L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure olerkariak

 

Leizola'tar Josu Mirena

 

6.— ONAINDIA'ren ikus-mende zabala

 

Euskal-olerti baratzan milla olerki aukeratu eta agertarazi dituanak ikus-mende zabala duala esan bearrik ere ez. Gogoaren begiak erne zituala eta alde orotara eramaten zituala orrekin bakarrakin erakutsi digu.

        Ortan, ordea, olerki-zale bezela agertzen zaigu. Eta emen olerkari bezela aurkeztu nai dugu.

        Norbera norbera da beti, eta orrengatik bai besterenak aukeratzean bai bereak egitean Onaindia'ren olerti joera Onaindia'rena bear, nunbait. Begira dezagun ala ote dan.

        Onek egindako olerki batzuetan euskeraren bizitza makala artu du gaitzat. «Zarpaildua» izena dunean, olerkaria

                                ¿Zer dakust aurrean?

                        eta

                                Ezker-eskoi so...

esanaz jartzen da. Ikusi eta guk ikustea nai du. Eta gure ikusmendean arkitu genezaken guziya oartuarazi.

        «Maitasun oparia» izena dunean gure eleari eskeintzen diyoguna azaldu nayaz, ez da gutxirekin asetzen. Zabal-zabal ikusi nai du erritarrak eskeintzen diyotena. Bata bestearen ur ren ogei seme-saillak jartzen diyozka inguratzen eta gorasarreak esaten: Bidaztia, Semea, Neskatxa, eta abar. Ikus-mendea du olerkari onek, ba, olerki-bide jatorrena.

        Etzuan alako gai ain egokiya norberatasun ori ezagun-arazteko «Barruko guda»-tzaz ari izatea. Egiya da filosofoak esana zeukala «nihil est in intellectu quod prior non fuerit in sensu». Barruko guda oartu bearko ba gendun nolabait zentzunen bidez etorritako edo ayek ekarritakoen ondoz gure adimenak ezagututakoetan bere olerkiya erantsi bearko zuala, esan nai da itz oyetan.

        «Prior» «aurretik» orrek, aspaldi samar begiyetatik igarotako eta gogoan asko erabillitako zerbait itz batez aitatu nai izaten du askotan. Baña ez, olerki orretan Onaindiak itxasoa artzen du ikus-mendean eta itxasoaz itz egiten du betaz. Olerkari onentzat «prior in sensu» esateak, gauza begietan jarri dezagun argi-argi eta zabal-zabal aurretik eta onela adimenekoa edo gogokoa argi-argiya eta bizi-biziya egingo zaigu, esan nai du.

        Orrengatik, lau ahapaldi ederretan Kantauri itxasoaren aldaketa ta asarreak gogaraziko dizkigu. «Barruko guda»-n:

 

                Oiu dagiat, itxaso biur;

                ¿zer darabilk ain aldakor?

                ¿Gain urdin atzo amesti-jasez,

                ta gaur orru dagik gogor?

 

                ¿Barne-samiñik etsienean

                leiar-gilborra putzitu,

                ta arrizko esiz baituten auen

                aitzak nai dozak zatitu?

 

                Zintzurretako bits atsituaz

                ondartza zikin daroak;

                mintzatu akit, Kantauri arro,

                re itz-miñetan bai naukak.

 

                Baiña... ez ¡ixo! ba-dazaut-eta

                zerren agon muturik

                uin-litsean bein neuskan irakur

                ta ba-yakiat geroztik.

 

        Olerki zatu au, erromantizismoaren erakoa dala azalduko det beste batean; orain, Onaindia'ren ikus-mende zaletasuna adieiazteko bakarik dakarkit.

 

 

7.— SALABERRY, berri-zalea

 

        Olerkariyen norberatasuna ezagun arazi nayean nabillela bat-batean eta zalantzik gabe esan dezaket gaurko onek berri-zale izatean duala. Baita ere bakar-bakarrik agertzen zaidala gure artean.

        Etienne Salaberry jauna zein dan-eta jakiteko, «Milla euskal olerki eder» gutunan badago naiko berri. Ez baña olerkari bezela zer dan ikusteko.

        Nere ustez, olerkari onengatik idatzi zuan bereziki Lafitte jaunak gutun ori agertu zanean: «il reste neanmoins beaucoup a dire... sur les rythmes inattendus de nombreux modernes. (Nous pensons à... Et. Salaberry et quelques autres). «Baña gauza asko daude esan gabe... oraingo (olerkari) askoren ustegabeko ibilkeratzaz. (Et. Salaberry eta beste batzuek... dauzkat orain buruan).»

        Salaberry berri-zale, eta ibilkera kontuan oargarri, da. Neretzat au bezin berri zalerik ez degu euskal olertiyan. Azaldu dezadan nola.

        Berri-zaletasuna gure mendean zabaldu da Europa-ko ertietan. XIX'garren mendearen azkeneko urtetan an-emen jayoa zan. Margolariyak, eresilariyak eta olerkariyak, batez ere, ortara jo dute. Berri zaletasuna bide askotatik eta era askotan azaldu zan. Batzuentzat errikoitasuna, bestentzat erri basati edo atzeratuen erti era, abentzat etorriko danaren ametsa, ayentzat gintzaren asnasa sortzea, eta onelako bide asko sayatu izan dira. Lau oyek, erderaz, «populismo», «primitivismo». «futurismo», «mecanicisino» izenekin ezagutu izan dira. Baño, beste era asko ere sortu dira.

        ¿Berri zaleen era zertan batean ezagutu? Ba, gogoaren joerak aztertutzea alde batera utzita berri egiten zaizkigun otsen-edo bitartez olerkari oyek gogoak astintzen sayatzean.

        Jakiña, olertiyak esanayetan eta otsetan du bere zeregiña. Eta esanayetan eta otsetan era guziyak ezagutzen zaizka. Berrizaleak, ba, bai esanayetan eta bai otsetan araudun edozer nai ez-ta arau gabe ari izaten dira. Orretzaz gañera, ordea, oitutako bidetik oso ateriaz bai esanayetan bai ibilkeran olerkari abek astindu gogorrak billaten dituzte gogoarentzat eta zentzunentzat.

        Gauza abek Salaberry'ren «Gurutzean gizona» olerkiyan ondo argi daude («Gure Herria», 1953, 243-246 orrialdetan).

        ¿Ez al da, ba, or erakutsi nai diguna «iñauten asteartean» gertatzea astindu gogorra guretzat? Alde batetik, Nafarro-behereko sasoizko gizasemeak jai egiten... ¡ta orrekin josita dakarkiguna! Bernanos'en eta Claudel'en gogo-astinduetan dabillela olerkariya esango nuke. Berri-zaleenetan.

        Iñaute astearteko jan edateak berak ere, berri-zaleak maiteko dituzte. Erderazko olerkari aundi García Lorca'tzaz auxe diyo Díaz-Plaja jaunak: «El neopopularismo se inaugura con la obra genial de Federico Garcia Lorca. Nadie como él supo intuir la eficacia que para evadirse del mundo ultraista —mecánico y complicado—, podia tener el acercamiento a los ritmos primarios de lo popular y aun de lo infantil. Con ello resolvía, con mucha gracia para la poesía castellana, la propensión de las escuelas poéticas fatigadas, que tendían en Europa hacia el primitivismo (dadaismo, negrismo, etc.)...»

        Salaberry'ren olerti-erak badu tobera-mutillen saya. Lekuona jauna bide ortatik ari izana da eta ari da. Baño ibilkera utsean. Salaberry jaunak, berriz, errikoi eta umeen eratan gai sakonak dabilzki. Ontan bakar-bakarra dala uste det, eta benetan berrizale.

        Jakiña, bein-edo Salaberry-k emeki egiten du («Gernika-ko arbola»). Geyenetan gogor-gogor «marteilu ukhaldika».

        Alde guzitatik, olerkari au berri-zaleen bidetan ari da ba. Eta gauzak geyago ustekabeko (inattendus) izan ditezen, berrizale onek «Aitaren urhatsak» eta «Segi, segi gure bizi moldeari» abesten du. Beraz, «eutsi zarrari».

        Ustegabekoetara eramaten ba gaitu ere Salaberiy olerkari on-ona da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.