L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957 gko. Epaila-Iorraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Laugarren tartea dala-ta... Ameslari

 

Beiztegi'tar Ion'ek

 

Begira, bat-batean, garanok eta dana, inguruok eta tarteak —luze, zabal eta be-gora— iru edo lau bidar aundiagoak izatera elduko ba'gina, iñork ezin leuke igarri; iñork ezin nabaitu orrelako aldakuntzarik.

        Luzeagoa litzakela etxetik lantegirako bidea? Maia zabalagoa? Salia aundiagoa? Baita ere aundiagoak gure oinkadak, gure besoak, gure ao eta zintzurrak. Aztunagoak gauzak? Indartsuagoak gure erro eta zainak. Ezin iakin guk ezer aldatu danik.

        Eta berean, anei aldiz txikitu ba'ledi dana, gure sentzumenarentzat itxurak len lez.

        Gure aldia eun bidar luzetu arren, urteak mendeak lez izatera eldu arren, izakien abiada Dardintsu laburtu ba'ledi, guretzat oraintxe lez izango litzake beta. Ba, neurri danak bata-bestearen ikusi-pean dagoz, gure sentzunak oartuko ba'dauz.

 

* * *

 

        Kizia edo atomoa ez ei da ale bakuna, bera ere beste ale batzuen batasunaren bilduma ei da; eguzki txiki baten biran dabiltz aletxu bizkorrak. Eguzki au ere ez da bata, zati txikiagoak alkarturik egiten daben muina sarri, eta bere inguruan dabiltzen aletxuok ezin esan bakartsuak diranik. Ori ezkero, balitzake beste eguzki txikiakoa izatea euren barrenean, eta onen birundan beste izarbaltz batzuk ere bai, gure ludi onen antzera, baina txikietan be txikiak. Eta zela ukatu ludino orretan bizitzarik danik?

 

* * *

 

        Berriz gero, ez litzakena ete da gure ludi au eta gure eguzkia, baita ere izar eta ortzeko beste izaki orrek, beste kizi aundiren baten zatiak izatea? Eta orrela ba'litz, ez ete gara gu eta inguru onek izaki aundiren baten atzoskol ertzeko zati txikiien bat, edo bere arnasaren lurrun-maluta zeeren baten aztarrana? Izaki orren aldiaren unetxo baten oztu eta aldatuko dana, gure ortze guzti onek izakera aldatuaz? Onela, gure ludi onen anei eta aneika urteak, ez litzakez une txatxar bat besterik izango izaki aundi orren bizitzan. Beste aldera, ostera, gure kizien barruan diranak, orain erretzen nagon takorriaren atomoen barrenean diranak, bat-batera aldakizun aundi bat izan dabe, erre egin dodaz-ta, baina, takorria izan dan tartean, euren aldi neurrian urteak eta urteak igaro edo ziran aldakuntza barik, ludia oztu eta bizitza agertu zanetik onuntz aina eurentzat. Zenbat egikera gertatu litzakezen poxporo bat ixiotzen dodan unean, beraren buru barruan beste ludi batzuk balitzaz.

        Dana dala, izaki orrek edo izaki orren gainetik edo azpitik beste batzu ba'lira ere, Egille bat bear, eta Egille au betikorra, Urtzi Azkengabea.

 

* * *

 

        Gizonak egin ei dabez abere antzeko ibilkorrak, euren barrenean daukezen bultzkinak tximist-indarrez darabiltzenak, tximist-indar au kutxa baten batua. Sagu antzera egindako be rezibil onek argi-kizkin edo argikarien (célula fotóstatica) bitartez indar zuloak aurkitu eta bertatik tximist-indarra artu edo urontzi batera urreratu eta emendik zurrut egiten dabenak.

        Buruauste eta lan askoren ondoren, balitzake gizonak pizti edo izaki antzeko robotak egitea. Ez zurrut egitaileak bakarrik, baita burdin, berun, ikatz, egur, kare eta bear leukiezen beste aberaskiak ere eurenganatu eta euren barruan leukkezen oletan alkartu, aldatu eta euren indargaietarako biurtuko dabezenek. Baita inoizkoz azal, mamin edo soinean bear izango leukezen ela edo molekula barriak egin ere —gaur azteko, biar barrizteko— artu dabezen onkinak landurik eta alperrikoak egotzirik. Orretako argiari, tximist-banaketari eta biar aina lankai berezi eta ugari euki biar, baina, ori ez da egin-ezina.

        Orretzaz gainera, euren lantegi-urdailetan beste izaki barriak gertuko leukiez eta onek eurengandik at eginaz, senidetzako beste izaki txikiagoak erditu. Onek gero, bear leikiezen aberaskiak aurkiturik, soinak aunditu eta izaki-azi bat izatera etorri. Ezin dogu esan gaur au egia ala guzurra danik, balitzakela besterik ez. Inoiz baietza ba'litz, Iaungoikoz bildurtuak, Bera ukatzeko egia daukela esango leukie. Betiko galdera daukagu orrentzat: Gizonak aberaskiak antolaturik bizitza-antza sorterazo al badau, zuretzat ondo dagola dinozu beste izaki ilkorren bat gizona egitera eldu zana be, baina, zelan egin dira ez-izatetik diranak, utsunetik gaur dana, edo, ez dagonetik dagona? Nork egin dauz kizi, indar, abiada edo dardarak? Izaki Betikorrak, au da, Urtzi Iaunak.

 

* * *

 

        Orra irakurle, opor-aldietarako buruauste txiki bat; edozelan be, ez egiozu laga zure buruan korapilo aundiren bat egiten, Arrasate aldeko etxe ezagun baten ez zaitean aurkitu negu-euli eiztari, txakur-roboten bat lagun dozula.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.