L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Ignaki Sainduaren urthe mugakari

Bien othoitza

 

Etienne Salaberry

 

 

Barkha, othoi, Ignaki jauna, barkha... bainan:

        Norat zoaz, bakharrik Pariseko Karrikan?...

        Bakharrik, muthil bat gabe, goiz argi-haste irian?

        Bakhar-bakharrik, eta oinez, eta oinetakoak kasik zilho, hamberzetaraino higatuak dituzu lakotz!..

        Guipuzkoako seme, Loiolako etcheko-jaun.

        Badakit,

        Zure jauregia tente dagola, zelhai aren erdian,

        Inguri-inguri mendiek egiten diotelarik harrokazko hesi gora, ezin zilhatua.

        Hambat gaichtoago, etsaia hirriskatzen bada, hango bidechketan...

        Jauregi hegitik, ikhusia du, barrandari, bethespal arinak,

        Jauregi kukulutik ohartua da, eta botatua du lau aldetarat, irhinzin jeiki-orroa.

        Eta gizonak bidu dira zalapartaka, Eta jak iragan, jauzian zaldietarat...

        Ikhasiren baitute diren bezelako etsai zitzilek, nor den bizi Loiolako etche Karratu-tarroaren barnean.

        Ezagutzen zaitut:

        Jaungoikoak eman zauzun arranoaren bihotz borthitza, arranoaren begi argia, arranoaren aztapar idorra.

        Ezagutzen zaitut: etsai eta behar bada adichkide, ez dakit...

        Bainan, norat zoaz, estalgi chahar bat soineko, bi sos eman baitiztake ustez-eta, zerbeit eskale-erromes zitazken?...

 

* * *

 

        Haurra, bazinaki, zer grigna gorria dutan, musuika ari sabelean...

        Hemengo ikastegian, aurkhitu dut, gazte bat guziz maithagarria...

        Frantses du izena.

        Etchavieren sorthua da, Nabarrako mendiek beheiti abiatzearekin, moldatu, zilho-hoantzean...

        Gazte, gorputz eta gogoz osoki lerdena!...

        Gazte, harze zabal-miresgarrikoa! Gazte, oldar haundikoa!

        Gazteren arteko, Nabartiar gaztea!

        Jakitatearen su lehiak, dauka den-dena...

        Bizkitartean, urguluaren khe ilhunak zikintzen dio suaren garra,

        Eta ari naiz ezin haizatuz khearen lanhoa...

        Ez diozkat sar araz kaskoan, hain laster delakotz oiestua, Jesus Jaunaren hitzak

        «Zer balio zaukigu mundu guziaren irabaztea, galzen badugu gure arima?

        Zer balio munduaren guretzea, berzenatzen badugu gure arima?»

        Urrun dago, biziki urrun Loiolako etche Karratu-tarro-maitea

        Hartua zeilhaittoan, inguri-inguri mendi harroka, zilhar khorona batez!

        Nahi nuke ez dutan ahala!

        Bihotzen Jaungoikoari buruz itzulzeko ahala

        Hargatik heldu naiz, goizean-goiz Pariseko Ama Birjinaren eliza nagusirat,

        Parisen, ala Arranzazun Birjina bera othoizten dugu:

        Urrikal dadila othoi, Frantses Etchaviere koaren arimaz!...

 

* * *

 

        Ignaki ene jauna, badakit orai zure berri, eta norat zabilzan goizik...

        Makhil mehail bat daukazu eskuan, ez baizira aise kurritzen

        Alabainan Pamplonako jazartze ikharagarrian, Frantses kanoi ukhaldiak, erhautsi zautzun zango hezurra...

        Bainan egiazko soldadoak, bere indarra ez dauka zangoan, edo besoan: dauka odolean...

        Gerlaz joa izanikan ere, eder zintazke, behor eder baten geinean, gizon andanabat gibeletik, lehen bezela ederki.

        Hala zintuztan aurkhitu nahi...

        Ezen orai aithortuko daizut, ene arrangura:

        Hamar urtheko muthiko-tzar nintzan, Pamplonako gudu demboran...

        Beha nindagon soldadoen artetik, joan zituztelarik, odolez eta izerdiz emokatua.

        Bainan begitartea geldi-geldia, den gutieneko ezinberze itchurarik gabe...

        Orduan sorthu zaiztan arranoaren bihotza, arranoaren soa, arranoaren aztaparra...

        Zin egin zuen, izanen naitzela, gudulari,

        Bainan ez guipuzkoar gudulari,

        Nabartiar zintzo gudulari...

        Guipuzkoar gudularien kontra, errabiatu Nabartiar gudulari:

        Zoin gehiagoka, hil borrokan zurekin,

        Zure bethe, eta zure etsai.

 

* * *

 

        Haurra, du ihardotzi Ignaki Loiolakoak, eskuak emanez, muthikoaren bizkarrerat,

        Haurra,

        Zuk eta nik badugu berze egitekorik

        Frantses, Nabarra Etchaviere koaren arima, hirriskutan dugu, hirrisku haunditan...

        Eta zombat arima, ez daude, horren kenkan, gure laguntzaren beha

        Sinheste makhurrekoek dagote Jesusen hobia, bere zango pean...

        Debruak dagozka, jende aldeak trumilka, sinheste zoroak lothkarri.

        Mundua ikus ahal baino urrunago hedatzen da, mendi, erreka, zelhai itsaso,

        Biribil-biribila, eman lezake itzar miko bat igeri, zeru leizean.

        Jaingoikoa da gu guzien egilea.

        Etchola ez deus bat haren aitzinean ene arbasoen Loiokalo etche karratu gora-nasaia.

        Makhil hau bezela, nahi nuke izan, haren eskuan.

        Jesus Jaunak, hura baita artzain bakharra, makhil mehail horrekin, bil dizala arthaldeak, bere tegirat!...

        Utz-azu zure samurgoa...

        Ez zinen niganat ethorriko, ez bazine ni bezela izanki Eskualdun!

        Jar giten-biak Jesu Jaunaren fededun gudulari, Jaungoiko ospe haundienaren, bethi alde.

 

* * *

 

        Sarthu dira bi gizonak Pariseko eliza nagusian.

        Argia doi-doi heldu zilipurtaka leiho-luzen artekatik,

        Urdin, pherde, eta gorri, iduri baitute, leihoek, idekiak Eskual-Herriko oihan geinerat

        Larrazkenak dituelarik arboleak mila kolorez beztitzen.

        Eta biek aphalik berdin dute othoitz egiten, bi ezpeinek dutelarik hitz bera erabilzen

        «Jauna itzul arazazu zure amodiorat, lehen bai lehen, Etchaviereko Frantses...

        Birjina saindua, urrikal zite, Frantses, Etchaviereko, zure seme au...»

        Hisia duenak, behar balimbadu lehenik barkatu, eta gero eman belhauniko elizan,

        Barkhatu ondoan, sarthu dieneri, nolaz egon litake gogor Jaungoikoa,

        Bat-berzearekin lauzkan emeiten dielarik heien gutiziak?.

        Jalgitzerakoan aurkhitzen dute Frantses, jina athe alhazerat.

        Diolarik irrigno batekin: «Heldu nitzautzu, Ignaki Jauna banakien hemen zinela, eta norendako othoitzean». Beretik polliki erreperatzen baitio hunek:

        «Banakien zertarat hurbilduko zinen, eta zure beha dudamudarik gabe...

        Huna zure herritar Nabarreko ihizi bat.

        Emanzkitzue agurruk. Ibil betan.

        Gazteak gaztekin dohatzu, eta lakhet,

        Ostatu mahian buruz buru, herriko berriak aiphatu eta, herriaren ohoretan khantuz emeitea»...

 

* * *

 

        Orduz geroztik, Eskualdun, haurridek jakinki, gauza guki, zalhu ahantziak dituztela beren arteko auziak, diote herriaz:

        Zazpiak bat.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.