainkoa bezain andi ta nausirik?»

 

Orduan egin zen, zerua nasirik,

an egundainoko gudu ta liskarra:

batetik Luzifer ta aren saldo tzarra,

bertzetik Mikel ta bereak iarririk.

 

Ta Mikel gurena atera zen garai:

Luzifer arroa ta arekin zeudenak

urratu zituen ta erabat autsi.

 

Ta artean aingeru eder ziradenak,

gaizkin nardagarri biurturik orai,

tximista bezala sulezera iautsi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.