L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Euskera

(iarraipena)

 

O. ta O.

 

IZEN-LAGUNAK

 

        132.— Izenlagunak bitara dira: nolako ta noiz-nongo diagotenak.

        Nolako? — Zuri, gorri, eder, on, gaizto, lodi, zabal, ikusgarri, eramankor e. a.

        Noizko? — Lengo, oraingo, geroko; atzoko, gaurko, biarko, betiko, e. a.

        Nongo? — Emengo, orko, ango, nonaiko: itsasora bidea, Europako guda, zeruko izarrak, e. a.

 

        OARKIZUN.— Noiz-nongo izenlagunen bereizkuntza au erderarentzat obeki dator euskerarentzat baiño. Erderazko «pasado, actual, futuro», itzok izenlagun tankera geiago dute gure euskerazko «lengo, oraiko, geroko» itzek baiño. Euskerazko auek aldaskaz ditugu izenlagun. Bai ta «maritimo, europeo, celeste» izen-lagnago dituzu tankeraz euskerazko «itsasoko, europako, zeruko» itzak baiño. Ala ere, izan-izenaren alboan ezarri oi diralako, izen lagun ere dira. Iakiña, nongotar, itsastar, europar, zerutar ere esan dezakegu, erderaren antzerago.

        Erdal-izkeran izen lagun iotzen ditute: 1.) nere, zure, gure. t.a., bigarren mailako izenordeak, izenlagun ukandun (adjetivos posesivos); 2.) au, ori, a, oni, orri, ari t.a. tokiko izenorde ta tokiko izenlagun deituz (pronombres demostrativos, adjetivos demostrativos); 3.) bat, bi. iru, t.a., lenengo, bigarren, irugarren t.a. bapanatzeko izenlagun deituz (adjetivos numerales).

        Itz guzi auek, izenaren alboan ezarri oi ditugulako edo ditezkelako, izenlagun dira. Bereziki, ordea, izena nolako dan adierazten dutenak; auek izenari berez edo beretuz dagokion zerbait adierazten baitute.

 

        133.— Izenlagunen aldaskatzea. — Izenlaguna izena bezalaxe aldaskatzen da. Adib: beltzak, gorriari, gaztoeri, oraingoentzat, gaurkoarekiko, betiko, itsasokoari, zerukoentzat.

        Izenaren aurretik dagonean, izenlaguna ez da aldatzen; aldaska beti azkenera bialtzen du. Adib: mutil aundia, ez, mutila aundia; lengo astean, ez, lengoan astean; atzoko egunez il, betiko bizitzara ioan; itsasoko bidean sartu; Europako gudarien bizikera; zeruko izarren diztira.

 

        134.— Izen-laguna non ezarri? 1. Noiz-nongo adierazten duten izenlagunak, izenaren aurretik ezarri oi ditugu. Adib: lengo astean, oraingo aldian, geroko bizitzan, atzoko ogia, gaurko aparia, biarko iolasaldia.

        Emengo oiturak, orko gizoneri, ango etxeak, itxasoko bidean, Europako gudarien bizitza, zeruko izarren argia, t. a.

        2. Aurretik berebat: nere, zure, gure, t. a. Adib. nere eskua, zure zaldia, ire begia, zuen aita t. a.

        3. Aurretik orobat zenbakiak, bat ez, besteak. Adib: bi gizon, lau etxe. bost zaldi t.a.; bigarren mailean bosgarren etxea, amairugarren Leon Aita Santua.

        Beraz, arau ontara, nola diagoten izenlagunak izenaren aintzinean ezarri bear genituke; baiñan egun gibeletik ezarri oi ditugu. «Gaizo gizona!» diagote ederki Prantzi aldeko euskaldunek. Nolako gizona? galdegin ba'ledi, erantzuna onela bear lizake: zuri gizona, beltz gizona. Onela esan bide zuten lenbiziko euskaldunek. Naparroan ba-da Aundimendi (nolako mendi? zein mendi?) la sierra Andia, ez, Mendi-aundi.

        Nolako liburu bat? Euskera liburu bat, eta ez, liburu euskera bat.

        Nongo legea? nolako legea? noren legea? — Kristaulegea, ta ez, lege kristaua.

        Nongo ikurriña? — Prantses ikurriña, ez, ikurrin prantsesa. Gaizo Piarres, ez Piarres gaizoa!

        Ongi-ikasi (duten) aur batzu, ez, aur ongi-ikasi batzu. Ile-zuri (dun) emaztea, ez emazte ile-zuria.

        Oiñetako beltz mutikoa, ez, mutiko oiñetako beltza. Galdeak orrela erakusten digu. Beraz obe genuke len o era zarra berritu. Ala ere ez dugu itsusten egungo oitura, ain iator ez ba-da ere.

 

        135.— OARKIZUN. — Egun gaiñez darabilagu muga-itz-a. Adib ardoa ona dirudi, «ardoa on dirudi» ordez; «anaiak onak biurtu ziran» «on biurtu ziran» ordez.

        Egozkizun edo atributo dalarik nekez ken dezakegu -a ori; baiñan ortara io dezagun geldi geldi. Nolako da? «Ez da tipi, ez handi, bai bien arteko». Beraz, aurra tipi da, aundi da, lodi da, zuri da, eder da, t.a. El padre es bueno esateko aita ona da diagogu; baiñan ez lizake ola esan bear. On orrek beste zerbait adierazten du -a gabe: on da, komeni da. Bestela ere bitara ar diteke «aita ona da»: aita ona da (es el buen padre), arnas-ariñik egin gabe; aita, ona da (bueno es el padre), tartean kakotxarekin. Euskera albait arindu dezagun geiegiko -a ortatik.

        Nolazko izenlagun eta nolazko aditz-lagun, batera iotzen dute. Adib.: zuzen dabil: zuzenkiro dabil; makur doa: makurki doa. Izenlaguna aditz-lagun errez biurtzen da.

 

ALDERATZEKO IZENLAGUNAK

 

        136.— Alderatzeko izenlagunak irutara dira: l.) geiago adierazteko; 2.) berdin adierazteko; 3.) gutxiago adierazteko.

 

        137.— Geiagotzeko: -ago'rekin. Adib: zuri, zuriago, onantza, onantzago.

        Gibebaldaska au (-ago) ezarri ditieke:

        izenari: gizon, gizonago, ume, umeago

        izenlagunaki: eder, ederrago, lodi, lodiago

        izenordeari: nere, nereago; zure, zureago

        aditz-lagunari: gaizki, gaizkiago; sarri sarriago; are, areago; biaramonez, biaramonagoz.

        Izenaren maila guzieri ez ba'da ere, aueri, beintzat:

        Izan'enari: nagusi, nagusiago.

        Noren'ari: aren, arenago.

        Nongo'ari: etxeko, etxekoago

        Norengana'ri: amarengana, amarenganago.

        Aldegitekoari: biotzetik, biotzetikago; bestela, biotzagotik.

        Egoneko'ari: bertan, bertagoan eta bertanago: urrun, urrunago.

        Nolaz'koan: bidez, bidezago; errez, errezago.

        Iñoiz, baiñoago ere erabili oi da. Hura iakintsun? — Ni bainoago. Obeki legoke «ni areago».

        Esaten ere da «eziñ ederrago» ta «eziñago eder».

        Más prudente que viejo: zar baiño zurrago.

 

        138.—Berdintzeko: «ala, alako, aiña, bezala, bezain, lain» erabili oi ditugu. Adib: nola bizi, ala il; ori alako bi; zenbat eros, ainbat sal; i aina ba-naik; ori egiteko lain ba-dut; eguzkia bezain argi. Geienez «bezala» rekin: Aita bezalako semea; bizi bezala il.

 

        139.— Gutxiagotzeko: gutxiago itzaren bidez egin oi dugu. Adib: zu baiño gutxiago da; aiek amar ziran; gu biziro gutxiago.

Es menos bueno que su amigo: laguna baiñon onez gutxiago.

Es menos grande que su padre: aita baiñon aundiz gutxiago.

        Zenbait aldiz «gutxiago» orrek erdal-usaia du. Nola kendu? Lau aldetara:

        1) urrunago'rekin. Tolosa aldean urrutirekin egin oi zuten. Ba-zan Polit-urruti esaten ziotena, ots, impoli, descortés.

        2) ezago'rekin, batez ere bi aldiz dagokala edo segidan ukatzeko. «El padre no es bueno; pero el hijo es menos bueno»; aita ez da zintzo, baiña semea ezago. Esan zarra au da: «Zu ezago, ni pozago». Cuanto más te empeñes en que no, yo más contento.

        3) gabeago'rekin: no menos sabio que Salomón: Salomon baiñon ez iakingabeago; iakitez ez gabeago.

        4) Aditz-izenari -ago erauntsita: Ez da Salomon baiñon ez dakinago. «Más sabio» esan diteke ederki, dakinago.

 

        140.— Alderatzean geituz, gutxituz:

        Elurra gero ta geiago ari du, edota, gero ta elur geiago.

        Aizea gero ta gutxiago dabil, edota, gero ta aize gutxiago dabil.

        Aizea zakarrago, sua bizkorrago.

        Legortea aundiago, belarra urriago.

        Euria gutxiago, belarra gutxiago.

        Euria gutxiago, legortea aundiago.

 

        141.— Aundizkatzeko. Bitara egin oi dugu

        I) itzak berrirotuz. Adib: gorri-gorri, zuri-zuri, eder-eder, t. a.

        2) izenlagun auek aurretik ezarriz: oso, arras, agitz, txit, biziro, ausarki, itsuski, izugarri; oso bero, arras ongi, agitz eder, txit garbi, biziro gaizto, itsuski beltz, izugarri bizi, ausarki tzarra.

 

        142.— Alderatuz goragotzeko. Izenlagunari gibelean -en, -enik aldaskatuz. Adib: eder, ederren; aundia, aundien; gaizto, gaiztoen.

        Bereizi genezake, argitasunerako, -ena ta -enik. Adib: Au duzu oberena: este es el mejor; au duzu oberenik: esto es lo mejor.

 

        143.— Alderatuz apalagotzeko. Gutxien, gutxienik, gutxieneko, ezarriz. Abid.: Onek ez du gutxieneko lotsarik; orrek ez du gutxienik; arek, berriz, gutxien.

 

        144.— Geiegitzeko. -egi erabilten dugu. Adib: aundiegi, gorriegi.

        Zenbait aldiz, ttipitzeko aldaska ere erabili oi dugu. Adib: etxea urrunxko dago: la casa está demasiado lejos; doiñua goraxko artu du: ha tomado el tono demasiado alto.

 

        145.— Tipitzeko. Bitara egin oi dugu: bai, elatz edo letra lagunbearrak belaxkatuz; bai, aldaskaen bidez.

        1) d, dd; l, ll; n, ñ; rr, ll; s, x; t, tt; z, x. Zazpi elatz orietako bat dun itza, gogorra belaxkatuz ttipitzen dugu. Adib: ardi, allddi; ero, ello; narro, ñarro; ederra, eddella (birttipituz); ongisko, ongixko; aita, aitta; gizon, gixon. 2) -ño, to, txo, t.a. Ikus Azkue-renean.

 

        146.— Ain xuxen esateko (para precisar) -xe, -txe, ezarriz.

        Adib: auxe, orixe, axe; ortxe, antxe, t.a.,

 

        147.— Urbiltsu esateko, -tsu, -xe, ezarriz. Abid: nontsu, ortsu, olatsu, alatsu, erditsu, asixe, egintxe.

 

        148.— Aundiagotzeko. Bitara: bai, elatza bizkortuz; bai, aldaskaen bidez.

        1) Zakur, xakur, tzakur (perro, perrito, perrazo); zerri, xerri, tzerri (marrano, marranillo, marranazo); Mixel, Mizel, Mitzel (Miguelito, Miguel, Miguelón).

        2) Buru, buruto; aita, aitako; gizon, gizakote.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.