Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia)'>


L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko Gogoa (VI. urtea. 1955'go
Orrilla-Lotazilla. 5-12'garren zenbakia) —Hurrengo artikulua




 

 

—Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak—

 

Goizo ta berandu

 

Nemesio Etxaniz

 

Gure izar biak lengoan

alkar jo zigutenan.

Nork zekin izar biak

nora joango diran?...

 

Ire izarra goraka zetorrenan.

Nerea, beraka zijoanan.

Gure zillar-lorratzak,

ba-ziazen alkarri bizkarka.

Ezingo gaitun geiago jarri

begiak alkar-joka.

 

Ta i... egun argi bi intzanan.

nere bide illa esnatzen.

Ta ni... antzi bi niñunan,

ames galdu bat urratzen.

 

Zergatik etorri ote-nindunan

onen goizo bizi-maira?

Zergatik agertu intzanan

orren berandu lur-bazkaira?

 

Ai! Ez euki bear ik

urte batzuk geiago!

Ai! Ez euki bear nik

batzuek gutxiago!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.