Itz Neurtuz
Iru ordu Tabira'n
Lastarri
Uda azkeneko artsalde baten
iauzi naiz Durango errian
iru ordu-bete egin ditut
bakarr bakarrik kalian.
Nora-ezian ibili naiz-ta
iende guztian tartian
itun samarrik, asarre antze
daukat nire barrenian.
Euskel-erriko dala
Bizkai'ko Durango uria,
niri ordea, iruritu zait
dala gaztelarr erria.
Alde guzitan belarrimotza
ikusten da ugaria
beren izkuntza nabarr-zikiñez
naztuz euskeldun iendia.
Noizbait ikus da euskeldunen bat
gure izkeran mintzatzen
¡Ori duk motel! nire artean,
ta orain zerbait naiz alaitzen.
Atzetik berriz burrundadaka
motzak dirade agertzen,
ai nire miña, axanpa arnas otz
biotza zait erdibitzen.
Ingurutako euskoak ere
erderaz dirade ari
¡seme gaizto madarikatoa!
¡uko diok ik Amari!
Ez al duk uste, orain aizela
iakintsu; lelo arro-ori?
Ire aitona bai duk iatorra
baña i aiz negargarri!
«Metro»ko ardandegian sar naiz
iendeai igez egiñik
mai baten aurren iarriz
itunik amorratuta oraindik.
Kanpoan berriz musika otsa,
dantzan guztiak eldurik,
soñu itxusi onetxek dizkit
belarri biak mindurik.
Esan liteke erri onetan
ioan dala euskel indarra;
artsalde onek ondo zirudin
gaztelako illun-nabarra.
Alde guztiko erdeldun danak
notin illetzu kaxkarra.
igande iai-egun guztietan
emen daukate batzarra.
Alaxe zan ba egun onetan
emen nintzala ageri,
gauza au dana ikus ondoren
tabernan bertsotan ari.
Oro minduta nire ai otsak
orri ontan ditut iarri
Domu-Santu biaramoneko
itun antze negargarri
1.954' garrenean.
|