L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

Gaillaztegi

 

        Ona emen ainbat tokitan agertzen dan abizen au: Gaillaiztegi.

        Ez al da izango Gaillastegi, ta ez Gaillaiztegui? Orain eun urte ingururarte, Gaillaiztegi (Gallaiztegui) agertzen da idazti zarretan, Bateo-liburuetan beintzat. Oraindik, 1835'gn. urtean, «Mariano de Gallaistegui y Murgoitiobeña» agiri da Elorrio'ko Agustin Deunaren Eliza Nagusiko 3'garren Bateo-idaztian, 259orr., zeta ese'an biurtuz. 1817-1822 bitartean ikusten da zeta'tik ese'ra biurtze ori aipatutako idazti-orretan. Gaur barriz, ez dakit non gorde dan Gallaiztegi'ren i ori, Gallastegi baiño ez da entzuten-eta. Baiña Gaillastegi ori (edo Gallastegi), Gaillaiztegi'ren usteltze (corrupcion) bat da, besterik ez.

        ITZORKUNA.— Jakiña, abizen onen itzulpena egiteko, zeian dan abizena bera jakin bear lenago; esan dodanez, Gaillaiztegi dogu, ziur. Ez dakar Mitxelena'tar L.'en «Apellidos Vascos» idaztiak, naiz ta geienengoetan entzuten dan abizena izan. Beste iñon bere, ez dot ikusi. Orraitiño, ona emen Azkue jaunak emon eustan itzorkuna: «lugar de peña alta». Itzulpen onegaz geratzen naiz, bada.

        JATORRIA EDO OINETXEA.— Gaillaiztegi, Gipuzkoa'tik zabaldu da. Pedro, Arrasate'koa, 1530'gn. urtean; Miguel, bergarra, 1390'ean; Lope Sanchez, 1415'ean eta Pedro Lopez, 1477'gn. urtean. Pedro Lopez'ek, (Lopez, izena da), Antzuola' ko Mari Madalen Deunaren Geisotegia irasi eban, 1489-urtean. Gallaiztegi eta Lazarraga'tar Gabon, Ugarkalde'ko Etxe-Jauna izan zan Oiñate'n, 1530'ean.

        Ona emen Gaillaiztegi abizenak, argibideak erakutsiz, non adierazi eban bere odol-garbi edo aitorsemetasunaren egia: Domingo'k, Elgeta'n, 1606'gn. urtean; Basilio, Antonio, Agustin eta Juan Migel'ek, anaiak, Elgeta'ko urian, 1767''an; beste Migel batek, Antzuola'n, 1771'gn.; Gaillaiztegi eta Olaso'tar Juan Garcia'k, Aramaio'n, 1671-urtean, bergarra zan.

        MAZMARROA.— Zatitua: l.) Zidarrezkoa (zelaia), galdara baltz bataz, sugarren gaiñean burdiñazko kate batetik zintzilika; 2.) urrezkoa, koner-lits (banda) orlegiaz (goiko eskuma aldetik beko eskerretara) otso baltz biren artean. Egal gorria ertzekera guztian, urrezko zortzi sautor edo Ander Donearen gurutzegaz (x).

 

 

Iturraran

 

        ITZORKUNA.— Iturraran: valle de la fuente, erderaz.

        JATORRI EDO OINETXEA.— Bizkai'ko aitorsemeak. Amoroto'n, Lekeitio'n eta Markiña'n egin ebazan etxeak.

        MAZMARROA.— Urrezkoa (zelaia), menditxo orlegia ta bere oiñean zidarrezko iturria ura dariola. Menditxo gaiñean, erditik urtenez, okaran orlegia igali gorriz, eta bere zubillean auntz gorri bat zutik, bizar gorriaz eta izkilluztua (armada) ta azazkal urdiñakaz, okaraneko orriak jateko egoeran. Muturrez (h), zidarrezko ta urdiñezko ur-ozkoak (ondas de agua).

 

 

Astigarraga

 

        ITZORKUNA.— Astigarraga: el arce o lugar del arce, erderaz, -aga atzizki orrek, askotza adierazten ei'dau, batzuen eritziz, (A. Leon, Gavel, Kanpion, L. Bonaparte, Etxaide Iñazio Mari); beraz, abundancia de arces. Besteentzat, toki bakarra (Azkue, Arana-Goiri ta abar.) Ikusi zer diñoan Mitxelena'k bere «Apellidos Vascos» idaztian, 34-10 eta 48-103 orr.

        JATORRIA edo OINETXEA.— Gipuzkoa'n, lau oiñetxe oneikaz: Ataun'en, Segura'n, Azpeitia'n eta, zarrena ta garaiena, Astigarraga'ko urian.

        Bere aitorsemetasuna, toki oneitan adierazi eban abizen onek: Juan Martinez'ek, Segura'n 1668'garren urtean; Joakin' ek, Ataun'en 1728'an; Juan eta anaiak, Aia'n 1701'ean; Jose ta Mari Josefa Antoni'k, Ataun-Zestona'n 1805-urtean, Astigarraga'tar Franzisko euren aititak 1072'an Errenderia'n egiztatu eban urentasunaz; Franzisko Xabier'ek, Ondarrabia'n 1765' ean.

        MAZMARROA.— A) Ataun'go oiñetxeak. — Lau zatitakoa: 1-a ta 4'garrena, gorria (zelaia), zidarrezko txirla bataz bakoitza; 2a ta 3'garrena, gorria, aritz orlegia (bakoitzean) urrezko igaliz, eta zugatz-zubil bakoitzaren oiñean otso baltza, ibilkoi. Egal osoa gorria, urrezko zortzi sautor edo Ander Deunaren gurutzegaz (x).

        B) Segura'koak. — Urrezkoa, lau otso baltzegaz zearka (en faja) ipiñiz. Muturrez (h), mendia berezko margoz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.