Olerti / Aurraitz'en olerkiak
Illuntzea
Aurraitz
Illuntzea! Euskel-erriko iluntzea!
Goi-ezkutuen laztan orbangabea.
Isil-barruan baretzen da biotza;
mendi eta arruetan dena du gentza.
Egunaren nekeak urrun bat eskar;
ortze-zelaiz gogoa betiraun zear.
Isillaren sakonen atsedenean,
bizitz obeak anots adimenean.
Illun-abarraren gentza atsedenen-iraun
Goiko zadorren azkena aldazgoren leun.
Gaiak eztu indarrik Goi-ametsen urran,
so-gai orbangeak biotz-begietan.
Zeru-usain bat oian ertzetan ozkirri,
egarri asekaitzak gogoan zirri.
Poz bat dabil urduri gure illuntzetan,
gogoen uts bat betetzen, basoetan.
Otoitzaren egoak gogoan zabal.
Urrunaren samurretaz griñak apal.
Laztan ikustezkorrak samiñen sari
eltzen dira, ludiaz bestalde sarri.
Gau-egalaren amilbako bideak!
Zuen iarrai galtzen zaizkit oldozkunak!
Argi ta illun bitartean samur-samur,
urrun eresño bat basoetan mur-mur.
Euskel-erriko illuntze zoragarriak!
Goi-sundezko eskutuz bete-beteak!
Gorputzaren astuna galdurik bigun
gogoa egaztada luzeetan urrun!
|