Olerti / Etxaniz'tar Nemesi'ren olerkiak
Illunaldi
Nemesio Etxaniz
Alboko pagadian,
pago zar bi:
besoak emanak dituzte
alkarri.
giroak narama
arutz sarri.
Pagondoan apatx egiñik,
buruak illuna dario:
inguruan aize epelak,
lurrunean dakar erio.
Arrmiarma-andrea alborago,
arilketan dabil:
euli ta xamorroak nai.
Argia txoratil,
begietan dabilkit ozka.
aizea, ixil.
Pago-besoak, eguzki-aterpe,
oroiketari eman diote:
joan-mendeak gazte-aroa
il zuten. Bihar... zer ote?
Alaxe elizpean oi-dira
agure zarrak kontu-kontari,
beranduko astegun-meza
entzun-ondoren mar-mari.
Gerri-lodi, sustar-zaintsu,
aitatzen daude negarti.
pago zar biak beren bakarra
lur bati lotuak beti,
basoko pralle bakarti,
Baña berago, lagun bat
ba-dute bakarrago
alargun basoan.
Pago bakarrak,
eztu lagunik ondoan:
ta kontu zarrak itotzen
zaizkio kolkoan.
Lañoak, lore bustiak
dakarzkidate.
Jaiki naiz pago-ondotik,
gogoan neke.
Beti da munduan
norbait triste:
auzoan besteren bat
tristeago daite.
|