L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1956 gko. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

Eginen itzala

 

Aurraitz

 

Larogetamar urte bizitzaren gurpilak geiago ez agertzeko eroanda zitun arren, garerdiko diru zaleak bezin zeken eta bekaizti yaboten zitun Laspuru'ko atso zaharrak bere urre ta zidarrezko diruak.

        Ordu luzeak igarotzen zitun egunero, gau naiz egun, urteak yun eta urteak etorri zegenak yaten asirik maiz-maiz egin-da zeukan narruzko zizku gorrizka batetik ohe ganera diruak atera ta zenbatzen, batenbat peitu ote zitzaionentz.

        Ikusi, zenbatu eta berrikusten zitun bakoitzean atseginezko begiespen luze bat egiten zien bere altxor liluragarri aeri, eta zizku zaharraren muturra lotzaikin sendo bataz lau korapilo eginda lotuz bere gelan zeukan kaixaren barruko itsu-baldatxuan gordetzen zun giltzez. Eta itsubaldearen eta kaixearen giltzak gonearen barruko aldetik gerrian lotu-ta erabili oi zun sakelean sartzen zitunean, kaixatxu zaharraki begiratuz esan oi zun: «Ene kaixatxu maitea, kardamuak yaten asi-ta ago, baina ire gastainondo eztitzagezko olok oindio sendo yagozak, eta ni bizi naizanarte ondo zainduko yituztek nere altxor maite ok. Baten batzu larri yabiltzak diru onein egarriaz, baina neuk bear ditut onek bizi naizan artean, eta gero ere bai, neure-neureak dituk, ba-ta».

        Zekenaren-zekenez goseak ilten urteak igaro zitun, eta ezurra ta azala baino ezitun atso ziztrin arek bene-benetako sorgiña zirudin bere atzazkal luze, aurpegi tximur eta maizaren maizez zelako margozka izan zateken igarri ezin zezakion gona luze ta txartes estu-estuaz. Atso zeken onek etzun berekirik ez urreko aiderik eta bera bezin sorgina zan berrogetasei urtetsu zitun llargine zeritzaion auzoko emakume bat zeukan neskame.

        Bear zan bestean etzion ordaintzen atsoak bere lana, baina arrautz, ezne ta baratzari asko izaten zituzten eta etzan gaizki ibilten mutxurdin malmutz a. Ugazabandra bezin atzamar luzea bai-zan...

        Neskameak sarri esan oi zion labankerien tartean, diruak berari utzi bear litiokela, baina zekentzar arek betiko zegola munduan uste zun eta beretzat bear zitula esan oi zion beti.

        Ilargine sarri egon oi zan atsoaren diruak igartze zelan ostu asmau ezinik, eta bein baino sarriago bururatu ere egin zitzaion, galazotako ar-emanak zituztela esan oi zuten izen ordez Kirten zeritzaien ume bako alargun alper baldan debeku bako bataz itundu ta zizku ezkutukitsu a ostutzea. Baina igarri ez zezakioten-edo, olakorik egiten ere etzan azartzen. Eta atso zimel ua bere zekenkeri guztiak utzi-ta bizien erritik laister aldeko zala gogoratuz, egotarriz itxarotea erabaki zun.

        Mutxurdin ugertsuak luze eritzi zion atso zakar ziztrinaren eriotzari, baina yaiotako guztiak zor dogunez gero, ari ere el zitzaion.

        Mendi ta arruak edurrezko maindire zuriz estali-ta egozan otsaileko goiz gordin batez il-da aurkitu zun, ohean, bere urre ta zidarrak inguruan zabal-zabal zitula: Otzak il zun gaixoa diru ankerreri begira zegola!

        Neskamearen poza ugazabandrea diru-artean ilotzik aurkitu zunean!

        «Zaintzaile ona izan aiz eure gordailu dizdizkorrontzat, baina orain emen ditun yaube barik», esan zion gorpuari, irriparre larri-larriaz begiratuz.

        Ugazabandrearen ilotza bertanbera laga, ta pozik batu zitun ohepe, kaixa oste eta gelan zear zabaldu-ta egozan diruak, eta zirkilu guztiak arakatu ta urre ta zidarrak gorde zitunean, atondu zun gorpua.

        Ilotza eta gela polito-polito atondu zitunean arnasa luze bat artu zun sakon-sakonetik eta bere burua apaintzen asi zan auzokoeri il-berria lenbait-len eruteko asmuz.

        Urrengo egunean egin zitien iletak, eta gorpua eortzi zutenean erri atan etzebilan Lazpuru'ko atso zekenak bere ondare onetsiak nori utzi ote-zezazkioken baino beste eraskinik.

        Bere ugazabandra zanaren eukietzaz alako autuak zabaltzen asi ziranean neska zaharra larritu egin zan aren iztar-senideen bat edo beraren eskuetan zeuzkan diruakaz yabetu guraz agertu etzekion. Baina asma zun azmatzekoa.

        «Oro guzurta bear ditut», esan zun bere kolkorako, ta bai asma ere...

        Maltzurretan be maltzurra zan, eta gezur andi bat asma ta edatzeko etzun izan inoren bearrik.

        Atsoak diruak-eta nori utzi zition itauntzen zien eta etzien guzieri esaten zien, il zanean idunetik eskegi ziola zizkua azken naian berak agindu zionez, eta berarekin eraman zula beste mundura zidar ta urrez beterik.

        Berri barregarri au beingoan edatu zan erri ta erbeste ta geienek barreikarri zeritzen arren, erdi zinetsi egin zuten banaka bat ere bai-ziran, eta oso-osoan zinetzi zuten iru-lau txepel ere bai,

        Albiste arrigarri au belarrietara eldu zitzaionean Kirten'ek etzion yaramon aundirik egin, baina burutasun lorrin bat el zitzaion arik laster, eta entzun zun zurrumurrua egia ote zanentz zihur yakin gureak zirikaturik, Laspuru'ra yun eta Ilargine'ri ber-berari itauntzea erabaki zun.

        Artega zebilan Kirten bere amesak buruan irakiten zitula arratsa noiz elduko, ta guztiz ilundu arte itxaroteko asti gabe, ilunabarrean urten zun llargine ikusten.

        Bere anka luzeekin iru-lau trankotan eldu zan, eta atea yo ta dei egin zionean berealaixe irten zion llargine'k.

        — Zertan ator orren abazuziz? itandu zion neska zaharrak apur bat arritu-ta.

        — Iru lau itz egin nai yitunat eurekin.

        — Sar adi barrura ta eskaratzeko epeletan mintzako gaituk. Sartu ziran eta «yezarri adi nasai» esan zion aulki bat luzatuz, eta bonbil bete ardo, edontzia ta opil bat atera zitun eskapolotetik.

        — Ezin naiteken luzaro egon eta ez yunat yezarri nai... Erantzun zion Kirten'ek, arduratsu-samar.

        — Zer gertatzen yak? Yezarri adi yezarri, bestela ez diat adituko.

        — Tiron ba, esan, eta yezarri zan.

        — Ar zak opil zati bat eta eutsik edontzi bete ardo barrua berotzeko, len ere ez aiz barurik egonen baina.

        Klinkada baten ustu zun edontzia, ta beste bat bete zionean, «au ere edan zak eta asi adi esateko daukakan esateko ori esaten» esan zion.

        Irriparrez begiratu zion Ilargine'ri aurpegira, ta lengoa bezin bizkor bigarren edontzikada ustu zunean, asi zitzaion

        — Egia duk, Ilargine, atsoak bere zidar eta urreak beste mundura aldean erun dituna?

        — Egia ez duk izanen, ba! Egi-egia beinzat!

        — Eure maltzurkerien bat ez ote dun ori...?

        — Zer dala-ta asmauko nuen ba, olako gezurrik!?

        — Aideen bat agertu ez-daiten edo...

        — Ez yeukan ark aiderik.

        — Zihur ago?

        — Zihur baino ziurrago.

        — Eta aiderik ezpa-yeukan, zer dala-ta ez ditina utzi ba euri?

        — Ba-dakik atsoa zeken uts-utsa izan dukana, ta il-da gero ere ordoan euki gura izan yituk bere zoritxarreko diruak.

        — Zerak zinetsiko dina ori

        — Ez ezak zinetsi gura ezpa-duk, baina egia uts-utsa duk dinoatan au.

        Bera ildakon etxalde au neretzako izateko ta zidar eta urreak idunetik eskegi ta bere gorpuari ipinteko, berarekin betiko izan ditzan, idazti-ta utzi zian bere azkenaian, eta berarekin erun zitun.

        — Ez eukanat orren ergeltzat. Ori egin yunala esan eta euk gorde bai ik, maltzur alako orrek.

        — Ez nazak iraindu, kirtentzar orrek, eta adi emendik.

        — Aserretu egin al aiz? Sarri izan naitzan lagun ona ere, ba. Arrotu egiten aiz orain aberastu aizalako, ala?

        — Ixilik ago eskarrez!

        — Bai. Ixilduko non, baina lenengo zihur-zihur yakin nai yunat atsoaren diruak berarekin batera lurpera sartu dituztena egia danentz. Eta egi-egia esan ezpazidatan ez non doiliduko nagoen lekutik.

        — Zer dala-ta yakin nai duk orren zihur zanaren diruen berri? Ilerrira ezintzake yungo aen bila orraitio!

        — Bai zera! Bururatu be o!akorik... Mundu guztiko diruakaitik ere enintzake yungo ilerrira atso zahar baten gorpua lurpetik ateratzen.

        — Ardoz bete-bete egin oi azanean, ik egin ere...

        — Olakorik ez. Nigaitik an lur biurtuko lirake zidar ta urreok.

        — Eure yakin guraz edozer oldoztu eragiten didak.

        — Ez ezan egin burutasun txarrik, Ilargine. Enon esan daruen besteko baldresa. Baina, orixe egia danentz yakin nai yunat zihur-zihur.

        — Zinezten dukala nai ezdukala, alkarrekin izketan gagozan bezin egia duk eta amaitu dezagun autu au, Matxin. (Kirten'eren egiazko izena, Matxin zan).

        — Zinetsi egin bearko dinat.

        — Egia beti duk egia, ta euk nai dukana egin dezakek.

        — Albista oni barreikarri bezin itxusi eritzi zionatanez gero yakin egin nai izan yunat egia danentz, eta au dala-ta eldu non eugana itauntzen.

        Beste klinkadatxu bat edan eta ba-noa.

        — Euk gura dukan arte. Baina urrengo atorkenean, guztiz ilundu ez duk etxetik irtengo mihin luzeak esamesik izan ez dezaten.

        — Nork esaten yun ba ezer?

        — Inork ere ez baina, alargun bat ni bezela bakarrik bizi dukan emakume baten etxera yuten ikusiz gero...

        — Ondi yagona.

        Kirten yagi zan, eta atarteko ateraino lagundu zion Ilargine'k.

 

* * *

 

        Aurregunetako edurrak lurmentzen zorrotz zebillan aize otz eta gordina baina atsaldean etxean edan zunez ganera Lazpuru'n edan zunaz txopin bitik gora zeuzkan barruan, eta soineko arin samarrakaz zegonarren etzun otzik Kirten'ek, eta poz-pozik esan zun bere kolkorako:

        — «Lazpuru'ko atso zekenaren urre ta zidarrak neutzako izanen dituk. Ez yuat uste Ilargine'k gezurrik esan didanik eta oraintxe yun bear dut ilerrira atsoaren zizkua ateratzen... Au poza!».

        Etxera eldu zanean beste txopin erdi edan zun eta ilerrira bidea artu zun, endaia ta atxurra artu-ta.

        Gaberdia zan ilerrira eldu zaneko, ta zarata txikienik etzan inun entzuten: Lo zetzan erri guztia, ta bera ilen lo betikorra lorrintzen ziola bururatu zitzaionean, bildur antzeko zartadatxu bat egin zion biotzak, baina, Ilargine'k lurpean egozala ziurta zition diruak yaube bizi barik alperrik galtzeak min ematen zion eta kezka ta alperreko burutasun guztiak alde batera utziki, asi zun lana.

        Mendi-ostera noiz yauziko zegon ilargi laurenak argitzen zion ingurua eta ordu erdi baino len lurkatu zun ilobia.

        Onetan zebilala, lapur bik zapart egin zuten zorrokada bana lene'ngo barrura yaurtita, orma-ganetik, Kirten'ek lan itzal a egiten ziardun leku-lekura. Eta ikuskizun a ikusi zutenean, tximistak arturik igesi ziran bildur-ikaraz, zorroak bertan-bera utzi-ta, ilak piztu ziralakoan.

        Nortzu eta zetan etorri ote zatezken zorroakaz ordu atan ara-ta, zurtz-egin-da geratu zan Kirten, baina bildurrak kentzeko osagailua ugari edan-da zegonez gero, bildur-ikarak ezin egin zezakion geiagorik eta etzun senetik irten.

        Geldi-geldi egon zan apur baten eta alde guztietara begiratuz zorroak arakatzen asi zan.

        Urdaiz bete-beterik egozan zorro biak.

        Gau-lapur aiek beste lapurreta batzu egiteko yarei gelditzearren, ilerria izanen zala tokirik egoki ta eskierrena ta zamak ustekotan yun ziran, gero artzekotz.

        «Nunbaiteko gatzunaskaren bat ondo ustu yuek arranotzarrok», esan zun Kirten'ek bere kolkorako, ta kirtenkeri ixugarri bat otu zitzaion.

        Berak zeukan zorro uts bat eta araxe sartu zun atso zaharraren gorpua, ta erpina sendo lotu-ta urdai-zorro baten ondoan laga zun, eta beste urdai zorroa lepoan artu-ta urten zan ilerritik.

        Odei moltzo beltz batek estali zun mendiari munka zegon ilargi txatala ta upea baino ilunago geratu zan gaba.

 

* * *

 

        Urduri egozan lapur biak ilerritik urrunegi barik zugazti baten ezkutau-ta, ta goizaldea el zanean esan zion batak bestiari:

        — An utzi ditugunen bila yun bear yuaguk.

        — Bai. Ahal dala ezin utzi ditzakegu urdai eder aek alperrik galtzen.

        — Nor izan ote duk an ibili dukana? Ilen zidorrak luzeak ditukala sarri entzun izan yuat, baina piztu ditezkenik ez yuat inoiz zinetsi.

        — Nik ere ez, baina... Zeozer ikusi yuaguk an...

        — Bai mutil, oraindik ikara yun barik naiagok.

        — Neuk ere ikara apur bat ba-yeukat oindio baina goazan... Sartu ziran bildur-ikaraz dar-dar ilerrira ta arrast baten, argitxu motelaz aurkitu zituzten zorroak.

        Yaurti zituzten orma gaineik behera, artu lepo-lepoan bakoitzak bana ta urrundu ziran.

        Bide zati bat egin zutenean lapur batak esan zion bestiari:

        — «Astun yagok auxe. Atseden egin bear yuaguk».

        Basoko zelai baten gelditu ta aren astun zegon zorroari begira asi ziran.

        Azkatu zien erpina ta, ua itzala!. Atso zahar baten gorpu ixugarria barruan.

        Unetaraino sartu zitzaien bildur-ikara ta bertan-bera laga-ta aldetakotan egozan lenengoan: baina Kirten bezin debeku bakoak ziran lapur zikin aiek eta ixugarrikeri bat egitea otu zit zaien.

        Utzi zorroak bertan eta andik ordulaureneko bidera zeuken erri atako elizalderantz abiatu ziran.

Sartu ziran apaizarenean eta ukuiluan zeuken beorra ostu zien. Batak aurretik artu ta besteale atzetik eragin, beingoan eldu ziran, abalearen beorrarekin, zorro ikaragarri a laga zuten tokira.

        Zorrotik atera ta beorraren gainean yarri zuten atsa dariola zegon atsoaren gorpua, ta egun (soka) luze bataz sendo-sendo lotuz basora bidali zuten, bustanean arran bat lotu, ta zigorkada batzu emanez.

 

* * *

 

        Biamon goizean, seigarren eta erdiak aldean, apaiza elizarako yagi zanean, arran otsa oartu zun elizaldetik urreko larrean, baina bere beorra izan zatekenin etzitzaion gogora etorri ere egin.

        Elizatik etxera yun zanean etzion beti egiten zionez irrintzerik egin, eta zer gertatzen ote zitzaion ikustera yun zan kortara. Etzun aurkitu bere abere maitea eta gosaltzeko asti barik irten zun bila, saminez. Elizarantzean arrana entzun zun tokira yo zun, baina etzegon an. Elizatik urreko basoan ibiltalditxu bat bila egin eta etxera biurtu zan, eta gosaltzen zegola arran-otsa barrien-barri etxaurrean.

        Goizaria bertan-bera utzi ta berealaxe irten zun leiora, baina buztanean eskegi-ta zeukan arranak atzeko anketan ikutzen zionean ikeratu egin oi zan, eta dei egin zionarren zaparta andi bat egin eta basoak-zear igesi zion gorpu ta guzti, erio-sugarrean.

        Bere beorra taiu ixugarri areaz ikusi zunean ikeratu egin zan apaiza, eta auzoko gizon batzuri dei egin eta bior uxutua atzitzen yun ziran, zer zan edo zer etzan yakitekotz.

        Aurkitu zuten beorra, baina ondora eltzen zitzaizkienean igez egiten zien ipurturtika, txerrenak arturik, eta ezelan ere ezin atzi izan zuten.

        Alde txarrekoren batzu zebiltzala uste zuten eta bildur-ikaraz kemenak aultzen asi zitzaizkienean «konxurua» egitea erabaki zun apaizak.

        Egin zun, ba, «konxurua» eberdi aurrean eta iluntzean eldu zan beorra etxera, ta ukuilura sartu zan apaizak ikusteke. Arrana galdu zunean ezpai-zan ikaratzen...

        Ugazabaren itza entzun zunean irrintzi zoli bat egin zun, eta abadea ukuilura bakarrik yuten bildur zanez gero, gizon bat lagun zula sartu zan.

        Inungo inor inoiz arritu ba-da, ondo arritu ziran apaiza ta urgalea ikuskizun ixugarri arekin.

        Urrengo igandez itzaldi garratz ta aserrekorra egin zun apaizak, baina inork etzun inoiz zihur yakin egitada itxusi ta itzal aren egile nortzu izan zatezken.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.