Itz Neurtuz
«Orixe» eta Zaitegi jauneri ongi etorria
Zeleta
Lenago «Orixe» ta
Oingoan Zaitegi,
Guatemala'tik, biok,
zaizkigu etorri
oiñarriak jarririk
emendik urruti...
ainbeste maite duten
gure izkuntzari.
Beti Euskera'n alde,
naiz emen, naiz an...
biok egiñak dira
makiñatxo bat lan
aldizkari ta idazti,
eundaka idazlan,
disdiratsu idatziz
ta argitaldurikan
Bata, prakaduna, ta
bestea, abadea,
jakinduriz jantzirik
degun bikotea.
Arritzekoa, ez da,
guk, nai izatea
biotzez agurtu
ta... besarkatutzea!
Euskotar jator eta
idazle argiak, goralgarriak dira
adiskide biak.
Gure omen kaskar au,
Ongi Mereziak.
Biotzez dirautsuet
¡¡Ongi Etorriak!!
Donostia'n. 1956'gko. Jorrailla'ren 2'an.
|